Eliseo Gil 7 urte salatua eta zigortua epaiketarik gabe. Ama Ata
Eliseo Gil 7 urte salatua eta zigortua “pena de banquillo”.
Iruña Veleia Euskal Herriko instrukziorik luzeena 7 urte (oraingoz) eta 36 tomo.
(A partir del minuto 11:00)
Eliseo Gil 7 urte salatua eta zigortua epaiketarik gabe. Ama Ata
Eliseo Gil 7 urte salatua eta zigortua “pena de banquillo”.
Iruña Veleia Euskal Herriko instrukziorik luzeena 7 urte (oraingoz) eta 36 tomo.
Ruben Cerdan txostenak. Ama Ata
2008 aurretik ezaguna zen, Ruben Cerdan-ek hiru txosten egin zituela Frantziako CEA-CNRS CE de Saclay 91191 Gif Sur Yvette, France, analisiekin eta emaitzak Arabako Foru Aldundian sartu zituela 2006 eta 2007an, 68 ostraka analizatu zituela, nahiz eta argitaratu gabe zeuden (2009-1-17ra arte), batez ere aipatzen zirelako Iruña Veleiako ikerketa batzordearen 2006-11-26ko komunikatuan.
Batzorde zientifikoak ez zituen inoiz zalantzan jarri bere txostenetan 2008-11-19an desegin zen arte, Madariagak, Legardak eta Gorrotxategik aipatzen zituzten adibidez (drop.io/jo_ta_ke helbidean hasi ziren zatika argitaratzen 2008-12-2an). Beraz, txostenak esistitzen ziren, egon bazeuden.
Gero, 2009an, “sare sozialetan” hasi ziren zabaltzen Ruben Cerdan-en txostenak ez zirela egin, gezurrezkoak omen zirela, faltsuak… eztabaida haundia piztu zen, mundu guztiak ezagutzen zituelako (nahiz eta argitaratu gabe egon 2009-1-17ra arte) eta batez ere batzorde zientifikoak ez zituelako inoiz zalantzan jarri, nahiz eta Madariagak, Legardak eta Gorrotxategik (adibidez eta besteen artean) aipatu txostenetan.
Nor zegoen batzorde zientifikoaren gainetik Lurmen-en aurkako salaketa berriak asmatzen?
Zergatik salatzen zituen Ruben Cerdan-en CNRS analisiak?
Baina 2009-1-17an Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleiako informazioa eta txostenak sareratu zituenean, Ruben Cerdanen 3 hiru txostenak eta CEA-CNRS CE de Saclay 91191 Gif Sur Yvette, France, 68 ostraken analisiak argitaratu zituen eta denok ikusi genuen benetakoak zirela, egon badaudela eta sarrera data dutela Arabako Foru Aldundian 2006 eta 2007. urtean.
2009-3-26an, batzorde zientifikoa amaitu eta lau hilabetera, Arabako Foru Aldundiak salatu zuen Ruben Cerdan-en txostenak eta CNRS analisiak “faltsuak” omen zirela, nahiz eta batzorde zientifikoak inolako zalantzarik izan ez.
68 ostraka CEA-CNRS analisiekin Ruben Cerdan doktorearen arabera:
2009-3-26an, Arabako Kultura Diputatuak salatu omen du besteen artean 68 CNRS analisiak ez omen direla egin (El Correo español) eta aipatzen diren Ruben Cerdan doktorearen hiru txostenak asmatutakoak direla. Egia ala gezurra ?
Eta konturatu dira batzorde zientifikoa itxi (2008-11-19an) eta lau hilabetera. Nork ulertzen du?
CNRS 68 ostraken analisiak egin ziren bai ala ez?
JM Elexpuru blogean eskaera eta irudi ederrak:
Hona hemen gaur goizeko 9ak aldera egindako elkarretaratzearen argazkiak eta biltzarkideei eta diputatuei banatutako agiria.
Oharra: gaur, osteguna, ez da egingo asteroko elkarretaratzea.
SOS Iruña-Veleiaren eskaera Arabako Batzar Nagusietako talde politikoei
Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.
Sei urte igaro dira gaia auzitegian sartu zenetik, eta oraindik instrukzio fasean jarraitzen du. Bitartean Lurmen S.L.ek 20 txosten aurkeztu ditu epaitegian, non hainbat herrialdetako adituek adierazten duten arkeologoen jarduera egokia izan dela edo/eta grafitoak benetakoak liratekeela.
