Eliseo Gil dotore eta “bizirik irauten” Alea aldizkarian.
“Jakintzagai batek bakarrik ezin du korapilotzar hau askatu”
2016-05-05 Veleia auzia argitzeko “eztabaida zientifikoaren” beharra nabarmendu du Eliseo Gilek (Gasteiz, 1961) eta helburu horrekin antolatu dute nazioarteko biltzarra; hainbat aditu bilduko ditu Europa jauregiak larunbatean. Hamar urte joan dira Iruña-Veleiako aurkikuntzak aurkeztu zituztenetik, eta zortzi urte batzorde zientifiko batek horiek faltsutzat jo eta Arabako Aldundiak Lurmen arkeologia enpresako kideak auzibidean jarri zituenetik; tartean Eliseo Gil, aztarnategiko lanen burua. Indusketa prozesuan “hainbat akats” izan zirela onartu du, baina piezak benetakoak direla berretsi.