Tolosako ataria elkarrizketa JM Elexpuru.
“Piezetan euskara agertu zenean gure filologo jakintsu batzuk urduri jarri ziren”
Euskararen historia ezagunean, pasarterik ilunenetakoa Iruña Veleiako auzia da. Bai bertan aurkitutako idatziak faltsuak izan, eta zer esanik ez, benetakoak baldin badira.
Enpresa, alderdi politiko, epaile, eliza, irakasle, kazetari eta komunikabide, arkeologo eta herri mugimedu zehatzek bere papera jokatu dute eta jokatzen ari dira auzi ilun honetan. Eta guztiaren erdian, euskara. Izen abizenekin, guztiaz bere ikuspegia emango du Juan Martin Elexpuruk (1950, Bergara), ostiralean, Ibarrako kultur etxean 18:45etik aurrera.