Etiketa honen artxiboa: berria

Txillardegiren besarkada. Fito Rodriguez. Berria

 

DCIM100MEDIATxillardegiren besarkada. Fito Rodriguez. Berria.

Dagoeneko, lau urte badira Jose Luis Alvarez Enparantza, intelektual donostiarra, zendu zela. XX. mendearen erdian, nazioarteko kultur erreferentzia garaikideak euskal literaturara ekarri zituen. Fikzioaren arloan, sortzailea izanik, bizitza osoan idazkera egokiaren bila ibili zen. Entsegugintzan, gogamen filosofikoari muzin egin ez zion saiogilea izan zen, piano jotzailea, hizkuntzalaritzan, dialektologian, fonetikan, soziolinguistikan eta glotopolitikan aditua eta aritua, unibertsitate irakaslea, euskal presoa, erbesteratua eta errefuxiatua, ETAren fundatzailea eta borroka armatuaren amaieraren aldarrikatzailea, existentzialista eta, jakina, euskaltzalea.

Abstenziora jo duen lagun baten gogoetak. JM Elexpuru. Berria

Iruña-Veleia-koloretanAbstenziora jo duen lagun baten gogoetak. JM Elexpuru. Jende askok emozioaren arabera bozkatzen duela, haizea nora botoa hara, sare sozialak eta La Sexta, Podemosen tsunamia, EH Bilduren arazoak jokaleku zailera egokitzeko… Eta abar. Hau guztia horrelatsu izanik ere, iruditzen zait azalean geldituko ginela eta geure burua engainatuko genuela koalizioa begirada zorrotz eta kritikoz epaituko ez bagenu. Neurriak hartzen ez badira, harri berean egin dezakegu berriz estropezu, eta muturrekoa ez da txikiagoa izango. Hona hemen aspaldion adiskideak nonahi egin ohi dituen baten gogoetak. (Jarraitzen du)

Euskara-egipziera tesia. Karlos Almorza. Berria

Euskara-egipziera tesi doktorala. Karlos Almorza. Berria
11305 Iruña Veleia
“Faraoien garaiko egipzieraren eta euskararen lan konparatiboen historia. Karlos Almorza. Tesi doktorala.”

Almorzak aztertu egin ditu azken hamarkadetan faraoien garaiko egipziera eta euskara lotzen zituzten teoriak; oso kritiko agertu da ikertzaile horiek erabili dituzten lan metodologiekin, eta ondorioztatu du ez dagoela arrazoi zientifikorik baieztatzeko bi hizkuntza horiek jatorri bera edo harremanik daukatenik. (Berria)

Almorza, tesia aurkezten. Epaimahaian, Blanca Urgell. /6.-Informe sobre los ostraca con jeroglíficos de tipo egipcio y nombres egipcios escritos en latín sobre hueso y ostraca de Iruña-Veleia.
Autora: Dra. Ulrike Fritz; lingüista y egiptóloga de la Universidad de Tübingen (Alemania).
Tema: Informe en el que se analizan los jeroglíficos de tipo egipcio y los nombres de personajes de la historia y religión egipcias, escritos en latín.

Iruña Veleia Armando Llanos arkeologoa. Berria

Armando Llanos arkeologoa elkarrizketatu dute Berrian.

Iruñako aztarnategia aipatu duzula, zer iruditzen zaizu bertan gertatutakoa?Eliseo Gil Arabako Arkeologia Institutuan hasi zen. Harekin lan egin dugu, eta Iruñan bertan ere bi urtez lan egin genuen, elkarrekin. Hirugarrenean zerbait gertatu zen, eta ez gintuzten kontuan izan; aita hiltzeko ideia izan daiteke… Eta aldendu ginen.

Eta gertatutakoaz?

Grafitoak eta ostrakak argazkietan baino ez ditut ikusi; ez gintuzten kontuan hartu, ez onerako ezta txarrerako ere. Pertsonalki arraroa iruditzen zait hori guztia agertu izana: Erromako grafitoak, hieroglifikoak… Aztarnategi berean eta une berean agertzea zaila gertatzen zait. Edonola ere, onartezina da auzia horrenbeste urte argitu gabe eramatea. Eta ezingo balute egiaztatu faltsuak direla? Eliseo Gilek guztien aurka egin ahalko luke. Baina ez dute argituko; gaia geldirik utziko dute, desagertu arte.

