Ehun bat lagun Gurea zineman arratsaldeko 19etan, Elexpuru, Koen, Filloy eta Gil mahaiaren beste aldean, alboan Nafarroako kateak eta ikurrina. Elexpuruk agurtzen du jendea, eskerrak eman Aritza taldeari antolatzeagatik, historia pixka bat egin eta gogoratzen du irteeran Sos- Veleiaren alde sina daiteela. Hitza ematen dio Eliseo Gil arkeologoari.
Gilek irudiak lagunduta aztarnategiaren historia kontatzen du, indusketak eta azken urtetako gertakizunak. Argazki berriak erakusten ditu hainbat ostraka lurretik ateratzen. Prozedura kritikatzen du, defentsa eza, salaketak, lintxamendua, eztabaida zientifikorik ez dela izan.
Bigarrena Idoia Filloy eta bere azken txostenak laburtzen ditu irudiekin lagunduta, batzordekoei erantzuten. Gurutzeak, orrazkerak, jantziak, perspektibak, erotismoa, garaiko adibideak erakutsiz.
Hirugarrena Juan Martin Elexpuru, gogoratzen du hainbat lekutan azaldu direla grafitoak, Pompeia Valentina etxean, Arrosen geroglifikoaren etxean (6. sektorea) ostraka euskaldun asko, eta beste hamaika zundaketan. Gorrotxategi eta Lakarraren salaketak errefusatzen ditu, artikulua, San Milango “reja”, polita, azpimarratzen du euskaraz dauden ehun eta gehiago hitzetan ez dagoela bat ere eziznezkoa dena. Hector Iglesiasen txostena aipatzen du Gorrotxategi, Lakarra eta Velezquezen aurka.
Koen azkenik irudiak lagundurik, kritikatzen du Madariagaren txostena, bakarrik zortzi bat pieza aztertzen dituelako, ezer ez frogatzeko. Bere txostena laburtzen du argazkietan oinarriturik, ostraken adinaren froga fisikoak adierazle, geruza izkien gainean, errautsa ostraketan, buztin freskoan idatzitako ostrakak (egosi aurretik), hezur freskoan (gaztean) idatzitako izkiak eta abar.
Galdera eta erantzunak interesgarriak, gaueko hamarretan bukatzeko, hiru ordu motz gelditu dira, eta jendeak txaloekin agurtu ditu. Irteeran jendea Sos-Veleia eskaera sinatzen. Laster argazkiak eta bideoak. Eskerrak Aritza elkarteari.