Etiketa honen artxiboa: elexpuru

Iruña Veleia artikulua Hector Iglesias Arse aldizkarian

Hector Iglesias webgunea:

Parution de la première publication sur les inscriptions de Veleia-Iruña

Hector Iglesiasen artikulua ARSE aldizkari zientifikoan Iruña-Veleiako euskarazko grafitoez. Juan Martin Elexpuru:

Hector Iglesias filologo lapurtarraren artikulu luze eta mamitsua irakur daiteke, frantsesez,  Sagunton argitaratzen den ARSE aldizkari zientifikoan. Asko eta asko idatzi da gaiaz, baina orain arte sekula  ezer publikatu gabe zegoen hizkuntzalaritzan berezitutako aldizkari batean. Bide batez, Batzordekideak hain seguru badaude beren usteetan, zergatik ez dituzte beren txostenak inon argitaratzen?

Veleia ezintasunak. JM Elexpuru

Veleia ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak. JM Elexpuru.Naiz.info.

“…Gatozen arrastora. Aurtengo otsailaren 22an iragarri zen: berriki aurkitu duten aldare bateko inskripzioan VELEIA jartzen du. Lehen aldia ei da izena ‘in situ’ dokumentatzen dela. Jada ez dago zalantzarik, antzinateko testuetan agertzen den Veleia hiria da hau. Hitzerdirik ere ez, jakina, grafito ‘faltsuetan’ agertzen diren Veleiei buruz. Hamabi aldiz irakur baitaiteke izen hori. Bost Veleian forman, aldarean bezala; behin ‘In Veleia vici’ ustez elebidunean, inesiboan hau ere; hiru aldiz Veleia Nova, eta beste hiru Veleia Gori…”

“…Une honetan Madrileko laborategi batean analizatzen ari dira grafito batzuk, auzipetutako arkeologoen eskariz eta epailearen aginduz. Espero dezagun ondo egingo dituztela eta auzia betiko argituta geratuko dela. Bada beste froga erraz bat zalantza guztiak uxatuko lituzkeena eta kaleratutako arkeologoek lehenengo egunetik eskatzen dutena: indusketa kontrolatuak egitea aztarnategiko leku jakinetan. Baina horrelakorik ez dute entzun ere egin nahi unibertsitateak eta aldundiak…”

“…Duela gutxi urteurren hunkigarri bat bizi izan dugu. Hamar urte bete dira bidegabekeria sinestezin bat burutu zela hedabide baten eta pertsona batzuen kontra. Sufritutako kaltea konponezina bada ere, euskaldungoaren eta arrazoiaren berotasuna sentitu dute. Beste bidegabekeria baten laugarren urteurrena igaro berri da. Gure ondarearen zati bat zakarrontzira bidean eta pertsona ondradu batzuk kartzela atarian daude. Epailearen aldetik akusaziorik ez egon arren, kondena mediatikoa betetzen ari dira aspalditik. Eta desohorea, langabezia eta heriotza zibila dira ondorioak. Zenbaiten erasoak eta askoren isiltasunak elikatuta. Eliseo Gil eta Idoia Filloy dira izen-abizenez.”

Iruña Veleia ETB1 abenduak 5

Iruña Veleia misterioa ETB1 abenduak 5, dokumentala eta eztabaida. JM Elexpuru

2008-11-25ean Iruña Veleia gaia atera zuten ETB2n “Politicamente incorrecto” programan.

2008-11-26an Iruña Veleia ETB1en “Kalalan”

2008-11-28an  Iruña Veleia ETB2n Eliseo Gilen prentsaurrekoa.

Aukera asko izan du ETBk gaia ateratzeko azken lau urtetan, Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sarearen kereila kriminalak artxibatu zituztenean,  Julio Nuñezen hondeamakina aztarnategian, Stephen Oppenheimer etorri zenean, azkena joan den astean Edward Harris, Colmenero, Baxarias, Silgo egon direnean Gasteizen, baina ez dute ezer egin, ez albisterik, ez irudirik, ez bideorik, ez elkarrizketarik… kontraprogramazio nabarmena baizik.

Ea ETBko jarrera aldatzen den Iruña Veleiako euskara zaharrarekin.

Iruña Veleia misterioa ETB1 abenduak 5, dokumentala eta eztabaida. JM Elexpuru

Albistea Berrian, GARA, Zuzeu (bideoa)

Berria

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Kontraprograman eztabaida (2012 uztaila) Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Mertxe Urteaga eta Javier Arce:
1.- Laburpena: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=46
1/2.- Eztabaida: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=47
2/2.- Eztabaida: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=48

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreari elkarrizketa Zuzeun 2012-9-5:
http://zuzeu.com/2012/09/05/juan-martin-elexpuru-iruna-veleiakoa-ez-da-apur-batean-argituko/

Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoa hitzaldiaren bideoa. JM Elexpuru

Iruña Veleia Antonio Rodriguez Colmenero Gasteiz 2012-11-24 (bideoa)

Antonio Rodriguez Colmenero hitzaldia. JM Elexpuru.
Antonio Rodriguez Colmenero 2012-11-24 Gasteiz

Antonio Rodriguez Colmenero hitzaldia Gasteiz 2012-11-24 (Youtube-n) jarri dute Nazio Arteko Biltzarrean Rodriguez Colmenero galiziarrak eman zuen hitzaldiaren bideoa (lehen 26 minutuak). Antonio Rodriguez Colmenero (Ourense 1936), sona handiko historialaria, arkeologoa eta epigrafista da. Hona hemen haren argitalpenen zerrenda (2002ra arte).

1.- Iruña Veleia: Antonio Rodriguez Colmenero Gasteiz 2012-11-24. (pdf)

5.- Iruña-Veleia. Sobre algunos grafitos singulares aparecidos en las excavaciones arqueológicas de la ciudad romana. Un parecer.
Autor: Dr. Antonio Rodriguez Colmenero, arqueólogo y epigrafista, Catedrático de la Universidad de Santiago de Compostela.
Tema: Informe sobre la epigrafía e iconografía de los grafitos.