Etiketa honen artxiboa: argia

Sorioneku” duela bi mila urteko euskara zaharra

53 eskua hizkiak 2irulegi_foto-berria-Aranzadi SorionekuIdazketa eskuan: Sorioneku. Aranzadi.

Irulegiko eskua. Aranzadi.

Irulegiko eskua. Berria.

Irulegiko eskua. Argia.

Irulegiko eskua. Mattin Aiestaran. Argia.

Sorioneku. Zuzeu.

 

 

Iruña-Veleia argitu ebazpena delarik.

Iruña veleia ebazpena

Iruña-Veleia argitu ebazpena delarik. Euskararen jatorria.

Iruña-Veleia Argitun El Correoren bidez izan dugu gaur epaiaren berri, prozesu honetan ohikoa bihurtu dena eta ezarri diguten sistema judizialaren “mailaren” erakuslea dena. Epai horren aurka gaudela adierazi behar dugu honako arrazoi hauengatik:

– Epaiketan eskubide guztiak urratu dira, Eliseori ez diotelako grafitoak Europako laborategi onenetan datatzeko baimenik eman, azken 12 urte hauetan utzi ez dioten moduan. Hori onartezina da. Faltsuak direla uste badute, zergatik ez diote utzi beste laborategi batean egiten uzten?

– Hasieran 400 grafito faltsuak zirela zioten eta orain Epaileak 36 direla dio eta hori esateko Ministerio de Culturaren laborategiak egindako analitika bat erabili dute. Baina laborategi hori ez da inpartziala, Ministerio horretako kide batzuk euskalduntze berantiarra zabaltzen ari direlako eta Iruña-Veleia hankaz gora jartzen diotelako teoria hori. Gainera epaiketan perituak frogatu zuenez, azaletan zeuden metal modernoen arrastoak ez dira idaztearen ondorioz egindakoak, garbitzean edo garraiatzean kontaktuen bidez itsatsitakoak baizik. Zeren beldur dira beste laborategitan egiten ez uzteko?

– Epaiketan ikusi genuenez, Museoko langile berriztatzaileek grafitoak mikroskopioan aztertu ondoren haientzat benetakoak zirela esan zuten, adibidez, ez duela RIP jartzen, hiru santutan marrak direla, zartatuekin. Zergatik epaileak ez ditu adierazpen garrantzitsu horiek kontuan hartu?

– Lurmenek urte askotarako kontratua zuen eta ez zuen gauza arraroak agertzeko inolako interes ekonomikorik, Epaileak dioen moduan. Agertzen ari diren platerekin, pitxarrekin eta bestelako tresnekin, konpontzen ari ziren hormekin… Hemen onura atera duen bakarra EHUko Arkeologia Saila izan da, Lurmen kanporatu ondoren haiek sartu zirelako eta 1.500.000 eurotik gora kobratu dutelako. Eta egin zuten lehenengo gauza, buldozerrarekin egindako triskantza hura izan zen. Zergatik ez dute akusatuen jesarlekuan egon behar dena jartzen, hau da, EHUko Arkeologia Saila?

– Epaiketan ez dute frogatu nork faltsifikatu omen zuen, noiz eta nola. Orduan nola da posible delitu bat dagoela esatea frogarik gabe?

– Iruzurraren delitua ere onartezina da, Cerdanen lanagatik Eliseok ez zelako euro batekin ere geratu. Nola leporatu ahal zaio hori?

Lurmenek, noski, epai bidegabe hau errekurrituko du.

Une honetan inoiz baino beldur gehiago dugu grafitoak ez ote dituzten suntsituko. Ez daitezela hori egitera ausartu!

Justizia datazioak egitea lortzen dugunean egongo da. Bitartean hemen izango gaituzte aurrez aurre, euskeraren eta herri honen duintasuna defendatzen!

Iruña-Veleia Argitu
2020ko ekainaren 10ean

Iruña-Veleia argitu. Argia.

Iruña-Veleia ebazpena. Ama Ata.

