Etiketa honen artxiboa: 2371

20 hogei kutxa ostrakaz beteta garbitu gabe 11 hamaika urtetan benetako bat azaldu zelako? Non daude ostrakak?

2371 Iruña Veleia
13397 Iruña-VeleiaIruña-Veleia epaiketako kronika beldurgarria. JM Elexpuru.

GARBITU GABEKO ZERAMIKAZKO 20 KAXEN GAINEAN

2007ko amaieran, eta susmo giroaren ondorioz, aztarnategian pieza gehiago ez garbitzeko agindu zuten Arabako Aldunditik. Zaharberritzaileen eskuetara zeramikaz eta abarrez betetako hogei bat kaxa heldu ziren, garbitu gabe. 2008ko uda-udazkenean hasi ziren haiek garbitzen. Bi kaxa garbituta zeramatzatela, grafito berezi bat agertu zen, hegazti baten marrazkia, agian uso batena, ahoan galburu bat zuena (kristau ikurra, gehituko dugu guk). Aurkikuntzaren berri eman zioten diputazioari (Kultura diputatua, etab.), eta berehala eman zieten gehiago ez garbitzeko agindua. Euren ustez, zeramika horiek garbitu gabe daude (ez zaigu argi geratu non dauden gaur egun kaxa horiek).

Arabako Foru Aldundia epaiketan frogak eta ebidentziak ezkutatzen?

Nork garbitu ditu 20 hogei kutxetako ostrakak?

Iruña-Veleiako mirariaz gain, Eliseo Gilen 1.700 urteko adina, oraindik flipatuta nago aste honetako Arabako Foru Aldundiko restauratzaileen aitorpenekin (JM Elexpuru https://labur.eus/eVsmQ ) P.L. eta I.O., zeinek adierazi duten 2008an usoa mokoan adarra zuela azaldu zenean (bake kristaua) ostraka batean, agindua jaso zutela ez garbitzeko gehiago eta Iruña-Veleiako ostrakaz betetako 18 kaxa omen daudela suposatzen da Bibat museoan…

Hainbat galdera sortzen zaizkit. Aztarnategiko ostraka originalak garbitu gabe daude 12 urtetan? Zein dira ostraken zenbakiak?

Argitaratuak al daude AFAren web ofizialean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ ?

Zer dio Ertzaintzak? Zer diote Arabako Foru Aldundiko kultur diputatuek, Lorena Lopez de la Calle, Itziar Lamarain, Igone Martinez de Luna? Zergatik ez zaie galdetzen?

Julio Nuñez hamar urte daramatza Iruña-Veleiako aztarnategian, bi grafito metrokoak (oso handiak) bakarrik argitaratu ditu (Veleian ara eta  “FQ FRA UR ELA”. …), esango digute 10 urtetan aurkitu dituen ostrakak kaxetan garbitu gabe dituztela Bibat museoan? Posible al da?