Aztarnategian lanean jarraitzen dute, ordea?

Ez dut uste hor txukun jokatu dutenik. EHU epaile eta epaitu izatea aldi berean… Aztarnategia utzi behar zuen zegoen moduan, ukitu gabe, egoera lasaitzean itzultzeko. Deigarria da azken kongresuetan inork ez digula horri buruz galdetzen; denek uste dute faltsua dela.

Baskoniako ipuin bat: euskalduntze berantiarra. JM Elexpuru. Naiz

Euskara 2000 urte TovarBaskoniako ipuin bat. JM Elexpuru. Naiz

Baskoniako ipuin bat. JM Elexpuru bloga

Baskoniako ipuin bat. Berria

Irailaren 10ean ETBn ikusi ahal izan genuen EITBk ekoiztu eta duela urtebete Donostiako Festibalean aurkeztu zen Baskoniako historia bat dokumentala. Alberto Santana da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria.

Honela aurkeztu du EITBk dokumentala bere webgunean:” El programa “Baskoniako Historia bat” (“Una historia de Baskonia”), desmontará los mitos y falsas creencias en torno a la historia de Euskal Herria. Se estrena el jueves, a las 22:25, en ETB1.”

Iruña Veleia 8 zortzi urte

iruña Veleia 2006-6-15Duela zortzi urte 2006-6-8an, publikoki argitaratu zituzten Iruña Veleiako ostraka ospetsuak… filtrazio bat tartean astebete beranduago 2006-6-15ean konfirmatu behar izan zuten ostraka euskaldunak bazirela ere, prentsaurrekoa eman zuten Henrike Knorr, Eliseo Gil eta Joakin Gorrotxategik, (audioa prentsaurrekoa Gorrotxategi 2006-6-15). Hasieratik polemika sortu zuten, batez ere ostraka euskaldunak, euskara Araban duela 1700 urte, euskalduntze berantiarra, karistio euskaldunak… egia esan españolen mito asko apurtzen zituzten ostraka euskaldunak. Hasieran aditu gehienek bermatzen zituzten ostrakak, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Gorrotxategi, Henrike Knorr, Santos Yanguas, Pilar Cipres… Bi urtera Henrike Knorr zendu zen eta bi hilabetera Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez dute argitu nahi. 15 urteko lanaren ostean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Idoia Filloy eta Eliseo Gil azken sei urtetan faltsutzat salatuak eta zigortuak (2008-11-19tik) inolako frogarik gabe, justiziarik ez bada, errukia. Zenbat urtetan luzatuko dute frogarik eta epaiketarik gabeko zigorra?

Iruña Veleia Berria 2006-6-15

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.
Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”. Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Celtiberia

Iruña Veleia seguru zaudete? Artikulua Berrian 5 urte. JM Elexpuru

Iruña Veleia seguru zaudete? Juan Martin Elexpuru Berrian artikulu historikoa gaur 5 urte.

Oraindik gai honek nobela, polizia-film eta misterio-saioetarako pagotxa ederra emango du. Azaroaren 19an Arabako Foru Aldundiak grafito «ez ohikoak» aztertzeko izendaturiko Batzorde Zientifikoak epaia eman zuen: faltsuak dira, inolako zalantzarik gabe! Arkeologoek, epigrafistek eta filologoek mila eta bat zantzu aurkeztu zuten ebazpena frogatzeko. Batzordeko kimikariaren txostena ere bat zetorren funtsean aurrekoekin (bere ebazpena oso garrantzitsua zen, denborak ildoetan sortzen duen patinarik agertzen den esan behar zuelako), nahiz eta onartzen zuen zenbait piezatako patina zaharra eta jarraikorra zela.

Iruña-Veleia: seguru zaudete? Juan Martin Elexpuru. Idazlea

Juan Martin Elexpuru (bloga).

IPCE analisia Iruña Veleia. Berria. Hector Iglesias

Hector Iglesias 2010IPCE analisien txostena Iruña Veleia. Berria. Hector Iglesias

Hector Iglesias bloga

Hector Iglesias hitzaldiak Iruña Veleia (bideoak)

L’INCROYABLE ET ROCAMBOLESQUE AFFAIRE POLITICO-SCIENTIFIQUE DE VELEIA DÉSORMAIS EN « ROUE LIBRE »
Spain is diferent