Iruña-Veleiak duen garrantzia. Larraitz Ugarte. Argia

13363 Iruña VeleiaIruña-Veleiak duen garrantzia. Larraitz Ugarte. Argia

  • Iruña-Veleia modu garbian argitzea euskaldun eta euskaltzale bezala uste baino garrantzi handiagoa daukala pentsatzen dut. Esan beharra daukat Iruña-Veleia kasuan nahikotxo ikertu dudala baina  gehiegi sakondu gabe ere eta ate zehatz batzuk joz edonork ondorioak atera ditzakeela. Hau dena barneratzeko garrantzitsua da ikuspegia zabaltzea eta espero dugun mundu perfektu horretan pertsonen interesak, batzuen egoa, inbidiak, dirua, herri bat asimilatzeko historiaren eraketa eta maite ditugun eta maite ez ditugun politikariak daudela jakitea.

Gure herriak kulturalki hainbeste urtetan zehar sufritu duena ikusita ez dut ulertzen gaur egun ere oraindik jendeak Eliseo Gil-enganako zalantzak izatea. Agian politikarien presiopean dauden hedabideek eman duten informazioa eta erakutsi duten jarrera eskasagatik izan daiteke. Gaia objetiboki aztertuta faltsutasunaren aldeko jarrerak eta jokabideak irregulartasunez beteta daude, erabatekoak eta lotsa gabe egindakoak gainera. Goazen gaia aztertzera.

Lehenik eta behin Arabako Foru Aldundiaren jokaera susmagarria eta zikina. Lorena Lopez de Lacalle orduko Arabako Foru Aldundiko kultura diputatua buru, Eusko Alkartasunekoa (gaur egun Bildu) eta ikertu dudanagatik Opus Deikoa. 2006an Eliseok egindako kata kontrolatuei eta Europako laborategietara eramateko eskaerari entzun gor egin  eta bera kanporatzeko Espainiaren agindupean dagoen UPVko “aditu” batzordea sortu zuen. Batzordekide horren artean UPVko hizkuntza europarrean katedraduna zen Joaquin Gorrochategi zegoen, piezak agertutakoan grabatuta dauden adierazpenetan argi utzi zuen benetakoak zirela baina 4 egunetara Pirinioetan egonda (hala dio gutunean) iritzia aldatu eta inolako euskarririk gabe, ikertu gabe,  faltsuak zirela adierazi zuen. Niri bederen, jarrera hori oso susmagarria egiten zait.

Une horretatik aurrera pertsona horrek faltsutasunaren alde sutsu borrokatu zuen eta Lorena Lopez de Lacallek osatutako batzorde horretan pisu handia hartu zuen. Izan ere, 2008ko azaroaren 19an batzordekideak azkenengoz batzartu zirenean eta Eliseo kanporatzeko erabakia hartu zutenean batzordekideek entregatu beharreko txostenetatik Gorrochateguirena soilik zegoen entregatuta, AFAko webgunean konprobatu dezakegun bezala gainontzeko txostenak 3 aste edo hilabete beranduago entregatu ziren. Egun horretan bertan Foru Agindu batekin Eliseo Gil eta bere lan taldea euren burua defendatzeko aukera barik kanporatuak izan ziren.

“Eliseo kanporatuta, aztarnategian nahi zutena egiteko bidea zabaldu zuten, lehen helburua lortuta. Lotsa barik eta susmoak aldentzeko neurriak hartu gabe UPVk aztarnategiko kudeatzeko ardura hartu zuen, hori gutxi balitz UPVko arkeologia saileko Julio Nuñez batzordekidea zuzendari izendatu zuten”

Behin Eliseo kanporatuta aztarnategian nahi zutena egiteko bidea zabaldu zuten, lehen helburua lortuta. Lotsa barik eta susmoak aldentzeko neurriak hartu gabe UPVk aztarnategiko kudeatzeko ardura hartu zuen, hori gutxi balitz, UPVko arkeologia saileko Julio Nuñez batzordekidea zuzendari izendatu zuten. Baina pertsona honek faltsutasunaren aldeko txostena garatu zuen ezta? Bai, epailea eta onuraduna izan zen. Bere profesionaltasuna eta jarrera zintzoa adierazteko Eliseok pieza asko ateratako gunean kontrol barik hondeamakina sartu zuen 8.000m karratuko arloa suntsituz (YouTuben bideoa). Plataforma batek salaketa jarri zuen baina epaitegiak egun batean artxibatu egin zuen. Guztion ondarea gupida barik eta Eliseok bere errugabetasuna frogatzeko baliagarriak zituen frogak suntsitzeagatik zerbait esan du erakunderen edo politikariren batek? Ez, batek ere ez.

