2/2 Euskalduntze berantiarra hipotesi faltsua. Aitzol Altuna. Donostia 2019-10-1.
Hitzaldia Donostiako Gros auzoko Okendo kultur etxean eman zuen ehun bat lagunen aurrean, aurkezpena Josu Tellabide etnologoak egin zuen.
2/2 Euskalduntze berantiarra hipotesi faltsua. Aitzol Altuna. Donostia 2019-10-1.
Hitzaldia Donostiako Gros auzoko Okendo kultur etxean eman zuen ehun bat lagunen aurrean, aurkezpena Josu Tellabide etnologoak egin zuen.
Euskalduntze berantiarra +
Zer gertatzen da Iruña-Veleian?
Hizlariak:
Aitzol Altuna historialaria eta idazlea: Lehoinabarra.
Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.
Urriak 1, asteartea, 19:00etan.
Donostia, Gros auzoa, Okendo kultur etxea.
Antolatzailea: Uliako auzo elkartea.
Gilda Ivpiter zerria S. Tomas egunean Donostian 2018-12-21.
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
Hitzaldia Donostian, azaroak 15 osteguna, 19:00etan, Biltokian.
Hizlaria: JM Elexpuru.
Non: Biltokia
Data: Azaroak 15 osteguna, 19:00etan.
k/ Ikatz. (Juan de Bilbao 14).
Donostia, Alde Zaharra.
Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan:
Donostia Sutan 1813-2013 elkarteko lehendakaria hil zen 2018-8-27an 89 urterekin, azken urtetan osasun arazoengatik ezin izan genion goratzarre egin nahi genuen bezala, berandu bada ere hemen hitz batzuk.
Errenterian jaioa, bere herriko zinegotzia eta alkate ordea izatera heldu zen, Koldo Mitxelena auzokide izan zuen, Xenpelar bertsolaria maite zuen, bertan egin zioten hileta eta beti goraipatzen zuen bere bihotzeko Orereta zaharra.
Adinagatik, 1929an jaioa, gerrako umea izan zen, bere begiekin ikusi zituen
hegazkinak Donostia bonbardatzen, nahiz eta guda garaian Beizamara eraman zuten, aitaren jaioterrira, kontatzen zuen bezala.
Guda ostean Jaizkibelgo errepidea egiten ari ziren Francoren esklabuak ikusten zituen igandero Errenteriko elizara eramaten zituztelako meza entzutera, inoiz ez zuela ahaztuko sortzen zuten errespetua, beldurra eta errukia.
Aita kontratista eta langileak ordaintzera bidaltzen omen zuen gaztetan,
jornaleko dirua sobreetan sartuta, Txirrita harginak jasotzen zuen moduan Errenteriko elizako eskailerak egin zituenean urte batzuk lehenago.
Ikasketak Gasteizko seminarioan, grekera, latina, teologia, klasikoak,
famatzen zuen bertako maila intelektuala, Telletxea Idigoras eta beste asko ezagutu zituen, nahiz eta ez zituen ikasketak bukatu, psikiatrian lizentziatu zelako Madrilen urte batzuk beranduago.
Donostian hasieran ez omen zegoen garai bateko “erorik”, konturatu zen arte, orduko “eroak” gaurko “droga menperatuak” zirela eta eguneroko dosia lortu nahian, lapurreta ugari eta inseguritate handia sortzen zutela hirietan batez ere denda eta jendearen artean.
Arazo soziala konpondu nahian, lehenetariko izan zen “Metadona” ematen hasi zena drogaren ordezko eta horrela behar zutenek “legalki” lortzeko bidea zabalduz, delinkuentzia tasa jaitsiz Donostiako kaleetatik. Eztabaida eta iskanbila handiak izan ziren urtetan (Aldabalde, Txus Congil, “Proyecto
hombre”…), gero Osakidetzak zerbitzua onartu eta antolatu zuen arte. Urte
batzuetara, fiskalaren arabera, psikiatra izan zen garrantzitsua (beste batzuekin batera jakina) droga menpekotasunak sortzen zuen delinkuentzia desagertarazteko Donostiako kaleetatik.
40 urtetan psikiatria bulegoa zabalik izan zuen Donostian eta zazpi mila
bezero baino gehiago artatu omen zituen, mota guztietakoak; garai batean
hedabidetan ere presentzia izan zuen, irrati saioetan eta telebistako mahai
inguruetan, pertsonaia ezaguna izanik hirian.
Arkitektura eta urbanismoa sakonki interesatzen zitzaizkion, 2003an “José
Goikoa arquitecto, autor de Donostia” liburu mardula argitaratu zuen,
aurkezpenean Telletxe Idigorasek, esan zuen “ezinbesteko liburua zela
Donostiako historia ezagutzeko”. XIX. mendea urtez urte analizatzen du
Donostian gertatutakoa.
