Euskararen historia” liburu berria aurkeztu du EHUk. (Eitb).
EHUk euskararen bilakaera laburtu du ‘Euskararen historia’ liburuan
2018/05/09
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lana gai honetan interesa dutenentzat “erreferentziazko materiala” izatea nahi dute, eta historiaurretik gaur egunera egiten du.
Eusko Jaurlaritzak ‘Euskararen historia’ liburua aurkeztu du EHUko Arabako campusean. Lan “handi” honek euskararen historia biltzen du, historiaurretik gaurdaino, baita mendeetan zehar beste hizkuntza batzuekin izan duen harremana ere.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lan hau gai honetan aditu diren pertsona gailenetako batzuek garatu dute (EHUko, UPNAko eta Université de Pau et des Pays de l’Adourreko hizkuntzalari, filologo eta historialariak), eta gai honetan interesa dutenentzat “erreferentziazko materiala” izan dadin lortzea da helburua.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da liburuaren aurkezpenaren buru, eta egileak unibertsitate esparruko hainbat aditu direla azaldu du: Joseba Lakarra, Joaquín Gorrochategui, Patxi Salaberri, Céline Mounole, Ricardo Gómez, Blanca Urgell, Iñaki Camino eta Pello Salaburu, besteak beste.
Aurkezpenean, Zupiriak lanaren garrantzia azpimarratu ditu, liburuki bakarrean biltzen baitu euskararen “historia gorabeheratsua”. Sailburuaren hitzetan, euskararen historiari buruzko ikuspegi “zabala eta zehatza” eskaintzea da obra honen asmoa.
“Erreferentziazko historia bat lantzen saiatu gara, bere izaeran eta bere oinarri teoriko-metodologikoetan gure inguruneko hizkuntzetarako dauden historien antzera”, adierazi du liburuaren egile eta editoreetako bat den Ivan Igartuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak.