Etiketa honen artxiboa: elexpuru

Iruña Veleia bisita gidatua larunbata irailak 24. JM Elexpuru.

Iruña Veleiako harresia Haritz Rodriguezen irudi polita:
Iruña Oka harresia (Haritz Rodriguez)
Iruña Veleia bisita gidatua larunbata irailak 24. JM Elexpuru.
Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak:
irailak 24, larunbata, euskeraz
urriak 2,
igandea, gaztelaniaz
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Aukeran, aholkatua:
Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
SOS Iruña-Veleia

Iruña Veleia bisita gidatuak larunbata eta igandean, abuztuak 27 eta 28.

16-27-1

Iruña Veleia bisita gidatuak. JM Elexpuru.

Abuztu hondarrerako bi bisita ditugu iragarrita. Parte hartzeko asmoa baduzu, ez utzi azken unerako izena ematea!

abuztuak 27, larunbata, euskeraz
abuztuak 28,
igandea, gaztelaniaz

Horrela egituratzen da eguna: Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan. Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.

Nahi dutenentzat (aholkatua): eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro). Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.

Gehienez 30 pertsona bisita bakoitzean, gutxienez 15. Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). Jarri harremanetan gure helbidera idatziz.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (esteka berezia sortu dugu gure blogaren goialdean).

 

ETB euskalduntze berantiarra Iruña Veleiako faltsutze salatarien bozgoragailua.

euskalduntze berantiarraIgandean berriro bota zuten ETBn Euskalduntze berantiarra filma (Nahieran ikusgai), hamaikagarren bertsioa.

Iruña Veleian Gorrotxategi azaltzen da bakarrik, esaten “Araban ez direla aurkitu erromatar garaiko grafito euskaldunik…”

Eta hori gezurra besterik ez da, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituztelako 70 bat ostraka euskadun… eta 20 bat txosten zientifiko argitaratuta daude egia “berdaderoa” defendatzen. Azaldu dira ere Heredian, Arkaian, Alorian

Iruña Veleian erromatar garaiko Ostraka euskaldunak azaldu, azaldu dira, gertatzen dena da Gorrotxategik faltsutzat salatu zituela bere txostenean 2008-6-24an, agian, honek emango dio eskubidea filman ateratzeko.

Euskalduntze berantiarra eta ETB, Iruña Veleiako faltsutze salatarien gezurren bozgoragailua behin eta berriro guztion diru publikoarekin jakina. Bitartean, 15 urteko lanaren ostean, Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak ez dira azaltzen EITBn.

EITBn ez dago errukirik Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia eta berdintasuna ez dute ezagutzen.

Euskalduntze berantiarra.

Aitzol Altuna: Dokumentalaren hutsik inportanteenakDesmontando la hipótesis de la vasconización tardía. Las primeras palabres en euskera.     JM Elexpuru: Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat? Patxi Azparren: Otra historia de Baskonia. Harsuaga DV:

Duela 10 urte Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek bermatu zuten Iruña Veleiako 1700 urteko euskara

Veleia 2006-6-15 Knorr Gil Gorrotxategi2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.

Ordurako txostenetan bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.

Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak…

Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Azken 10 urtetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.

Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.

Urtebeteko aulki zigorra gehiago Eliseo Gil, Escribano eta Ruben Cerdan-i (7+1=8)

EtxeaPrentsa oharra. JM Elexpuru.

Eliseo Gil beste urtebete torturapean?

Arabako fiskaltzak instrukzio fasea beste urtebete luzatzea eskatu du Iruña-Veleiako zuzendari ohi Eliseo Gilen aurkako auzian. Gogoan izan zazpi urte baino gehiago igaro direla Arabako Foru Aldundiak kereila jarri zionetik ondarearen aukako ustezko  kalteak leporatuz, eta sei hilabete baino gehiago Ertzaintzak bere polizia-txostena entregatu zuenetik, eta honetan ez zela inolako erruduntasun zantzurik agertzen zuzendari-ohiaren aurka.

Ez dezagun ahaztu Euskal Herrian instrukzio fasean denbora gehien daraman auzia dela, eta Epaiketa Lege berriak bost urte baino gehiago irekita daramaten auziak artxibatzea edo epaiketara eramatea agintzen duela, 2016ko ekainaren 6ko datarekin. Iruditzen zaigu zentzurik gabeko krudelkeria baten aurrean gaudela eta  historia honetako ezusteko protagonistari ezarri zaion   “aulki-zigorra” luzatzeak ez duela inolako justifikaziorik, urteetan pilatutako sufrikarioari sufrikario gehiago gehitzen diolako, eta hau guztia ezohiko aurkikuntza arkeologiko batzuk egitearen delitu ikaragarriarengatik.

Esandakoagatik, Gasteizko 1. Epaitegiari eskatzen diogu ez aintzat hartzeko fiskaltzak egindako eskaria eta Eliseo Gilen aurkako auzia behin-betiko artxibatzeko.

Gasteiz, 2016ko ekainak 8

Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia

 

SOS Iruña Veleiak eskatzen du Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak gelditzea

13401_2Sos Iruña Veleiak eskatzen du Julio Nuñez kargutik kentzea. JM Elexpuru.

Prentsa-ohar hau bidali zuen atzo SOS Iruña-Veleiak:

SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak bertan behera uztea eskatzen du

Bere egunean iragarri genuen bezala, Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu zuen 2016ko apirilaren 5ean  Sos Iruña-Veleiak Julio Nuñez Marcen-en  aurka jarritako kereila, ustezko ondarearen aurkako kalteen delituagatik eta justizia oztopatzeagatik.  Aztarnategiaren egungo zuzendaria eta Euskal Unibertsitate Publikoko irakaslea da Nuñez jauna. Epailearen autoan txostena eskatzen zitzaion Arabako Foru Aldundiari, kereilan zehazten diren gertakizunei buruzko azalpenekin. Epaitegiak jakinarazi digunez, aldundiak bi hilabeteko epea eskatu zuen txosten hori burutzeko, eta oraindik ez omen da agiri hori iritsi.

Bestalde, EHUko Letren Fakultateko iturrietatik jakin dugu Julio Nuñez Marcen jauna irakaskuntzatik kendu egin zutela probisionalki kereila jarri baino lehenago, publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aurrekari hauekin, SOS Iruña-Veleiak pentsatzen du irakaskuntzarako gai ez den pertsona batek ezin duela aztarnategi arkeologiko bat zuzendu, eta horregatik  beste behin ere exigitzen dio Arabako Foru Aldundiari ken dezala kargutik Julio Núñez Marcén jauna, aztarnategiarentzat arriskutsua dela uste duelako. Era berean, beharrezkoa ikusten dugu hamar urterako sinatu zen Plan Zuzendaria delakoa bertan behera uztea, eta ondorioz aztarnategiko indusketa oro gelditzea, irekita  dagoen auzi judiziala itxi eta eztabaidan dauden materialak benetakoak ala faltsuak diren erabaki arte.

Gasteiz, 2006ko maiatzak 23.

SOS Iruña-Veleia

Iruña Veleia bisita gidatua larunbatean. Zarautz on 2016-5-21

Zarautz Elexpuru

Iruña Veleia bisita gidatua larunbatean. Zarautz on 2016-5-21

AGENDA
9:30: salida autobús en los Carmelitas (frente al Hotel Alameda, Zarautz)
11h: Llegada al lugar y visita guiada tanto por la zona romana como la de los hallazgos epigráficos.
13:30: Comida en Langraiz
14:30: Proyecciones, explicaciones y debate sobre los hallazgos
18h-18:30: Regreso a Zarautz.
20h: llegada Zarautz
Precio (todo incluido): 50 €

Iruña Veleia 7 urte Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Donostia 2016-5-2


Veleia KMK Donostia 2016-5-2 2
Informazioa JM Elexpuru, Koenraad Van den Driesche, Ama Ata, bideoak:
Iruña Veleia 7 urte hitzaldian jende asko. JM Elexpuru
Kronika zabala. JM Elexpuru.
DV
Iruña Veleia 2010-2016 la nueva era de Nuñez destrucción y oscurantismo. Ama Ata

Bideoak:
1/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
2/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
3/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
1/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)
2/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)