Artikulu idazlea, 2.000. urtean abuztuaren 31n, Donostia 1813 izenburuko lana argitaratu zuen Egunkarian (itxi aurretik), non salatzen zuen armada
espainiarren ardura Donostiako suntsiketan, aurreikusitako mendekua besterik ez zela izan, 124 beranduago Gernikako bonbardaketa bezala.
Hizlari trebea eta oparoa, urtero hitzaldiak ematen zituen entzuleak harrituta eta liluratuta utzirik, hitz egiteko eta ideiak transmititzeko zuen sinesmena eta jartzen zuen pasioagatik, ausarta, ez zen kikiltzen eta erantzuten zien gai polemikoei beldurrik gabe, salaketak eginez.
2013an azken liburua argitaratu zuen “Lo basko. Euskaldunak”, 80 bat urterekin bizitzaren eskarmentuarekin idatzitako lana, euskal kulturaren
unibertsaltasuna erakutsi nahian, konplexurik gabe, apologia eginez, goi
mailan jarriz euskal baloreak, memoria, historia, demokrazia, kultura, musika, euskara, margolariak, artea, industria, arrantza… Balore unibertsalen oinarriak eta hastapenak bilatzen eta aurkitzen zituen Pininioan, Nafarroan, euskal kulturan, hemendik garatu zirelarik Madrilen, Parisen eta Londonen maila goreneraino. Euskal kulturaren apologista nabarmena.
Donostia Sutan kultur elkarteko lehendakaria, azken urtetako ondoezak ez digu aukerarik eman nahi bezala harremantzeko, sakontzeko jakindurian, urte guztiek kolpatzen dute, bizitzaren legea, azkenean uste gabeko heriotzak erakustsi digu zurekin genuen zorra, baina jarraituko dugu lanean erakutsitako bidea jarraitu nahian. Goratzarre hau urte guzti hauetan zugandik ikasitako guztiaren zerbait eskertzeko, zure harrera, konpainia, lan egiteko gaitasuna, indarra eta unibertsaltasuna, ez dugulako inoiz ahaztuko. Agur eta ohore, doluminak Rosi, Beñat, Andoni eta gainontzeko senideei.
Oharra: Iruña-Veleiako manifestua sinatu zuen eta jarraitzen zuen injustizia:
17. Antonio Mendizabal Etxeberria, | Donostia | neurosikiatra |
Txerriak 1700 urte Iruña-Veleian (2015)
Ursula Txerria Donostia 2017 (argazkia Naiz).
Gaur egun S. Tomas txerriarekin ospatzen dugun bezala, duela 1700 urte Iupiter txerriarekin egingo ote zuten?
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
Hitzaldia: Euskera erromatarren garaian eta Iruña-Veleian. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.
Euskera erromatarren garan eta Iruña-Veleian. JM Elexpuru.
Donostiako Udal liburutegia beteta (65 lagun), JM Elexpururen hitzaldi berria, gero Iruña-Veleiako gaur egungo egoeraren laburpena. Bukaeran eztabaida oso interesgarria, bi orduko iraupena guztira, aretoa itxi behar zutelako. Zorionak JM Elexpururi.
Euskera erromatarren garaian eta Iruña-Veleian. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.
Iruña-Veleia gaur egungo egoera. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.
Donostia euskaraz
Donostiako Udal liburutegia beteta (65 lagun), JM Elexpururen hitzaldi berria, gero Iruña Veleiako gaur egungo egoeraren laburpena. Bukaeran eztabaida oso interesgarria, bi orduko iraupena guztira, aretoa itxi behar zutelako. Zorionak JM Elexpururi, laster bideoa sarean.
Hitzaldia: Euskara erromatar garaian eta Iruña Veleia.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
Hizlaria: JM Elexpuru.
Donostiako Udal liburutegia.
K/ S. Jeronimo sotoa.
Osteguna, abenduak 1, 19:00etan.
Donostiako Alde Zaharra.
Euskararen eguna 2016 Donostiako Alde Zaharra. Donostia.eus
Informazioa JM Elexpuru, Koenraad Van den Driesche, Ama Ata, bideoak:
Iruña Veleia 7 urte hitzaldian jende asko. JM Elexpuru
Kronika zabala. JM Elexpuru.
DV
Iruña Veleia 2010-2016 la nueva era de Nuñez destrucción y oscurantismo. Ama Ata
Bideoak:
1/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
2/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
3/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
1/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)
2/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)
Baskoniako toponimia. Antonio Mendizabal. Arantzazu 2005-5-19 (bideoa) Toponimia de la Baskonia. Koldo Mitxelena Kulturunea 2010-11-4 (vídeo)
Toponimia de la Baskonia. Antonio Mendizabal. Arantzazu 2005-5-19 (PDF)