Etiketa honen artxiboa: baskonia

Xalom Baskoniako juduak Iruña-Veleiako YAVHE gabe

13363 Iruña Veleia yavhe geure ataOsteguna urriak 19, EITB1en estreinua “Xalom Baskoniako juduak”… Iruña-Veleiako 1.700 urteko “YAVHE” ostraka idatziak ahaztu zaizkie… Juduak Baskonian dokumentatuak daude programan erakusten duten baino mila urte lehenago.

Iruña-Veleiako YAVHE batek bi seme ditu bata  Samuel  eta bestea Iesus

13347 IAVHE iupiter mi
13361 NERE / ATA ZE / YAVH? / TA
13362b 2005-5-4   SAMUIILL “YAVHII” FILI     (Santos&Cipres)
13363 2005-5-4  YAVHE / geure ata
13362b 2005-5-4   SAMUIILL “YAVHII” FILI (Santos&Cipres)
13383 2005-5-4 IIISHU / YAVHII / “FILI”     (Santos&Cipres)
13384 YAVHE ( nahiz eta Gorrotxategik eta Lakarrak ostraka hankez gora, “CHAVA” irakurtzen duten).
13384 YAVHE (SOS Iruña-Veleia)

Mari, basajaun, lamiak… 1.700 urte Iruña-Veleian

Veleian ara Matri deaeOsteguna (urriak 12) Baskoniako historia bat “Euskaldunen mitoak”, hara non enteratzen garen Julio Nuñezek Iruña-Veleian aurkitu zuen VELEIAN ara “MATRI DEAE”,  euskal mitologiaren MARI jainkosa latinez itzulita omen dela.

 

SYLVANO => Basajaun latinera itzulita omen da. Sylvano Iruña-Veleiako ostraka (11530) ospetsua ere bada, naiz eta filman ez duten esaten.

11039 Iruña Veleia lamia libia

Lamia arrain isatsarekin (11039 Libia) ostraka ezaguna da Iruña-Veleian

Euskal mitoak (Mari, basajaun…) 1.700 urte Iruña-Veleian. Zenbat mito daude idatzita Iruña-Veleiako ostraketan?

Mari => MATRI DEAE
Basajaun => SYLVANO
Lamia

800 bat hitz Iruña-Veleian.

Pagano y cristiano en Iruña-Veleia. Mikel Larrañaga.

Mertxe Urteaga Baskoniako historia bat kanpoko itsasoa: Oiasson (Irun) erromatar garaiko 130 mila zeramika puska azaldu dira

Kanpoko itsasoa, Baskoniako historia bat. EITB. 42′.Oiasso 139 mila ostraka

Atzo (urriak 5 osteguna) estreinatu zuten EITB1 telebistan.
Oiasso Irun

Mertxe Urteaga:

“Oiasson erromatar garaiko 130 mila zeramika puska aurkitu dira….”

Zenbat idatzita?

Erromatar garaiko ostraka, grafito, idazkun, epigrafe Gipuzkoan:

VALBELTESO / NIS (Andrearriaga hilarria Oiartzun)
LARICIVS om n an XXXX H i (S, Pedro hilarria Zegama)
FIIL (Higer portua Hondarribia)
AE (Oiasso Irun)
ARA (Oiasso Irun)
LFP (Oiasso Irun)
M A LIIP (M. Aemilis Lepidi Oiasso Irun)
M M (Oiasso Irun)
RA (Oiasso Irun)
RII CNI (Oiasso Irun)
VE IN AVC
RNI (Oiasso Irun)
R (Oiasso Irun)
VALERI (Oiasso Irun)
Txanpona (tesera Oiasso Irun)

Iturria: Erromatar garaia. Mertxe Urteaga. Bertan 17, CIL, AM Benito…

Irun ARALes sigillées gauloises de Santa María del Juncal. M. T. Izquierdo. Marcas alfareras Juncal. JC Sáens Preciado.