Bigarrenik, Eliseo kanporatzeko erabilitako frogak aztertuko ditugu. UPVko batzordekideek garatutako txostenak hain zuzen ere. Aktan agertzen denaren arabera aholkularitza batzordea zen baina eurek egindako txosten baragarri eta inondik inora ere sostengatzen ez diren oinarririk gabeko horiek izan ziren Eliseo kanporatzeko arma preziatuak. Inongo interes barik eta euro bat ere kobratu gabe munduko hainbat adituk txosten horiek errebatitu eta kasu askotan gezurrez beterik daudela ere publikoki esan dute.

Profesional horietako bat aipatzearren, agian arkeologia gaia izanda esanguratsuena den Edward Harris arkeologoa aipatuko dut, beti ere ausardiaz eta zintzo jokatutako gainontzeko profesionalak gutxiesteko asmorik gabe. Eliseok erabilitako teknikaren sortzailea eta mundu mailako arkeologorik ospetsu eta arkeologoen artean miretsienak Lurmenek egindako lana goraipatu du eta horrelako faltsifikazioa egitea ezinezkoa dela publiko ere egin du. Zuek uste duzue haiek guztiek zentimorik kobratu barik eta inolako interesak lortu barik euren prestigioa eta profesionaltasuna jokoan jarriko luketela? Zertarako marearen aurka arraunean egin? Zertarako iruzurgile baten alde egin inongo etekinik atera gabe? Izan gaitezen zentzudunak! Gaur egun oraindik UPVko batzordekideen eta orain Eliseoren kontra egin duten langileen ahotik lan egiteko modua okerra izan zela entzun behar izan dugu. Badaezpada epaileak Eliseoren eskariz Edward Harris eta UPVko batzordekideek egindako txostenak hankaz gora jarritakoak ez ditu onartu.

Hirugarrenik, zergatik zientziaren bidea aukeratu beharrean ikusten ari garen muntai judiziala aukeratu duten aztertuko dugu. Esan beharra dago Euskal Herrian ezagutu dugun instrukzio faserik luzeena dela hau, herritar batek hamaika urteko itxaronaldia egin behar izan du bere lanbidea burutu ezinik eta denbora luze horretan bere kontra aurkeztutako froga fisiko bat bera ere mahai gainean jarri barik. Hamaika urte? Hilabete batean jakin dezakeguna? Niri behintzat, susmagarria egiten zait.

2006an euskerazko idatziak atera eta gero susmoak zabaltzen hasi zirenetik Eliseok Europako laborategietara eramatea publikoki eskatu zuen baina Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute eraman nahi izan. Lehenik eta behin UPVko laborategira eraman eta Madariaga jaunak, herritarrak engainatzeko, petrolioz egindako osagai moderno bat agertu zela eta beraz grafitoak faltsuak zirela adierazi zuen. Baina zer zen hura? munduko aztarnategi guztietan piezak itsasteko ohikoak diren kolen osagarrietako bat. Eta txostenean zer jarri zuen? Hanka-sartzea ikusita, grafitoak zaharrak ala egin berriak ziren ezin zela jakin jarri zuen. Txostena noiz aurkeztu zuen? Abenduan, kontuan izan Eliseo azaroaren 19an kanporatu zutela.

