Etiketa honen artxiboa: berria

Idazkunek benetakoak behar dute, garai hartakoak izan daitezkeelako. Hector Iglesias. Berria.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-11-18/040/004/%C2%ABIdazkunek_benetakoak_behar_dute_garai_hartakoak_izan_daitezkeelako%C2%BB.htm

Hector Iglesias

ikerketak.com/

Les 230 pages qui montrent clairement pourquoi Gorrochategui, Lakarra, Velázquez, Ciprés, Yanguas, etc. ont tort: artxiker.ccsd.cnrs.fr/docs/00/42/54/73/PDF/artxiker-Veleia.pdf

Veleiako fisikariak ez du ‘froga erabakigarriak’ argitzerik lortu. Berria

http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-10-29/042/006/Veleiako_fisikariak_ez_du_froga_erabakigarriak_argitzerik_lortu.htm

Berriro zalantzan jartzen dute CNRS frogak egin izana 68 ostrakei eta Cerdanen titulazioa. Berriako kazetariak ez du iturririk aipatzen eta Ruben Cerdanen aitorpenak ez dira argitaratu.

Eliseo Gilen lanaren aldeko txostenak

Maiatzaz geroztik, azterketa filologiko, egiptologiko eta arkeologiko gehiago aurkeztu dituzte

A.B. Gasteiz

Auzitegietako berriak ez dira Veleiaren inguruko bakarrak, maiatzaz geroztik, idazkunen benetakotasunen aldeko hainbat txosten kaleratu baitira. Juan Martin Elexpuru filologian doktoreak udaberrian aurkeztu zuen ikerketa filologiko bat, eta, berriki, Hector Iglesias filologoak txosten bat plazaratu du. Iglesiasek euskararen idazkunen benetakotasunaz jardun du bertan, baina baita Nefertiti izenaren benetakotasunaz eta m hizkiaren balizko presentziaz ere. Idoia Filloy zuzendariorde ohiak hiru txosten karrikaratu ditu epigrafiaz, ikonografiaz eta paleografiaz, eta Eliseo Gilek berak txosten arkeologikoa jarri du sarean, veleia.com webgunean.

Horietaz gain, Edward Cecil Harris arkeologoak aztarnategiko lana zuzena izan zela nabarmendu du, eta Ulrike Fritz hizkuntzalari eta egiptologoak Veleiako hieroglifikoak aztertu ditu. Koenraad Van den Driessche Geologian doktoreak alderdi fisikotik aztertu ditu frogak, eta Joaquin Baxarias Tibau mediku paleopatologoak, berriz, hezurretan egindako inskripzioak.

Hain zuzen ere, txosten horiek kontuan hartzeko eta froga gehiago egiteko herritar talde batek egindako eskaerari ez erantzutea erabaki du Arabako Diputazioak. «Nik ezin dut ulertu eztabaida hori berriro ere ireki nahi izatea», nabarmendu zuen Lorena Lopez de Lacalle Kultur diputatuak, hilaren 5ean Batzar Nagusietan egin zuen agerraldian. «Eztabaida zientifikoa bide administratiboa hasi baino lehen amaitu zen».

Diputazioa buru-belarri ari da Plan Zuzentzailea martxan jartzeko lanean, eta, EHUko Julio Nuñez irakasleak koordinatuta, hainbat aditu Iruña-Okako aztarnategiaren garai berriaren ingurura erakarri nahi dituzte orain. Tartean, Empuriesko aztarnategiko zuzendaria (Katalunia).