Etiketa honen artxiboa: alberto_barandiaran

Barandiaranen Veleia afera Sautrelan

Sautrela. Veleia afera Alberto Barandiaran bideoa

Sautrela.com programan ez dute elkarrizketatu Elexpuru, Hector Iglesias edo Roslyn M. Frank, Iruña Veleiari buruz txosten zientifikoak idatzi dituzten euskaldunak, baina gaur urte berriarekin bota dute Alberto Barandiaranen elkarrizketa. Hasier Etxeberriak ez dio utzi aipatzen ere komuneko grafologo anonimoen afera lotsagarria eta programak usain gutxiago izan du. Alberto Barandiaranek baliatu du difamatzen jarraitzeko inolako frogarik gabe euskal telebistan ere Berrian egin duen bezala, liburuaren aitzakiarekin. Barandiaranek Kokakola bezala gezurrezko DENOK ere irakurtzen du eta bere salaketa guztiak errepikatzen ditu beste behin ere telebistan, aukera eman dioten guztietan egin ohi duen bezala, azken lau urtetan. Difamatzaileentzat urte berriak ez du berririk. Gezurrezko Descartes, gezurrezko Rip… eta azken urtetan errepikatutako beste gezur batzuk ere ahaztu zaizkio. Julio Nuñezen afera aldi berean salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoko erasotzailea bere hondeamakinarekin ere omititu dira, liburuan ere ez baitira azaltzen. Sautrelan ere faltsutze salatariak nagusi.

Noiz Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta Roslyn M. Frank Sautrelan?

Eliseo Gilen galdeketa Berrian

Eliseo Gil Berrian

Entrevista Eliseo Gil castellano Veleia.com

Zer froga egin beharko lirateke zure ustez?

Ez da nire ustea bakarrik, hainbat aditu independenteren iritzia baizik: istorio triste honen alde zientifikoa zientzia gehiagorekin konpondu beharko litzateke. Alde batetik, aldeekin loturarik ez duen onartutako talde batek kontrastezko indusketak egin beharko lituzke; bestetik, aurkikuntzetan oraindik dauden deposizio edo kostreen analitika fisiko kimikoak egin beharko lirateke.

14 txosten zientifiko grafitoak defendatzen.

Sos-Iruña-Veleiak 1760 sinadura indusketa kontrolatuak eta analisien alde.