Auritz duela bi mila urte. Berria.
Auritz (Bideoa). Berria.
Aranzadi zientzia elkarteak beste indusketa bat egin du aurten, eta erromatarren garaiko herriaren aztarna berriak azaldu dira: bi eraikinen egiturak, bat harrizkoa.
Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.