Etiketa honen artxiboa: elexpuru

A19 azaroak 19, 3 urte. Hitzaldia Donostian: Iruña Veleia zertan da?

A19 3 urte, hitzaldia Donostiako alde zaharrean: Iruña Veleia zertan da?

Hizlariak:

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.

Koenraad Van den Driessche geologian doktorea.

Non: Doctor Camino liburutegia. K/ Abuztuaren 31. Alde zaharra Donostia.

Noiz: Azaroak 19 larunbata. 19:00etan.

A19 Iruña veleia zertan da

Iruña Veleia Juan Martin Elexpuru Hernanin 2010-11-7 (bideo bat)

Iruña Veleia Koenraad Van den Driessche, gasteiz 2010-5-26 (bideo bat)

Gaur hitzaldia Bergaran: Iruña Veleian zer gertatzen da?

Jardun euskara taldea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan

LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.

«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria

Iruña Veleian zer gertatzen da? JM Elexpuru. Berria

«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria

Indarrean dago oraindik Iruña-Veleian aurkitu ziren ezohiko grafitoek sortutako zalaparta. Gaur egun aztarnategiaren egoera zein den azaltzeko, hitzaldi bat antolatu dute biharko Bergaran, Irizar jauregian.

Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru

Hil honetan beteko dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: 2008an, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006 artean Iruña-Veleian aurkitutako ezohiko grafitoak. Aztarnategia itxi, eta auzibidean jarri zituen zenbait lagun. Ordutik, grafitoen izaera argitzeko eskatu dute hainbat adituk. Horien artean da Juan Martin Elexpuru (Bergara, Gipuzkoa, 1950). Ostrakak hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik aztertu ditu, eta benetakoak direla uste du. Zer gertatzen da Iruña-Veleian? hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Irizar jauregian, auzia zertan den argitzeko. (Jarraitzen du)

Iruña Veleian zer gertatzen da? Hitzaldia Bergaran 2011-11-14 astelehena. Jardun

Jardun euskara taldea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan

LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.

Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori argitu gabe dagoela eta argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru, idazlea eta filologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio berak. Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Iruña Veleia herri lotsa. Juan Martin Elexpuru

Iruña Veleia herri lotsa. Juan Martin Elexpuru. Goiena.net

Juan Martin Elexpururen bloga.

Korapilo batzuk hasi gara askatzen, beste batzuek gogor jarraitzen dute. Azaroan betetzen dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: Arabako Diputazioak izendatutako Batzordeak gure herriarentzat eta hizkuntzarentzat oso inportanteak izan litezkeen aurkikuntzak faltsuak zirela erabaki zuen. Diputazioak kalera bidali eta epaitegietara eraman zituen arkeologoak berehala. Hiru urtean ez da faltsutzailearen arrasto txikienik aurkitu eta ez da argudio berri bakar bat ekarri; bitartean 17 txosten mardul ondu dituzte 9 naziotako hainbat ikerlarik benetakoak izan daitezkeela jakinaraziz. Izen handikoak dira horietako asko, eta inork ez du ezer kobratu bere lanarengatik. Baina euren argudioak ez direla aski eta laborategiko frogak egin behar direla diote denek, auzia betiko argitu dadin. (Jarraitzen du)

Juan Martin Elexpururen bloga.
Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru

Iruña Veleia hitzaldia Zerainen Juan Martin Elexpuru ostegunean 2011-10-27

Juan Martin Elexpururen bloga:

Zeraingo Udalak antolatuta, Aste Kulturaleko ekitaldien barruan emango da hitzaldia.
Gaia: Iruña-Veleiako auzia
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Non eta noiz: urriak 27, 19:00, Zeraingo Kultura Etxean

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpururen liburua sarean.

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Zerain

Zerain

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank. Bergara 2011-10-19

Arrakasta handia Bergarako hitzaldiak. Juan Martin Elexpuru

Aretoa puntaraino bete zen atzo Roslyn M. Franken hitzaldia entzuteko; 80 bat lagun ziren Irizar Jauregiko aretoan. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuz, Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara gaia jorratu zuen pantailako irudi eta testuekin lagunduta. Ondorengo solasaldia ere oso aberatsa eta beroa izan zen. Laster eskuragai egongo da hitzaldian erabilitako PowerPointa.
Entzule batek grabatutako bideoa ikus daiteke hemen.