JM Elexpuru. Iragarria genuen bezala, irailaren 3an izango da hurrengo bisita gidatu alternatiboa. Hemen xehetasunak eta azpian karteltxoa. Saiatu honen berri ematen mesedez. Adibidez, kartelaren kopiak atera daitezke eta leku jakinetan ipini.
Etiketa honen artxiboa: elexpuru
Euskararen aztarnak Sardinian? Hitzaldia Donostian astelehena uztailak 3
Iruña-Veleian bisita gidatua larunbata uztailak 1
Bisita gidatua larunbatean uztailak 1. JM Elexpuru.
2015 eta 2016ko bisitak arrakastatsuak izan ziren. 20 egin ziren eta ia 600 lagunek hartu zuten parte. Bisitariak gustura, antolatzaileak ere bai.
- Uztailaren 1ean, larunbata, izango da aurtengo lehenengo bisita.
- Bi talde egingo dira, bata euskerazkoa eta bestea gaztelerazkoa. Talde bakoitzak bere gidaria izango du.
- Hitzordua: 11:00 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte irauten du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
- Bisitak doan dira.
- Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (bisita-eguna baino bi egun lehenagora arte. Garaiz ibili, mesedez).
Elkarretaratzea Arabako Foru Aldundi salatariaren aurrean 2017-6-22: 8 urteko bidegabekeria aski da
Elkarretaratzea 2017-6-22. JM Elexpuru.
Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.
Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 11 urte bermatu zuten Iruña-Veleiako euskara
Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 11 urte, bermatu zuten Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.
2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.
Ordurako txostenetan Iruña-Veleiako euskara bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.
Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak… babestu zuten ere Iruña-Veleiako euskara.
Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.
Azken 11 urteetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.
Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.
Euskararen aztarnak Sardinian? Hitzaldia JM Elexpuru asteazkena maiatzak 31 Azpeitian
Euskararen ahaide sardiniarra. Naiz.
Euskararen aztarnak Sardinian? JM Elexpuru.
Datorren asteazkenean, maiatzak 31, Euskararen aztarnak Sardinian? liburua aurkeztuko da hitzaldi baten bidez. Napar Zuzterrak Elkarteak antolatzen duen zikloaren barruan izango da.
Lekua eta ordua: Baigera Elkartearen aretoa, 19:00.
Eliseo Gilen kontra ez dago zantzurik”. JM Elexpuru. Goiena
Iruña-Veleiako epaileak zortzi 8 urteko instrukzioa amaitu du eta froga berriak eska daitezke
Gaurko albistea 8 urte ondoren, bazen garaia:
Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. Jm Elexpuru.
Azken 8 zortzi urteetan ez dute astirik izan hezurrak datatzeko eta indusketa kontrolatuak egiteko… Bi mila lagunek eskatu bezala, epaileak orain zabaldu du epea “froga osagarriak” eskatzeko.
Iruña-Veleia gorrian errukirik ez dago 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeoloekin, azken 8 zortzi urteetan justizia ez da ezagutu, hemendik aurrera ikusiko da.
Iruña Veleia eta Almagro goropiusa
Zortzi urteko goroldioa atera zaie Iruña Veleiako ostrakei Gasteizko epaitegian, grafologoak, kolore guztietako poliziak, froga ezagunak eta “sekretuak” ezagutu dituzten bitartean. JM Elexpururen elkarrizketan (zorionak) gai asko aipatu ditu “instrukzioaren” denbora (8 urte, ematen du bukatzen ari dela) zuritzeko, historia, euskara, politikoak, filologoak, euskalduntze berantiarra, irakasleen anbizioa, Vatikanoa…
Ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” zaion izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:
– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
– Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.
Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, azken 8 urteetan, goropiusek justizia zer den ez dakite.
Oharra: “Esta conclusión es un ejemplo de “Goropianismo”, término que designa la ingenua creencia de que la propia lengua es la más antigua del mundo, como creyó Ioannes GOROPIUS BECANUS (1518-1572) en sus Origenes Antwerpianae (AMBERES 1572), al considerar que todas las lenguas descendían del Holandés.”
Juan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez
Juan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez.
JUAN MARTIN ELEXPURU, SOS IRUÑA-VELEIA ELKARTEKO KIDEA. Irudipena dugu probak, ezkutuan bada ere, eginak daudela eta ez dutela faltsutasunik aurkitu”
- Hor da beti Iruña Oka udalerria Arabaren erdi-erdian. Hor da beti Iruña-Veleiako aztarnategi erromatar garaikoa. Hor da beti egiazkoak diren, faltsuak diren, bertan aurkitutako ostraka edo grafitoak. Oinezkoak egia jakin nahi…
Argia 8 urte lotsagarri Iruña-Veleia “auzian”, ikusi besterik ez dago eman duten “informazioa”.