Ostraka.mundua.com blog honek 800 mila ziztada (hits) lortu ditu azken lau urtetan, eskerrik asko:
Duela lau urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, lau urte eta 800 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere beste hamasei mila bisita izan dituzte zuei esker.
Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.
Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…
Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ , Maju eta Iruña Veleia argitu. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Ea milioi ziztada baino lehenago konpontzen den salaketa faltsuen arazoa.