Arabako Foru Aldundiaren aurrean Gasteiz 2016-11-17. Irudia Antton, Ama ata, eskerrik asko.
Etiketa honen artxiboa: bidegabekeria
Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria, larunbata azaroak 19
Eliseo Gil arkeologoaren prentsaurrekoa Iruña Veleiatik bota ostean 2008-11-20an duela 8 urte.
Iruña Veleia gorrian errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 zortzi urtetan.
Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria. JM Elexpuru.
Datorren larunbatean, azaroak 19, beteko dira zortzi urte. Azpiko prentsa-oharra bidali genuen hedabideetara duela pare bat aste. Ikusiko dugu zein eragin duen.
Iruña-Veleia: zortzi urte justiziaren zain
Zortzigarren urteurrena dator eta hedabideei eta informazioaren munduko pertsonei eskatzen dizuegu, data aprobetxatuz, auzi larri hau ezkututik ateratzeko eta haren berri emateko kronika, editorial, zutabe edo nahi duzuen formatuan.
Azaroaren 19an zortzi urte betetzen dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiako aztarnategitik bota eta arkeologo taldea auzibidean jarri zuenetik. Zortzi urte igaro diren arren, Eliseo Gilen aurkako auzia instrukzio fasean dago oraindik, Euskal Herrian egoera horretan dagoen auzirik zaharrena. Esan beharra dago Ertzaintzak 2015ean entregatu zuela bere polizia-txostena eta han ez dela inolako erruduntasun zantzurik azaltzen lehengo zuzendariaren aurka. Bitartean Julio Nuñez zuzendari berriak ez du ia ezer argitaratu egin diren zazpi kanpainez. Une honetan zuzendaritzatik eta EHUko klaseetatik apartatua dago publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aztarnategia erdi abandonatua dago.
Informazioa zabaltzeko eta kontaktuak egiteko, helbide honetara idatz dezakezue. Interneteko leku hauetan ere aurkitu dezakezue informazioa: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata
Eliseo Gil 6 sei urte kontzentra Gasteizen gaur
Eliseo Gil-ekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Gasteizen gaur (Cadena Ser)
Eliseo Gil zurekin gaude. JM Elexpuru
Jende multzo polita bildu zen Gasteizen Eliseo Gil, zurekin gaude, 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia pankartaren atzean. Correo, Diario Vasco, Cadena Ser eta beste hedabide batzuetan ondo islatu da gertaera.
Iruña Veleia sei urteko bidegabekeria. (Agiria Gasteiz 2014-11-22)