De Miguel afera akordiorik gabe fiskalarekin.
26 lagun auziperatuak, 15 milioi € itzultzeko, 50 urteko espetxe zigorrak eskatzen dira korrupzioagatik…
De Miguel afera akordiorik gabe fiskalarekin.
26 lagun auziperatuak, 15 milioi € itzultzeko, 50 urteko espetxe zigorrak eskatzen dira korrupzioagatik…
De Miguel afera” 26 akusatuek ez omen dute negoziatuko fiskaltzarekin. Argia 2018-9-19.
De Miguel afera”. Argia.
De Miguel auzia” 15 egun negoziatzeko fiskalarekin. Berria 2018-9-18.
De Miguel afera”. Naiz.
De Miguel afera”. Argia.
‘De Miguel auziko’ epaiketa eten egin dute, Fiskaltza eta defentsak akordioaren bila ari direlako
Gaur ziren deklaratzekoak epaituak, baina epaiketa etetea erabaki dute epaileek, “defentsa eskubidea” bermatzeko. Fiskala eta defentsak akordioa lantzen ari dira, eta haiek eskatuta eten dituzte auzi saioak, 15 egunez.
Iruña-Veleia afera” gupidarik gabe salatu zuten hasieratik Sustatun, Filoblogia, Zuzeu, Barandiaranen liburu propioa, EITB, euskalduntze berantiarra, Euskararen historia Iruña-Veleia gabe… De Miguel afera” berriz, isildu nahi dute lehenbailehen.
Arabako 26 (hogeita sei) goimailako kargodun “ospetsuen” afera. Dozenaka milioi €uroko aurrekontua… Non salatzen dute De Miguel afera? Nork salatzen du? Non egon da egunero eztabaida sare sozialetan azken urtetan?
Iruña-Veleiako epaiketa eten. Berria.
‘Iruña-Veleia auziaren’ bide judiziala eteteko eskatu dute
Auzipetuek jasan duten “aulki zigorra” gaitzetsi dute haien aldekoek, ia hamar urte baitira auzia azaleratu zela.
Iruña-Veleia auziak aurrera jarraitzen du epaitegietan, eta beste pauso bat eman zuen iragan astean. Hiru auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituzten Arabako Foru Aldundiak eta Arabako fiskaltzak: zazpi urte eta erdira arteko zigorra eskatu dute Eliseo Gil aztarnategiko zuzendariarentzat, eta hiru urteko eta bederatzi hilabetera arteko espetxe zigorra Oskar Escribano arkeologoarentzat. Horrez gain, ia 300.000 euroko isun ekonomikoa ere galdegin dute bientzat.
Bada, “harriduraz” hartu dituzte zigor eskaerak auzipetuen aldekoek, eta “kafkiartzat” izenpetu. “Injustizia baten aurrean gaudela uste dugu, azkenaldian hizpide ditugun beste batzuen inbidiarik gabe”, adierazi du Juan Martin Elexpuruk, Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideak. Auzia “irteerarik gabeko bide batera” eraman izana egotzi diote Arabako Foru Aldundiari, bide judiziala hautatzeagatik “jakinik arazoa guztiz zientifikoa dela, eta, ondorioz, bide zientifikoak erabiliz soilik argitu daitekeena”. Hori horrela, bide judiziala eteteko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari, “laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek auzia erabaki arte”.
Iruña-Veleia Argitu ekinbidearen arabera, ez dago frogatuta grafitoen faltsutasuna oraindik, eta, beraz, piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatu dute beste behin, baita aurkikuntzak egin ziren lekuan indusketa kontrolatuak egitea ere. Taldearen hitzetan, “ezinbestekoak” dira kasua argitzeko. Eskakizun horiek aurrez ere eginak dituzte, baina epaileak ez ditu aintzat hartu.
Auzipetuek jasan duten “aulki zigorra” ere gaitzetsi dute ekinbideko eledunek, hamar urte baitira auzia azaleratu zela. Elkartasuna adierazi diete Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoei. Ez, ordea, Ruben Manuel Cerdan fisikari nuklearrari. Defentsari “kalte handia” egin diola nabarmendu dute. Piezen egiazkotasuna berretsi zuten hiru txosten idatzi zituen Cerdanek, baina oraindik ez du frogatutzat eman egiaztatzeko frogarik egin zuenik. Horiek hala, indusketa lanak egin zituen Lurmen enpresa “engainatu” izana egotzi diote. Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du aldundiak haren aurka, eta bi urte eta erdikoa fiskaltzak.
Sinadura bilketa
Auzipetuei babesa adierazteko egitasmo berri bat eratu dute: Iruña-Veleia Argitu ekinbidea. SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria eta Martin Ttipia eta Lurmen elkarteetako kideek osatzen dute, besteak beste. Manifestu bat kaleratuko dute aurki, eta sinadura bilketa bat ere abiaraziko dute.