Etiketa honen artxiboa: elexpuru

Iruña Veleia hitzaldia. JM Elexpuru, urriak 29 osteguna

13395 Iruña Veleia

Iruña Veleia hitzaldia. JM Elexpuru

  • Izenburua: Zer gertatzen da Iruña-Veleian
  • Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
  • Eguna eta ordua: urriak 29, osteguna, 19:30
  • Lekua: Azpeitiko Plaza Txikiko Baigera, Areto Nagusia (1. solairua)
  • Antolatzailea: Nabarralde Fundazioako Azpeitiko sustatzaile Taldea

Iruña Veleia hitzaldiak, Juan Martin Elexpuru (bideoak 2009-2015)

Baskoniako ipuin bat: euskalduntze berantiarra. JM Elexpuru. Naiz

Euskara 2000 urte TovarBaskoniako ipuin bat. JM Elexpuru. Naiz

Baskoniako ipuin bat. JM Elexpuru bloga

Baskoniako ipuin bat. Berria

Irailaren 10ean ETBn ikusi ahal izan genuen EITBk ekoiztu eta duela urtebete Donostiako Festibalean aurkeztu zen Baskoniako historia bat dokumentala. Alberto Santana da zuzendaria eta Joseba Abaitua atalaren gidoilaria.

Honela aurkeztu du EITBk dokumentala bere webgunean:” El programa “Baskoniako Historia bat” (“Una historia de Baskonia”), desmontará los mitos y falsas creencias en torno a la historia de Euskal Herria. Se estrena el jueves, a las 22:25, en ETB1.”

Iruña Veleia elkarretaratzea gaur osteguna irailak 10 hasten da

Iruña Veleia elkarretaratzea. JM Elexpuru

Ostegun honetan hasiko dira berriro asteroko elkarretaratzeak Arabako Aldundiaren aurrean

2015eko urtarrilean hasi ginen elkarretaratzeak egiten Arabako Aldundiaren Plazan kereila kentzeko eskatuz eta Eliseo Gili babesa emanez. Oporrak igarota, ostegunero egingo dira hemendik aurrera, iluntzeko zortzietan. Gonbidatuta gaude.

otsailak19

Eliseo Galilei. Juan Martin Elexpuru. Berria

Giordano Bruno
Galileo Galilei. Juan Martin Elexpuru. Berria

Eliseo Galilei. Juan Martin Elexpuru

Eliseo Gil agurgarria, Galileo Galilei nauzu: «Nihil novum sub sole», adiskidea. Hemen Kosmosetik dena ikusten da, eta hotzikara izoztu batek zeharkatzen nau nola zarabiltzaten ikusten dudanean.

Ni ere oso estimatua nintzen, Eliseo. Matematikari, astronomo eta filosofo handitzat nindukaten, baina mundua eguzkiaren inguruan dabilela esatera ausartu nintzelarik, akabo. Biblia Santuaren aurka nengoen. Dogma Santuaren zaintzaileek, teologo eta astronomo txit jakintsuak eurak, lepora salto egin zidaten, eta Ofizio Santuaren atzaparretan jarri ninduten. Nire ideiei uko egin behar nien derrigor. Aldameneko gelan «tormentua ematen» ziharduten norbaiti. Kurrixkek estaltzen zuten tarteka inkisidoreen erretolika. Neu izango nintzen hurrengoa. Eta nola ahaztu Giordano Bruno gizajoari urte batzuk lehenago gertatutakoa. Erromako Campo dei Fiori-ra joaten bazara, Eliseo, han ikusiko duzu haren estatua plazaren erdian. «Hemen erre zuten, mundua unibertsoaren erdia ez dela esateagatik». Neure haragiaren erre-usaina hartzen hasi nintzen, eta amore eman nuen. Zaharra nintzen ordurako eta nekatuta nengoen. Hala ere, ez zidaten barkatu, etxean preso eduki ninduten hil arte.

Dogma Giordano Bruno eta Iruña Veleia.

Martin Almagro historialari ultraespainiarra eta Iruña Veleia. JM Elexpuru

Martin Almagro historialari ultraespainiarra eta Iruña Veleia. JM Elexpuru

Ama Ata blogean sarrera bikaina egin du Koenraad Van den Dreissche-k Los hallazgos excepcionales de Iruña-Veleia y Martin Almagro Gorbea tituluaz. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País elkarteko kidea da Almagro, eta Los Orígenes de los Vascos liburuan (sarrera hitzaldia) xehetzen ditu bere ideia bereziak.

Inquietos vascones pero no tanto. Juan Martin Elexpuru. DNN