Urte batzuk geroago, Eliseo Gilek epaileari datazioak egitea eskatu zionean,  Espainiako makinaria martxan zegoen.  Piezak horrelako ikerketak egiteko trebatua ez zen lekura eraman zuten, “Instituto del Patrimonio Cultural”era hain zuzen ere, piezen gainazaleko ikerketa egin eta zer espero duzu irakurle horrek? Eliseoren errugabetasuna baieztatuko duen frogarik espero ahal duzu? Espero bezala metal modernoak agertu ziren. Munduko aztarnategietako pieza guztiek izango luketena agertu zen. Epaiketan Mikel Albisu geologoak agertutako metal kantitate nimiñoak kanpoko eragileengatik kutsatu direla fisikoki demostratu du, faltsutuz gero puntzoi batek hondar kantitate gehiago utziko lukeela alegia. Arkeologia munduan ohikoa den bezala piezak garbitzeko sarrantzia edo zepiloa pasatu eta gero zer nahi duzu ba? Nire irudimenaren baitan Martin Almagro Gorbea “Espainiako Real Academia de la Historiako” burua “Aceros Españoles”eko lantegitik hartutako metal zatiak piezen gainera botatzen ikusten dut. Ikerketa penagarri hura lan talde batek sinatu beharrean pertsona batek soilik sinatu zuen. Datazioak egitea barrunbeen ikerketa serioa burutzea da, hori Eliseogatik aurpegia eman ez duten euskal arkeologo guztiek badakite, baina hobeto isilik zertarako nire lanbidea jokoan jarri. Enpatia falta horrek itsutu egin ditu eta ez dira ohartu egunen batean Eliseori gertatutakoa eurei gerta dakiekeela. Ikerketa asko egin direla diote baina gezurra da, Eliseoren lagun talde batek 12.000€  jartzeko prest egon da baina ez dituzte grafitoak Europara eraman nahi izan eta gai zientifikoa judizializatu dute, dena estali nahi dutenek bertan boterea daukatelako, horrela uste dut nik bederen.

“Euskal Herrian ezagutu dugun instrukzio faserik luzeena dela hau, herritar batek hamika urteko itxaronaldia egin behar izan du bere lanbidea burutu ezinik eta denbora luze horretan bere kontra aurkeztutako froga fisiko bat bera ere mahai gainean jarri barik. Hamaika urte?”

Laugarrenik, hedabideek gai honekiko daukaten jarrera aztertuko dugu. El Correon, gure artean gehien irakurtzen den egunkarian, “ustezko” hitza oraindik euren hiztegietara ez dela heldu ikus dezakegu. Deiak, hobeto izena aldatu eta “Llamamiento” jartzen badio bere egunkariari. Baina penagarriena da espainiarrek gupida barik egurtu dituzten “Gara” eta “Berria” bezalako egunkarietatik hain gai larria eta garrantzitsua den honetan izan duten jarrera pasibo eta batzuetan aurkarien aldekoa ikustea. Batez ere, oraindik errugabea den herritar baten inguruan Zaldi Erok sarritan egindako txiste eta harrokeriaz YouTuben egindako adierazpen mingarriak. Epaiketa honen jarraipenean EITB bezalako hedabide publikoren zentsura eta manipulazioa onartezina eta salagarria da. Epaiketa egunetan Eliseo egurtu baino ez zuten egin, nahi izan zuten informazioa emanez eta nahi izan zuten bezala. Oskarren onarpena bonbazoa legez saldu ziguten. Gorrochateguik ere ezustean harrapatu zuela esan zuen hedabideetan eta hara! Oskarrek arkeologoen artean ohikoa den txantxa 2005ean onartu zuen eta ez du inoiz ezkutatu. Gure kazetariak despistatuta daude eta Gorrochateguik altzaimerra du antza. Gaia pil-pilean dagoen garai honetan Radio Euskadiko Ganbara irratsaioan 3 solasaldi eraman eta denak oso adituak eta faltsutasunaren aldekoak. Benetakotasunaren alde ez dago inor ala? Dena dela aditu batek  ere ez zuen hondeamakinarena komentatu. Hedabideek Eliseoren aldeko testigantza bat ere ez dute eman, “RIP” famatua ikertutako AFAko zaharberritzaileek horrelakorik ez duela jartzen baieztatu dute, horren harira zerbait esan dute? Faltsutasunaren alde presiopean sinatu zutenek euren testigantzak utzi dizkigute. Duela gutxi Gorka Knörrek, bere anaia Henrikek, hil arte benetakotasunaren alde egin zuen euskal filologoak, azken hatsa bota arte faltsukeriaren alde sinatzeko UPVko bi pertsonen presioak jaso zituela Twiterren birritan publiko egin du? Hedabide edo kazetariren batek guzti horren inguruan zerbait esan du? Nire irudipena da epaia duela 11 urtetik idatzita dagoela, orain hedabideen laguntzarekin herritarrak engainatu eta ganorazko frogak egin barik faltsuak direla sinestaraztea soilik falta da. Azken helburua lortzeko gutxi falta denaren susmoa daukat.

