Etiketa honen artxiboa: baltzola

Euskararen jatorria 7. biltzarra Dima Bizkaia 2012-5-12 larunbata: etnografiatik euskararen jatorrirantz:

Etnografiatik euskararen jatorrirantz:

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima. 2012ko maiatzak 12 larunbata

Egitaraua

Kartela 7. biltzarra Diman

Euskararen jatorria.eu

Euskararen jatorria (Blogariak)

Euskararen jatorria.net . Egitaraua
Euskararen jatorriaren 7. biltzarra Dima 2012-5-12
Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima. 2012ko maiatzak 12 larunbata

Egitaraua

Sarrera
Urtez urte jatorriaren gaia lantzen eta osatzen ari garelarik, aurten, etnografia alorrean egingo dugu geldiunea hizkuntzalaritzari egin diezaiokeen ekarpenaz gogoeta egiteko. Horrela, zientzia alor honetan aitzindari apartak izan diren Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek euskararen jatorriaz edo proposatutako zenbait etimologia aztertuko ditugu.

Bestetik Felix Zubiagak etnografiaren sustraien barruan dauden arketipoek hizkuntzaren sorreran izan zuten garrantziaz hitz egingo du. Javier Goitia geografo eta ingeniariak oinatz edo erro galduei buruzko gogoeta egingo du euskarazko eta gaztelerazko hainbat etimologia proposatuz.

Dimako Baltzola kobetara bisita egingo da bazkal ostean leku zoragarri hau ezagutzeko.

Ondoren euskararen jatorriari buruzko aurreiritziak izango dira hizpide, “Euskararen Jatorria: enigma europar bat” dokumentala oinarri hartuta: orografiari esker salbatu ote zen euskara? latina eta beste hizkuntzak bezainbeste aldatu da? Ez ahal du ahaiderik gure hizkuntzak?
Ondoren Iruña Veleiako ostrakek euskararen egonkortasunari buruz eman diezaguketen informazioaz hitz egingo du Luis Silgo hizkuntzalariak eta, amaitzeko joan zaizkigun Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegi izango ditugu gogoan, euskararen jatorriari eta Iruñako grafitoei egindako ekarpenengatik.

Egitaraua
09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
09:45 Agurra eta aurkezpena
10:00 Joxemiel Barandiaran eta Caro Barojaren ekarpenak hizkuntzalaritzari
10:45 Felix Zubiaga: Euskal etnografia eta euskara
11:30 Atsedenaldia
11:45 Javier Goitia: Euskeraren lur eta paperetako oiñatz galduak
12:30 Mahai ingurua: Etnografia eta hizkuntzalaritza
14:15 Bazkaria
16:45 Bisitaldia: Dimako Jentilzubi eta Baltzolako kobak
18:15 Bideo proiekzioa: Euskararen jatorria: enigma europar bat (EITB)
18:30 Mahai ingurua: Euskarari buruzko aurreiritziak: Arnaiz, Naberan, Zubiaga…
19:30 Luis Silgo: Las inscripciones de Iruña-Veleia y la estabilidad de la lengua vasca
20:15 Omenaldia Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegiri
20:25: Biltzarraren amaiera

Izen ematea
Biltzarraren lekua: Dimako Elizalde aretoa. Bizkaia.
Izena emateko: euskararenjatorria@gmail.com
Ekarpena: 45 euro (bazkaria barne). Ikasle edo langabetuak: 30. Non ordaindu:
Kutxabank: 2101-0092-16-0012334272 (jarri izen-abizena+eposta)
Euskadiko Kutxa: 3035 -0038-91-0380081747 (jarri izen-abizena+eposta)