Berrogeita hamar bat lagunen aurrean mintzatu ziren Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche atzo Hernanin. Gaur Gara-ko Kultura orrietan Amalur Artola kazetariaren kronika irakur daiteke.
Etiketa honen artxiboa: elexpuru
Iruña Veleia: JM Elexpururen bloga hackeatu dute.
JM Elexpururen bloga hackeatu dute.
Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.
Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?
Iruña-Veleia gaur egun. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.
Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru 2017-1-12 Hernanin.
Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru Hernani. Argia.eus
Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru Hernanin.
Urumeako Kronika.
60 bat entzule, aretoa ezin hobea, antolaketa oso ona. Entzuleak ez dakit baina ni oso gustura geratu nintzen urtarrilaren 12ko hitzaldiarekin. Ondorengo solasaldia ere bizi-bizia izan zen. Karlos Uragak egindako erakusketak ere ikusmin handia sortu zuen. Milesker Dobera eta Nabarralde antolatzaileei eta bereziki Tomas eta Jexuxi.Doberako kideek hitzaldiaren bideoa editatu dute eta ikusgai dago Urumeako Kronikaren webgunean eta Argia astekarikoan.
Iruña Veleia inuzente eguna 2016 atzo
Ostrakak eta ostrukak. JM Elexpuru. Berria
Ostrakak eta ostrukak. JM Elexpuru. Berria.
Kontatuko zeniguke zelan dauden gauzak?, eskatzen digute sarri. Zer esan, betikoak errepikatu gabe. Kontatzeko gogoa eta asperdura, euforia eta etsipena… laino klase guztiak pasatzen dira etengabe gure buru gainetik. Eta hain da zaila berba gutxirekin katramila hau esplikatzea…
Iruña-Veleia gaur egungo egoera. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1
Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria, larunbata azaroak 19
Eliseo Gil arkeologoaren prentsaurrekoa Iruña Veleiatik bota ostean 2008-11-20an duela 8 urte.
Iruña Veleia gorrian errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 zortzi urtetan.
Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria. JM Elexpuru.
Datorren larunbatean, azaroak 19, beteko dira zortzi urte. Azpiko prentsa-oharra bidali genuen hedabideetara duela pare bat aste. Ikusiko dugu zein eragin duen.
Iruña-Veleia: zortzi urte justiziaren zain
Zortzigarren urteurrena dator eta hedabideei eta informazioaren munduko pertsonei eskatzen dizuegu, data aprobetxatuz, auzi larri hau ezkututik ateratzeko eta haren berri emateko kronika, editorial, zutabe edo nahi duzuen formatuan.
Azaroaren 19an zortzi urte betetzen dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiako aztarnategitik bota eta arkeologo taldea auzibidean jarri zuenetik. Zortzi urte igaro diren arren, Eliseo Gilen aurkako auzia instrukzio fasean dago oraindik, Euskal Herrian egoera horretan dagoen auzirik zaharrena. Esan beharra dago Ertzaintzak 2015ean entregatu zuela bere polizia-txostena eta han ez dela inolako erruduntasun zantzurik azaltzen lehengo zuzendariaren aurka. Bitartean Julio Nuñez zuzendari berriak ez du ia ezer argitaratu egin diren zazpi kanpainez. Une honetan zuzendaritzatik eta EHUko klaseetatik apartatua dago publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aztarnategia erdi abandonatua dago.
Informazioa zabaltzeko eta kontaktuak egiteko, helbide honetara idatz dezakezue. Interneteko leku hauetan ere aurkitu dezakezue informazioa: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata
Euskalduntze berantiarra: Eztabaida Bilboko Kafe Antzokian
Euskalduntze berantiarra: Eztabaida Bilboko Kafe Antzokian. JM Elexpuru.
Gauza ezaguna denez, ETBren dokumentalak hautsak harrotu ditu eta hainbat erreakzio eragin. Horietako bat, hemen iragartzen dugun hitzaldia, alde biak ordezkatuta izango dituena. Girotu nahi duenarentzat:
Iruña Veleia bisita gidatuak asteburuan urriak 29 eta 30. JM Elexpuru
Iruña Veleia bisita gidatuak asteburuan. JM Elexpuru.
Aurtengo azken bisitak izango dira ziurrenik. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko.
urriak 29, larunbata, euskeraz
urriak 30, igandea, gaztelaniaz
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
- Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Aukeran, aholkatua:
- Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
- Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
Iruña Veleia bisita gidatua igandean urriak 2. JM Elexpuru.
Iruña Veleia bisita gidatua igandean urriak 2. JM Elexpuru.Iruña Veleia bisita gidatua igandean urriak 2. JM Elexpuru.
Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengoa, gazteleraz. Parte hartzea pentsatua duenak eman dezala izena ahalik eta azkarren:
urriak 2, igandea, gaztelaniaz
Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua. Aukeran, aholkatua:
Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro). Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
SOS Iruña-Veleia