Azkenik, euskeraren eta euskal kulturaren kontra daudenak eskuak nola igurtzen dabiltzan aztertuko dugu. Guzti honen atzean erlijioaren negozioarekin aspalditik dabiltzanak eta Espainiako historia sortzen dutenak dabiltzala susma dezakegu. Izan ere, saltsan daudenak banan-banan aztertuz gero bi zutabe horiekin erlazioa daukatela ikus dezakegu. Horrez gain Iruña-Veleian agertutakoa bi zutabe horiei bete betean eragiten die, alde batetik urteetan saldu diguten kristautasunaren historia jokoan dago eta Espainiatik euskera kanpotik datorrela esaten duen teoria kolokan dago. Inongo oinarririk ez duen teoria ETB eta Alberto Santanaren bitartez gure etxera heltzea lortu dute. Nahiz eta horren helburu bakarra gure kultura, historia eta hizkuntza gutxiestea eta gure nortasuna zalantzan jartzea den gure hedabide publikoak teoria hori babestu eta sustatu egiten du. Teoria horrek zinez diotsuet euskeraren etorkizunean eta asimilazio prozesuan eragin zuzena daukala. Bestela sustatzaileek ez zioten horrenbesteko arreta jarriko. Ez duzu uste?

Gure euskal politikari, euskal kazetari, euskal erakunde, euskal filologo, euskal arkeologo eta Euskaltzaindia euren zikinkeriak estaltzearren isilik eta argitzearen kontra dauden bitartean Espainiako historia idazten dutenekin ikuskizun penagarri hau eta ETBk behin eta berriz emititzen duen Euskalduntze Berantiarra dokumentala palomitekin edo “artotxoekin” (ezta Euskaltzaindia?) ikusten jarraituko dut.

Iruña-Veleia hedabide euskaldunetan lotsagarri 11 urtetan. Nork defendatzen du 1.700 urteko euskara?

13398_2Iruña-Veleia Berria.

Iruña-Veleia Argia.

Iruña-Veleia Zuzeu.

Iruña-Veleia Euskaltzaindia (EHHE 200) => 0.

Iruña-Veleia Eusko Jaurlaritza (Euskararen historia 2018) => 0.

Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundia => salataria, hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra Eliseo Gil arkeologoarentzat.

Coca Cola kadukatua edatearen ondorioa. JM Elexpuru.

Iruña Veleia argitu 2Coca cola kadukatua. JM Elexpuru.

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen Artefaktua programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako gaiak 3 minutu eta 20 segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.

Alberto Barandiaranen Veleia afera (2010) zeruraino jasotzen du: “Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak”. Harrapazak/n!!! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi El Salto/Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzea.

Ostraka 73.000 urte: Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena. Argia.

Ostraka Craig FosterGizakiak egindako marrazkirik zaharrena: 73.000 urteko ostraka. Argia.

  • Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.
2018ko irailaren 30a

Christopher Henshilwood eta Karen van Niekerk buru dituen ikerketa taldeak Nature aldizkarian jakinarazi duenez, marrazkia duela 73.000 urtekoa da. Adituek oraintsu arte uste zuten lehen giza adierazpen sinbolikoak Europan sortu zirela duela 40.000 urte, baina marrazki hau orain arte aurkitutako antzeko arrastoak baino 30.000 urte zaharragoa da.

Oraindik ez dakite nola eta zertarako egin zituzten marra horiek. Uste dute konposizio handiago baten zatia dela, eta traola itxura du. Hala, inoiz aurkitutako marrazkirik zaharrenak, teknologia berriei estuki lotutako ikurra ematen du.

