Euskara batua Baionan sortu zen. Jean Louis Davant.
Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta ber denboran euskara batuaren mende erdia. Karia horretara zortzi ekitaldi aurreikusiak ditu. Lehenbizikoa Baionan egin du irailaren hamahiruan, herriko etxean. Eta zergatik Baionan ? Hiri horretan egin zirelakoz euskara batuari buruzko lehen urratsak, 1963-1964 ikasturtean.