Etiketa honen artxiboa: berria

Euskalaria arriskuan. JM Elexpuru

Izenpetzeko_wasapaEuskalaria arriskuan. JM Elexpuru.

Gaurko Berrian iritzi-artikulu hau dator
2018ko urriak 11

Aurten Jaurlaritzak argitaratu duen Euskararen Historia liburuko lehen atala Joseba Lakarra euskaltzainak idatzi du eta Euskararen historiaurrea du izenburu. Hasieran, euskararen balizko senideez dauden teoriak aztertzen ditu eta banan-banan kritikatzen bide horretan proposamenak egin dituzten ikerle gehientsuak. Hona hemen pasarte batzuk:

Federiko Krutwig euskaltzain ohiaz, Garaldea (1978) liburuan guantxea euskararekin lotu zuena: «Zaila da Europan 70eko amaieran horren pareko hizkuntzalaritza parodia funtsik gabekorik aurkitzea, marxismoaz, zibernetikaz edo gainerakoez erantsi eta liburuaren kapitulu osoak hartzen dituzten xelebrekeriak alde batera utzirik».

Iruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria

13364 Iruña VeleiaIruña-Veleia benetakoa ala faltsua. Jon Urruxulegi. Berria 2018-8-22.

 Iruña-Veleian aurkikuntza arkeologiko batzuk egin eta adituen ustez oso garrantzitsuak zirela jakin nuenean —dagoeneko urte batzuk igaro dira—, pozak burmuin-gorputzak inbaditu zizkidan bat-batean. Iruña-Veleia Gasteiztik hamar kilometrora dagoen erromatar hiri bat zen eta gaur Arabako Foru Aldundiaren titularitate publikoak kudeatzen duen aztarnategi arkeologikoa da.2005 eta 2006. urteetan Eliseo Gil jaunaren ardurapean ari zen enpresa batek erromatar garaiko ehunka objektu aurkitu zituen bertan, denak aparteko izaera dutenak, esan nahi baita, eguneroko bizitza erakusten duten irudiak, kristauen gaia dutenak, hieroglifikoak, pertsonaje mitologikoak, latinez, grekoz eta euskaraz ere idatzitako testuak. Guztia Gizadiaren altxor baliotsutzat kontsideratzeko modukoa. Euskarazko idazkun batzuk Kristo ondorengo III. mendeko estratu arkeologikoetan aurkitu dira. Beraz, Glosa Emilianentseak baino zazpi mende lehenagokoak dira. Badaude kristau otoitz osoak aurkikuntza hau euskararen azterketa historikoa burutzeko altxor kultural ezin hobea egiten dutenak. Aparteko aurkikuntza hau 2006ko otsailaren 8an egin zen publiko.

Egiaren ezintasuna. Ismael Manterola. Berria

13345 Zakurra (Iruña Veleia)Egiaren ezintasuna. Ismael Manteroal. Berria.

Harrigarria iruditu zitzaidan Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek La Taller galerian jarri duten erakusketa. Azken urteetan, artista bikotea lan eskerga egiten ari da Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoan topatutako balizko ostraka erromatarrei buruzko ikerketan. Guztion ahotan egon da inoiz Iruña-Veleian gertatutakoa, oraindik ez dakigula eta ez dugula ondo ulertzen zer gertatu den eta zer gertatzen ari den ditxosozko aurkikuntzekin.

RTVEko albistegietan zentsura eta manipulazioa. Berria

RTVEko albistegietan zentsura eta manipulazioa. Berria.
RTVEko albistegien «manipulazioa» ikertuko du Europako Legebiltzarrak

Parlamentuak txosten bana eskatu die Europako Batzordeari eta Askatasunen Batzordeari.

RTVEko kazetariek urteak daramatzate salatzen Espainiako telebista publikoko albistegietan barra-barra erabiltzen dela «zentsura eta manipulazioa», baina ez dute lortu zuzendaritzak jarrera aldatzea. Oraingoan, TVEko Albistegietako Batzordeak Europako erakundeetara eraman du salaketa, eta Europako Legebiltzarrak onartu egin du egoera ikertzea.

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz

Sos ruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-1-118 int20180118016646-1Auto 10/18 Iruña-Veleia. (Euskararen jatorria)

SOS Iruña-Veleia agiria 2018-1-18. (JM Elexpuru)

SOS Iruña-Veleia prentsaurrekoa. Naiz.>SOS Iruña-Veleia: «Solamente laboratorios especializados pueden dirimir la cuestión»>

La plataforma SOS Iruña-Veleia ha defendido la inocencia de Eliseo Gil y de Oskar Escribano. «Consideramos que existían razones más que suficientes para el archivo del caso. De hecho, creemos que jamás se debió llegar a esta situación», han señalado Juan Martin Elexpuru e Idoia Filoy.
SOS Iruña-Veleia. Berria 2018-1-19.
Argia
Iruña-Veleia. Argia.

Ahozko epaiketa zabalduko omen da Iruña-Veleian 9 bederatzi urte ondoren

Iruña Veleia 2017-12-14Koenraad Van den Driessche adituak erantzun bat argitaratu zuen atzo Ama Ata webgunean non adierazten duen Arabako Auzitegiak partzialki onartu dituela Iruña-Veleiako defentsak (Eliseo Gil, Oskar Eskribano eta Rubén Cerdán) planteatu zituen eskaerak eta ondorioz, normalean esan nahi duela ahozko epaiketa zabalduko dela bederatzi urte ondoren. Ikusiko da. (Irudia JM Elexpuru bloga)

JM Elexpuru.

Argia.  Berria, Gara, Noticias, Correo. Euskeraren Jatorria