Iruña Veleian maitasun asko dago inbertitua azken 16 urtetan.
Markos Zapiainen bloga:
- Hau ez da jolas literarioa Juan Martin Elexpuru, 2010/11/26
- Konplikazioak markos zapiain, 2010/11/26
- Ezjakinaren ausardia edo Juan Martin Elexpuru, 2010/11/26
Iruña Veleian maitasun asko dago inbertitua azken 16 urtetan.
Markos Zapiainen bloga:
Koenraad Van den Driessche geologoaren aurkezpena.
Elexpuru Eusko Legebiltzarrean
Julio Nuñez Iruña Veleia suntsitzen bideoa 2010-7-20an
SOS Iruña-Veleia harremanetan jarri zen hainbat herrialdetako adituekin, eta Nuñezek 98. sektorea induskatzeko erari buruzko iritzia eskatu genien.
Nuñezek erabilitako metodologiaz ikuspegi objektiboa eta independentea izan nahirik, SOS Iruña-Veleia harremanetan jarri zen hainbat herrialdetako adituekin, eta Nuñezek 98. sektorea induskatzeko erari buruzko iritzia eskatu genien. Horretarako, agiriak, bideoak eta argazkiak bidali genizkien, eta baita diputazioak metodologia hori justifikatzeko idatzitako txostena ere.
Gaur arte bederatzi herrialdetako (Alemania, Australia, Estatu Batuak, Espainia, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Polonia eta Erresuma Batua) esperientzia handiko 9 arkeologok erantzun digute. Ebaluazio guztiek aho batez eta tinko diote Nuñezek erabilitako metodologiak ez dituela bete edo hautsi egin dituela arkeologia modernoak era honetako aztarnategietan aplikatu ohi dituen arau estandarrak, batez ere kontuan izanda ez zegoela inolako presio edo presarik. Behar-beharrezkoak izaten diren dokumentazio lanak alde batera utzita, eta makinaria astuna erabiliz, ondare arkeologikoa suntsitu da, presaka eta korrika induskatu baitira aurrez egindako azterlanetatik ezagutzen ziren geruza arkeologikoak. Baina aurrez jakinak ziren datuak alde batera utzita ere, aztarnategiaren aberastasuna eta sortu den polemika ezagututa, metodologia zehatza, mantsoa eta begirada neutralek kontrastatua erabili behar zen, eta guztiz alderantzizkoa egin da. Gainera ez da ahaztu behar induskatu den gunean zenbait ezohiko grafito agertu zela bere garaian orain makinaz hustu diren geruzetan, eta, beraz, auzia argitzeko balio zezakeen oinarrizko informazioa ezabatu dela.
Julio Nuñezen metodoa:
Eusko Legebiltzarra 2010-11-16
– BERRIA SOS Iruña-Veleia plataformaren ordezkarien agerraldia, haren eskaerarekin bat etorriz eta batzordeak eskaturik, azalpenak emateko Iruña-Veleiako “ezohiko grafitoen” inguruan …
Ostraka blogak azken urtean 200 mila ziztada (hits) jaso ditu, guztira bi urtetan 330 mila zuei esker. Ziztada guztiak Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoei eta 2008ko A-19an ostiralean bi urte, Arabako Biltzar Nagusietan kiskaliak izan zirelako. Laguntzen duten gainontzeko sarekideei ere Sos Iruña-Veleia, Iruña-Veleia argitu dezagun, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Euskararen jatorria, Veleia.com, Angulo oscuro, forwhattheywereweare.blogspot.com/…
Iruña-Veleia Juan Martin Elexpuruk Hernaniko frontoian eman zuen hitzaldi goxoaren bideo zati bat.
Datorren igande eguerdian, Orhipean izeneko euskal azokaren barruan, hitzaldia emango dut Hernanin. Hemen azokaren nondik norakoak.
Hitzaldia: “Iruña Veleia, gezurra ala egia”
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: azaroak 7, 12:00
Lekua: Hernaniko Tilosetako karpa
Azaroak 7 – Igandea
10:30 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
11:00 Memoria Historikoa. Hitzaldia. 1512 Nafarroaren Konkista. Beñi Agirre.
12:00 Gure Herria. Hitzaldia.
Iruñea-Veleia, gezurra ala egia?.
Juan Martin Elexpuru.