VALERIUS
A ACILIVS MACEDO
P. CORNELIVS
MATERNUS BLANDUS
NOMUS VETIVS TRITENSIS
RUFIN (Oiasso Irun)
SABINI (Oiasso Irun)
MODEI (Oiasso Irun)
CAL / FEC (Oiasso Irun)
IVCUN (Oiasso Irun)
IVC (Oiasso Irun)
IV  (Oiasso Irun)
I/IIIV ( Ihidi Junkal Oiasso Irun)
MACARI (Ihidi Junkal Oiasso Irun)
…ICRE (Ihidi Oiasso Irun)
EX O G
VA I
U OLA
OF MAT BLA
OF MAT
IIXOFNOVTR
EX O G
IV (Juncal Ihidi Oiasso Irun)

PEC (Aloria Araba)
LVCARI (Forua Bizkaia)
Ostraka euskaldunak Iruña Veleia
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

Ostraka (zeramika puska) idatziak daude leku askotan, Aloria (Amurrio, Araba), Heredia (Araba), Arkaia (Araba), Gaztelu plaza (Iruñea), Forua (Bizkaia), Iruña Veleian eta Oiasso, Arditurri Gipuzkoan ere jakina, gertatzen dena da zaila dela aurkitzea sarean… Hau saikera txiki bat besterik ez da, ea norbait gehiago animatzen den, bilduma osatzen joateko.

Oiasson (Irun) 130 mila zeramika puska erromatar garaikoak… (Mertxe Urteaga).

 

Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra. Datuak ezkutatzen dituen dokumentala. Gasteiz Legebiltzarra

 Via JM Elexpuru (Eskerrik asko)

Baskoniako historia bat: datuak ezkutatzen dituen dokumentala. Naiz

Gasteizko Legebiltzarrera ere heldu da polemika eta propaganda.

 

España Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

Euskara 2000 urte TovarEspaña Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

Irailak 24, 20:30h.
Aretoa:  Victoria Eugenia antzokia

“Euskadin” duela bi mila urte ez zegoen euskararik, beraiek esaten dutelako “zientifikoki” demostratu omen dutela, eta kitto, eta propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina.

Behorra EkainSantimamiñe, Ekain, Altxerri, Altamira, Lascaux, Izturitze, Otsozelaia… labarretako artea margotu zutenek azken 30.000 urtetan zer hizkuntza mintzatzen zuten inork ez omen daki… baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, beraiek esaten dutelako.

Euskal Herriko toponimia eta hidronimia nagusia Larrun, Aizkorri, Anboto, Aia, Txindoki, Larrunarri, Gorbeia, Anderejo, Artzena, Nerbioi, Deba, Ibero, Urumea, Oria, Ibaizabal, Bidasoa, Leizaran… inork ez omen daki itzultzen, baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, baizik eta zelta, indoeuropeoa edo auskalo,  ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara azpimarratu nahi duten bakarra.

Gainontzeko toponimia euskaldun guztia, inork ez daki nondik datorren, baina “zientifikoki” demostratu omen dute “berria” dela, duela 1.500 urtekoa, beraiek esaten dutelako eta kitto.

15920Iruña Veleiako euskara zaharra 1.700 urtekoa, azaldu zen duela zortzi urte, duela ia 6 urte 2008-11-19an batzuk (Gorrotxategi, Agustin Azkarate) faltsutzat salatu zuten, 20 txosten zientifiko daude epaitegian benetakoak direla defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen baina, beraientzat “Iruña Veleiako grafitoak faltsuak omen dira” eta kitto, bestela beraien teoria pikutara doalako noski.

Gorrotxategi Iruña Veleiako euskara zaharraren salatariak, dio frogatuta dagoela duela bi mila urte euskara bazegoela Akitanian, “Euskadin” berriz, froga gutxiago daudela, baina esan daitekeela bazegoela ere, alegia, euskara bazegoela Euskal Herrian duela bi mila urte. Baina filman ez da garbi gelditzen teoriariaren aurka doalako zuzenean.

Agustin Azkarate arkeologoak Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatu zuen 2008an, hogei urte lehenago, 1987an Aldaietan aurkitu zituen ehun bat pertsona ehortzita, batzuk armatuak, Baskoiak omen dira, inork ez daki zer mintzatzen zuten, baina hauek ekarri omen zuten euskara “Euskadira” Akitaniatik, beraiek esaten dutelako eta kitto.

Juan José Larreak, Bibat Gasteizko arkeologia museoan erakusketa bat azaltzen du, armak, tresnak, inork ez daki interpretatzen eta filman ez dago batere garbi Larreak zer adierazi nahi duen, zerbait esan nahiko du eta erakusketa ikusi beharko da edo berari galdetu.

Baskoiak Akitaniatik etorri omen ziren armatuak duela 1500 urte eta euskara ekarri omen zuten “Euskadira”, aurretik inork ez omen daki zer zegoen baina euskararik ez, zelta, indoeuropeoa, edo auskalo ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara eta kitto. Hauek ez dute ezer demostratu behar, propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina eta kitto.

Errukirik ez dago gutxienez azken 1.500 (agian 30.000) urtetan euskara zaharra ezagutzen duen euskaldunon lurraldean.