EITBk mahai inguru bat antolatu du Iruña-Veleiari buruz aztertzeko azken 13+ txosten zientifikoak, Blanca Urgell (kultura sailburu), Lorena Lopez de Lacalle ( Arabako kultura diputatua), Andres Urrutia (euskaltzainburua), Xabier Agirre (Arabako aldun nagusia), Gorrotxategi eta Lakarrarekin batera, Amatiñok zuzendu du eztabaida. Ebatzi dute zientifikoki emango diotela irtenbidea Iruña-Veleiako euskara zaharrari eta Dominic Perring-ek zuzenduko duela arkeologo taldea 32 zundaketa zabaltzeko (10×10), 100 M2 alegia, indusketa kontrolatua. Gogoratu behar da euskal filologoek faltsutzat salatu dituzten 35 bat ostraka euskaldunetatik ia erdia azaldu zela 32 zundaketan (2×2) 4 M2. Kalaka Euzkitzeren programak grabatu eta botako du indusketa zuzenean.
Etiketa honen artxiboa: Andres_Urrutia
Zer gertatuko da kiskaltzearen aurreneko urteurrean?
Isilune beldurgarria bazterretan, iaz Arabako Biltzar nagusian hedabide guztien aurrean egin zuten kiskaltze publikoa ikusirik (loctite, Cervantes), kontuan harturik aurten 150.000 euroko aurrekontua izan duela kultura diputatuak… eta zientziaren aurkako antzekorik bilatzeko 400 bat urte atzera joan behar dugula, alegia, eginahalak egin, kostako zaiola tamainako astakeria egitea agian beste mende batean behinik behin.
Lotsagarria bada ere euskal instituzioen laguntza behintzat ez zaio faltako, Urgell kultura sailburua, Lorena Lopez de Lacalle Arabako kultura diputatua, Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria, Euskaltzaindia eta Arabako Aldundia isilik.
Eskerrak euskara zaharra defendatzen duten 13+txosten zientifikoak dauden eta Sos-Iruña-Veleiako ehundaka herritarren sinadurak.