Seirehun baino gehiago A daude idatziak Iruña-Veleiako 300 bat ostraketan, kostra azpian, buztin freskotan labean egosi aurretik, hezur gaztetan, hiru alfabetoetan, lekukoekin… Gorrotxategirentzat A ere “bereizgarria” omen da.
Grafologoek badute lanik A guztiak aztertzen… ez da merkea izango grafologoen lana, euskara zaharra faltsutzat salatzeko (inolako funtsarik gabe) badago dirua. Sos-Iruña-Veleiak eskatzen dituen analisi sinpleak eta indusketa kontrolatuak egiteko berriz ez. Inolako asmorik ez dute arazoa konpontzeko.