Etiketa honen artxiboa: biltzarra

Iruña-Veleia 4. biltzarra prentsaurrekoa

Prentsaurrekoa Gasteiz urriak 9:

Berria

NAIZen ere agertu da notizia

Edurne Begiristain 2024ko urriaren 9a Gasteiz 13:50

Lau urte dira Gasteizko Zigor Arloko 1. Epaitegiak Iruña-Veleia auzian ebazpena eman zuenetik, eta agiriak faltsutzeagatik eta iruzurrarengatik indusketako arduradun Eliseo Gil eta haren laguntzaile Ruben Cerdan zigortu zituenetik, baina, han topatutako aztarnak benetakoak direla dioten elkarteen iritziz, oraindik ez dago argituta piezak faltsuak direnik. Adituak direnen laborategietan aztertu beharko lirateke, haien irudikoz. Tesi hori indartzeko hiru biltzar antolatu dituzte azken urteotan, eta beste bat ere egingo dute: hilaren 26ean izango da, Durangoko (Bizkaia) Landakon. Argitu, ez suntsitu lelopean egingo dute kongresua.

Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia eta historia aditu gonbidatu dituzte hitzaldiak ematera. Besteak beste, Xabier Gorrotxategi arkeologoa, Luis Silgo eta Mikel Larrañaga Historiako doktoreak, Miguel Thomson Okatsu ikerlaria, Patxi Zabaleta abokatua eta Juan Mari Elexpuru idazle eta Euskal Filologiako doktorea arituko dira hizlari jardunaldietan. (Jarraitzen du).

Iruña-Veleia 4. Biltzarra. Durango 2024-10-26.

Euskeraren Jatorria 18.biltzarra

Euskeraren Jatorriaren 18. Biltzarra

2024ko maiatzaren 11n, Segura-Errastiolatzako Turimo Etxean

Euskeraren jatorria 18. biltzarra. Iruña-Veleiaren afera piztu zenetik euskal hizkuntzalaritzak bidegurutze batean aurkitzen da. Grafitoen gai horretan ez zitzaion utzi arkeometriari bere lana egiten, alegia, grafitoak datatzea eta horrek inflexio puntu bat ekarri zuen, bazirudielako ez zituztela nahi eztabaidan jarri ordura arte euskal hizkuntzalaritzari buruz zabaldutako teoriak.

Ondoren beste tsunami bat ere gertatu da,  EHUko irakasle askok, batera, Irulegiko Eskua euskera ez dela lau haizeetara zabaldu dutenean.

Horregatik EHUko Letren Fakultatea ze paper betetzen ari den aztertu nahi dugu aurten, zenbait gai eztabaidagarri ekarrita: aitz erroaren eztabaida, toponimiaren substratua, euskalduntze berantiarra, Irulegi, Iruña-Veleia, iberierazko grafiaren presentzia Euskal Herrian, etab.

Egitaraua

09:45 Sarrera
10:00 Europako substratuaren ukapena? Jabi Goitia, Jon Goitia
11:00 Latinarekiko morrontza? “aitz” erroa Ander Ros,  Xabier Renteria
12:00 Atsedenaldia
12:30 Irulegiko eskua ez dago euskeraz? Juan Inazio Hartsuaga
13:15 Euskalduntze berantiarrari buruzko jarrera Antonio Arnaiz

14:00 Bazkaria
16:15 Bisita gidatua: Errastiolatzako Museo Etnografikoa

17:15 Iruña-Veleia: datazioen debekua eta suntsiketari laguntzea? Josetxo Mendia
18:30 Euskal Herriko iberierazko testuak baztertzea? Josu Naberan
19:00Euskeraren ikerle gehienekiko jarrera Karmele Agirre eta Patxi Alaña
20:00 Amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria, bisita gidatua eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Eta mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

Euskeraren jatorria 13. biltzarra, Bermeo ekainak 1

Euskera jatorria 13. biltzarra BermeoEuskeraren jatorria 13. biltzarra, Bermeo ekainak 1 larunbata. Aurkezpena
Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak…
Horretara bultzatu duten faktore asko dago, hala nola interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berriak egotea, ikerle gehiago gai honetan aritzea, Iruña-Veleia…
Azken hau adibidez, mugarria izan da grafitoak datatzeko arkeometriari ez zaiolako aukerarik eman, orain arte irakatsi den Euskal Filologian hutsune handiak omen daudelako. Horrek jatorriaren ikerketa beste bideetatik eraman behar dela argi erakutsi digu.Horrela, berriz ere, begirada atzera eraman dugu eta orain arte euskeraren ikerketan aritu diren lanak ezagutu behar direla ikusten dugu. (Jarraitzen du).

Egitaraua
09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Ikerleak 1.700 arte: Lehenengo aipamenak (Flavio Josefo, Justino…), Etxabe, Poza
10:45 Ikerleak 1700-1800: Larramendi, Hervas, Mogel, Astarloa, Humboldt
12:00 Atsedenaldia
12:30 Ikerleak 1800-1900: Novia Salcedo, Xaho, Arana
13:00 Ikerleak 1900-1975: Rementeria, Mujika, Sansinenea, Agirre, Goitia
14:00 Bazkaria
16:00 Bisitaldi gidatua: Ikerle baztertuen erakusketa Lamera parkean
16:45 Ikerle baztertuei ohore: Omenaldia eta talde argazkia Lamera parkean
17:15 Ikerleak 1975-2000: Oteitza, Aginagalde, Segurola, Kapanaga, Mendizabal
18:30 Eñaut Etxamendi Gezainburu: L’origine de la langue basque liburua
19:15 Paulo Arrieta. Iruña-Veleia: inguruko eta garai bereko grafitoekiko antzekotasunak
19:45 Biltzarraren amaiera

Euskeraren jatorriaren 12. biltzarra. Elgoibar 2018-5-5.

Euskara jatorria 12 biltzarra ElgoibarEuskera jatorria 12. biltzarra.pdf
Euskeraren jatorria

“Euskera Europako ama hizkuntza”.

Elgoibarko Aubixan – 2018ko maiatzak 5
Aurkezpena

Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan?

Galdera asko eta proposamen asko entzungo dira datorren maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixan egingo dugun 12. Biltzarrean. Osagarri gisa, bezperan, Elgoibarko Kultur Etxean hitzaldi irekia egingo da, biltzar honetara etorriko diren Angus Hunck britainiarraren eta Bernat Mira valentziarraren eskutik.