Errepikatu da batzordearen barnean aurrenekoa faltsutze salaketak erregistratzen Arabako Foru Aldundian Gorrotxategi izan zela 2008-6-24an, 70 bat ostraka salatuz, erdiak euskaldunak. Jakina da ostraka euskaldunak Iruña Veleian azaltzen direla dozena bat lekutan (begira Filloy eta Gil arkeologoen lana, 6. sektorean, 8. errezintoan, 32 zundaketa, UE 6076, UE 6180, 28 zundaketa, UE 28010, 47 zundaketa, 105 zundaketa, 47 zundaketa, prospekzioak…)
Euskarari dagokionez Gorrotxategik salatzen ditu 35 bat ostraka euskaldunak eta ia erdiak (15910, 15912, 15920, 15921, 15922, 15923, 15925, 16362, 16364, 16365 ) 32. zundaketatik ateratakoak dira, 4 M2ko zulo batetik, metro eta erdiko sakonera duena. Batzordeak bost hilabetetan (2008ko ekainetik azarora) ez ditu ikertzen Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak, gaur arte inork ez ditu ikertu.
Inoiz ez dut ulertuko nola onartu dituzten Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak, adibidez 32. zundaketa zabaldu gabe. Gilek eskatu zuen zundaketa berriak egitea. Inoiz ez dut ulertuko. Ez dut ulertu nahi nola faltsutzat sala daitekeen 1.700 urteko euskara zaharra, 32. zundaketa zabaldu gabe, jakinik salatutako ostraka erdiak bertatik ateratakoak direla. Hau da batzorde zientifiko baten lana? Ezin dut ulertu zergatik ia urtebete igaro denean ez duten egin. Zergatik ez dute ezer egiten ?
Aste honetan Lorena Lopez de Lacallek kultura diputatuak Arabako Foru Aldundian esan du 150.000 euro dituela, “indusketa zabalak aurreikusten dituela baina, ez duela zundaketarik egingo: mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv