Etiketa honen artxiboa: elgoibar

Euskeraren jatorriaren 12. biltzarra. Elgoibar 2018-5-5.

Euskara jatorria 12 biltzarra ElgoibarEuskera jatorria 12. biltzarra.pdf
Euskeraren jatorria

“Euskera Europako ama hizkuntza”.

Elgoibarko Aubixan – 2018ko maiatzak 5
Aurkezpena

Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan?

Galdera asko eta proposamen asko entzungo dira datorren maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixan egingo dugun 12. Biltzarrean. Osagarri gisa, bezperan, Elgoibarko Kultur Etxean hitzaldi irekia egingo da, biltzar honetara etorriko diren Angus Hunck britainiarraren eta Bernat Mira valentziarraren eskutik.