Etiketa honen artxiboa: araba

Iruña Veleia 10 urte, Eliseo Gil arkeologoari elkarrizketa. Alea Araba.

Eliseo Gil Gasteiz 2016-5-5 20Eliseo Gil dotore eta “bizirik irauten” Alea aldizkarian.

“Jakintzagai batek bakarrik ezin du korapilotzar hau askatu”
Anakoz Amenabar 2016-05-05 Veleia auzia argitzeko “eztabaida zientifikoaren” beharra nabarmendu du Eliseo Gilek (Gasteiz, 1961) eta helburu horrekin antolatu dute nazioarteko biltzarra; hainbat aditu bilduko ditu Europa jauregiak larunbatean. Hamar urte joan dira Iruña-Veleiako aurkikuntzak aurkeztu zituztenetik, eta zortzi urte batzorde zientifiko batek horiek faltsutzat jo eta Arabako Aldundiak Lurmen arkeologia enpresako kideak auzibidean jarri zituenetik; tartean Eliseo Gil, aztarnategiko lanen burua. Indusketa prozesuan “hainbat akats” izan zirela onartu du, baina piezak benetakoak direla berretsi.

Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleia zentsuratzen du

Julio Nuñez Iruña veleia 2010Idoia Filloy eta Eliseo Gil (Lurmen) arkeologoekin aurkikuntza bereziak egin ziren Iruña Veleiako aztarnategian (400 ostraka) batez ere 2005 eta 2006. urtetan, polemika handia sortu zuten urtetan… baina aztarnategiko arduradunak, alegia, Arabako Foru Aldundiak informazio guztia argitaratu zuen bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ 2009-1-18an, hau da lau 4 urtera.

Julio Nuñez bere hondeamakinarekin sartu zen Iruña Veleiako aztarnategian 2010an, alegia, duela sei 6 urte… eta ez du ia ezer argitaratu (Veleian ara).

Iruña Veleiako arduradunak, Arabako Foru Aldundiak, zergatik ez du bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/  indusketen eta aurkikuntzen ezer argitaratu azken 6 sei urtetan?
Arabako Foru Aldundiak zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia azken 6 sei urtetan?
Zergatik zentsuratzen du Iruña Veleia aztarnategiko euskara?
Noiz arte egongo da Arabako Foru Aldundia Iruña Veleiari buruz ezer argitaratu gabe? Zenbat urte? Zergatik?
Non daude hedabideak, alderdi politikoak… Iruña Veleiako azken 6 urteko zentsura nabarmena salatzeko?

 

Iruña Veleia: Araban badago zikinkeria. Gontzal Fontaneda. Argia

Araban badago zikinkeria. Gontzal Fontaneda. Argia
Hay suciedad en Álava. Gontzal Fontaneda. Naiz

Zerbait zikina gertatu da Araban, politikari batzuek beren burua arkeologo, filologo batzuek epaile eta zinemazale batzuek zientzialari jotzen dute eta.

Baina historia lurpetik ateratzen lan egiten, lan ona egiten dutenei lohia botatzen diete, besterik ez. A!, eta gainera, epaile batzuek ez dute telebista ikusten.

Euskararen historiak jai dauka, baina garrantzitsuena etorkizuna da, euskara “plazara jalgitzea”. Baina Eliseo Gilek, agian Arabako arkeologorik onenak, ezin itxaron dezake. Berak talde bateko zuzendaria zen eta talde hark euskarazko lehen testuak aurkitu zituen, Donemiliagako Glosak baino 800 urte aurrekoagoak. Sei urte luze daramatza auzipean, 2009ko martxoaz geroztik, grafitoak faltsutzea leporatuz Arabako Foru Aldundiak kereilatuta. Zikintzen dutenek inongo frogarik aurkeztu gabe kondenatuta daukate. Hauek Eliseoren erruduna dela egiaztatu gabe, Eliseok frogatu behar bide du bere errugabetasuna. Benetan Araban badago zerbait zikina.