Etiketa honen artxiboa: bergara
Gaur hitzaldia Bergaran: Iruña Veleian zer gertatzen da?
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan
LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan
Hitzaldiaren izenburua “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.
«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria
Iruña Veleian zer gertatzen da? Hitzaldia Bergaran 2011-11-14 astelehena. Jardun
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan
LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan
Hitzaldiaren izenburua “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.
Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori argitu gabe dagoela eta argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru, idazlea eta filologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio berak. Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.
Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank
Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank. Bergara 2011-10-19
Arrakasta handia Bergarako hitzaldiak. Juan Martin Elexpuru
Aretoa puntaraino bete zen atzo Roslyn M. Franken hitzaldia entzuteko; 80 bat lagun ziren Irizar Jauregiko aretoan. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuz, Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara gaia jorratu zuen pantailako irudi eta testuekin lagunduta. Ondorengo solasaldia ere oso aberatsa eta beroa izan zen. Laster eskuragai egongo da hitzaldian erabilitako PowerPointa.
Entzule batek grabatutako bideoa ikus daiteke hemen.
Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank.
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNA: Urriak 19, 19:00etan
LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan
Hitzaldiaren izenburua “AZKEN GLAZIAZIO HANDIKO BABESLEKUA ETA EUSKARA” da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.
Roslyn M. Frank Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu du.
Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.
Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) Babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.