Jasanezina da egoera, gure iritziz. Benetakoak izatera egundoko balio kulturala eta historikoa luketen materialak zakartegian bukatzeko arriskuan daude. Eliseo Gil Zubillaga, lehengo zuzendaria, zeinen gaitasuna, profesionaltasuna eta jatortasuna inork ez zuen ezbaian jartzen auzi negargarri hau sortu arte, infernua bizitzen ari da; grafitoen egiletzat seinalatu eta mediatikoki kondenatu dute, eta une honetan akusatuen aulkian esertzeko arriskuan dago.
Egoera honen aurrean, SOS Iruña-Veleiak zure talde politikoari auzia argitzeko asmo sendoa har dezala eskatzen dio, ondorengoa aginduz edo bultzatuz gobernutik zein oposiziotik:
1.- Diputazioak epaitegietan jarrita daukan kereila berehala kentzea.
2.- Benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten analisiak egitea agintzea, Europako prestigio handiko laborategietan.
3.- Analisien emaitzen arabera, Foru Aldundiaren 444/2008 foru-agindutik eratorritako jarduerak berrikustea edo berrestea (foru-agindua barne).
Auziak ez zuen arlo zientifikotik sekula irten behar grafitoen izaeraz ziurtasun osoa izan arte, eta orain ezinbestekoa da hasierako egoerara itzultzea. Eta gero, aspaldi eginak egon behar zuten analisiak egitea berme guztiekin.
SOS Iruña-Veleia
Martin Almagro e Iruña Veleia. Ama ata
Almagro Gorbea se ha expresado en varias ocasiones sobre Iruña Veleia en entrevistas [1], y siempre en términos denigrantes y muy contundentes, demasiado contundentes para un científico objetivo. Pero todavía más sorprendentes son sus análisis sociológico-politico-arqueológicos sobre la, en su opinión, falsificación.
Las letras de Iruña-Veleia y sus paralelos en la Antigüedad. Miguel Thomson. Ama ata
17. Comentarios sobre algunos grafitos de Iruña Veleia
Autor: Miguel Thomson
Tema: Latín y otros temas
Ama Ata blogean argitaratu dute Arabako Euskara batzordearen akta 2014-7-3, non
azaltzen den Navarro txostena (2013-10-28) eta beste txosten kimiko berria ezezaguna epaitegian (2014-5-14):
Arabako Euskara Batzordearen akta 2014-7-3
(9. orrian)
“… y en fecha reciente del 14 de mayo, el Juzgado mandó
otro informe, no lo tengo yo aquí, pero era sobre aspecto químico. La
Secretaría General no fue capaz de discernir qué es lo que ponía en
ese informe, el Jefe del Servicio de Museos tampoco, y se pasó a la
Universidad para que nos hagan un balance de qué es lo que significan
todas esas palabras tan absolutamente técnicas que venían en ese
informe…”
Nork sinatzen du? Zer dio?
Duela bi urte baino gehiago Novallas brontzea aurkeztu zuten publikoki, oraindik ez dute irudirik ezta transkripziorik argitaratu… Iruña Veleia aztarnategiko arkeologoak 15 urte ostean, euskara zaharra aurkitu ondoren, faltsutzat salatu zituzten duela ia sei urte.
Non daude irudi onak eta transkripzioak?
…VSLITAN…, …PVBLICV…, …(CO)NTREBA…, …BEDAM…
Iruña Veleiako idazkunak benetakoak dira.(Vivo y coleando) Ama Ata
Informazio gehiago:
El informe de Navarro (Instituto del Patrimonio Cultural de España)
Anomalias absurdas en el informe Navarro
Las trampas en el informe Navarro: pieza IR 13368
Las trampas en el informe Navarro: pieza IR 15910
Por qué discrepamos con las conclusiones del informe Navarro
Por qué discrepamos con las conclusiones del informe Navarro: el relato de la prensa
SI/NO
SOS Iruña-Veleia
Iruña-Veleia, egia ala gezurra?
Ama ATA blogean IPCE txostenaren irudiak zabaltzen ari dira, 15920 ostrakan argi ikusten da mikroskopioaren irudian R hizkia (RIIBA) zolda azpian dagoela… Zergatik ez dute zolda datatzen?
Azken 5 urtetan egin den eskaera.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)