Etiketa honen artxiboa: argia
Iruña Veleia eta Argia TB
Hedabide euskaldun batzuen jarrera lotsagarria jarraitzen du izaten, nahiz eta 4 urte faltsutze salaketak egin zirela igaro diren eta oraindik salaketa larriak ez diren frogatu; bitartean Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak jarraitzen dute zigortuta eta inolako eskubiderik gabe.
Txillardegiri Argia saria euskara eta Iruña Veleia defendatzeagatik
Merezimenduzko saria Txillardegiri eman diote. Berria
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi–ri eman diote merezimenduzko Argia saria. Xabier Letona Argia-ko zuzendariak Txillardegik euskalgintzaren alde izandako konpromisoa nabarmendu zuen: «Euskalduntasuna ulertzeko era zor diogu». Joseba eta Maddi Alvarez seme-alabek jaso zuten garaikurra. Haren semeak esan zuen Txillardegik saria gustura hartuko zuela. Aitaren ibilbidea eta egungo testuinguru politikoa, dena esaldi batean laburbildu zuen: «Ilunpean jaio zenak argitasunean utzi gaitu». Gaur bi aste hil zen Txillardegi.
Txillardegiren heriotza. Berria.
Txillardegi, Arantxa Arratibel-ek margotua 2011-2-12an.
Txillardegiren azken hitzaldi publikoa Donostia 2011-2-12an.
Joxe Austin Arrieta Txillardegiren omenaldian 2011-2-12an
Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen 1742. pertsona:
1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea 2012-1-14. Eskerrik asko.