Etiketa honen artxiboa: 900

Ostraka.mundua blogak 900 mila ziztada eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak 900 mila ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (4 urte eta erdi), 200 mila ziztada urtero azken lau urtetan, zuei esker, eskerrik asko.

Ostraka euskalduna 900 mila ziztada

Duela lau urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, lau urte eta erdi 900 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka ziztatzea. Hitzaldien bideoak ere beste hemeretzi mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Ea milioi ziztada baino lehenago konpontzen den salaketa faltsuen arazoa.