Euskara Iruña-Veleia 1.700 urte.

Iruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria

Veleia argitu aurkezpenaIruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria.

Iruña-Veleia auzia argitzeko manifestua. Argia.

Iruña-Veleia manifestua. Naiz.

Kultur eta gizarte eragile ezagun askok sinatu dute manifestua: 140 orotara. Tartean dira, besteak beste, Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Patxi Zabaleta, Pako Aristi, edota Amets Arzallus.

Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria aurkeztu dute kultur eta gizarte arloko dozenaka eragilek, Gasteizen egindako agerraldian. Aztarnategian aurkitutako grafitoak benetakoak diren ala ez argitzeko bide zientifikoak erabiltzeko eskaria luzatu diete erakundeei. “Ezin da denbora egon auzia argitu gabe”, azpimarratu dute. Gontzal Mendibil musikariak eta Nekane Jurado ekonomialariak irakurri dute agiria.

Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta auzibidean zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea galdegin dute. Presazko neurritzat jo dituzte, besteak beste, “begi bistako arrazoi humanitarioengatik”. Izan ere, piezak aurkitu zituzten Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoen aurkako auzibidea martxan da, eta epaiketa noiz hasi zain dira. Orain hilabete da auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituztela. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatu zituzten bi auziperatuentzat. Hamar urte beteko dira aurki Iruña-Veleiako aztarnategian piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik.

Agiriak dioenez, piezak egiazkoak diren ala ez argitzea garrantzitsua da “ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere”. Adierazi dutenez, “erraz” argituko litzateke egungo “datazio teknika modernoak” erabiliz, bada horiek erabiltzearen aldeko eskaria luzatu diete erakundeei.

Kultura, politika, gizarte eta unibertsitate arloko 140 aurpegi ezagunek sinatu dute manifestua. Tartean dira, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Emilio Illarregui eta Eduard Harris arkeologoak, Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta eta Fermin Muguruza musikariak, Jesus Arregi fisikaria eta Koenraad Van den Driessche geokimikaria, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea eta Joan Mari Irigoien idazleak, Patxi Zabaleta eta Patxi Uribarren euskaltzainak, eta baita EHUko hainbat irakasle ere.

Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideek kalera aterako dute agiria, eta sinadura bilketa bat abiatuko dute. Sarean ere sinatzeko aukera izango da change.org webgunean.

Iruñeko Gaztelu plazan, XIV. mendeko Luis Huntin gaztelu zaharraren kokapena mugitu dute 50 m.

Iruña 1512 Gaztelua Huntin 2

Iruñeko Gaztelu plazan 1512ko konkista aurretik, ba omen zegoen Luis Huntin XIV. mendeko gaztelu zaharra (5 z. horregatik izena), dorre baten oinarria azaldu da, kantoia, (suposatzen da errektangularra zela eta ematen duenez oso handia), eta ustezko kokapena aldatu behar izan dute 50 bat metro (begira irudia). Ea mantendu eta balorean jartzen duten eta ez suntsitu duela bi mila urteko termak eta hilerri musulmana bezala. Albistea Argian. 1512ko konkista ondoren erauzi zuten berria eraikitzeko,

Iturria eta irudia: Arkeologi interbentzioak M. Unzu, JA Faro, M. Sinues. Irudian Iruñeko XIV. mendeko burgoak eta harresien kokopena gaur egungo planoan.

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz

Sos ruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-1-118 int20180118016646-1Auto 10/18 Iruña-Veleia. (Euskararen jatorria)

SOS Iruña-Veleia agiria 2018-1-18. (JM Elexpuru)

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz.>SOS Iruña-Veleia: «Solamente laboratorios especializados pueden dirimir la cuestión»>

La plataforma SOS Iruña-Veleia ha defendido la inocencia de Eliseo Gil y de Oskar Escribano. «Consideramos que existían razones más que suficientes para el archivo del caso. De hecho, creemos que jamás se debió llegar a esta situación», han señalado Juan Martin Elexpuru e Idoia Filoy.
SOS Iruña-Veleia. Berria 2018-1-19.
Argia
Iruña-Veleia. Argia.