Bereterretxeren Khantoria’ abestiaren jatorria IV. mendean kokatu dute. Berria
Ez da Iruña Veleiako euskara zaharra bakarrik IV. mendekoa.
Bereterretxeren khantoria (Mikel Laboa)
BERTERRETXEN KHANTORIA (Armiarma.com)
Haltzak eztü bihotzik,
Ez gaztanberak ezürrik:
Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezürrik.
Andozeko ibarra
Ala ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
Berterretxek oheti
Neskatuari estiki:
«Abil, eta so’ginezan ageri denez gizonik».
Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho batetik bestera.
Berterretxek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti.
Jaon kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
Berterretx, aigü borthala, ützüliren hiz berhala».
—«Ama, indazüt athorra,
Mentüraz sekülakua;
Bizi denak ohit ükhenen dü Bazko biharamena».
Mari-Santzen lasterra
Bost-Mendietan behera!
Lakharri Büztanobian sarthü da bi belhaiñak herresta.
—«Büztanobi gaztia,
Ene anaie maitia,
Hitzaz hunik ezpalinbada, ene semia juan da!».
—«Arreba, ago ixilik
Ez, othoi, egin nigarrik;
Hire semia bizi balinbada, mentüraz Mauliala da».
Mari-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
—«Ai, ei, eta, jaona, nun düzie ene seme galanta!».
—«Hik bahiena semerik
Berterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; abil, eraikan bizirik».
Ezpeldoiko jentiak
Ala sendimentü gabiak!
Hila haiñ hüllan ükhen eta deüsere etzakienak!
Ezpeldoiko alhaba
Margarita deitzen da;
Berterretxen odoletik ahürkaz biltzen ari da.
Ezpeldoiko bükhata
Ala bükhata ederra!
Berterretxen athorretarik hirur dozena ümen da.