Paleolitoko behe-erliebeak topatu dituzte Aitzbitarten
Iberiar penintsulan behe-erliebeak aurkitzen diren lehen aldia da.
Madeleine aldiko lau behe-erliebe aurkitu dituzte Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria): bi bisonte, zaldi bat, eta beste animalia bat, oraindik ez dakitena ziur zer den. Haiekin batera, beste 12 grabatu inguru ere aurkitu dituzte; eta gehienak ohiko irudiak badira ere, alegia, bisonteak eta zaldiak, badira bestelakoak ere: esku baten inpresio bat eta bi bulba. “Gure inguruan, beste bulba bat baino ez dugu topatu, Otsozelain, hain zuzen (Nafarroa Beherean)”, nabarmendu du Diego Garate Maidagan arkeologoak. “Dena den, berezienak behe-erliebeak dira, zalantzarik gabe”.
Torsten Günthera,1, Cristina Valdioseraa,b,c,1, Helena Malmströma, Irene Ureñac,d, Ricardo Rodriguez-Varelac,d, Óddny Osk Sverrisdóttira, Evangelia A. Daskalakia,e, Pontus Skoglunda,e,f, Thijessen Naidooa, Emma M. Svenssona,g, José María Bermúdez de Castroh, Eudald Carbonelli, Michael Dunnj, Jan Storåe, Eneko Iriartek, Juan Luis Arsuagac,d, José-Miguel Carreteroc,k, Anders Götherströme, and Mattias Jakobssona,l,2
Euskaldunon jatorria, Iberiar penintsulako lehen nekazariekin erlazionatua Galarraga Aiestaran, Ana
Elhuyar Zientzia
Uppsala Unibertsitateak gidatutako nazioarteko ikerketa-talde batek frogatu duenez, gaurko euskaldunen jatorri genetikoa Iberiar penintsulako nekazari zaharrenekin erlazionatuta dago. Hain zuzen ere, duela 3.500-5.500 urte Atapuercan bizi ziren zortzi gizakiren genomak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute euskaldunena dela haiekin ahaidetza estuena duen gaur egungo populazioa… Alegia, litekeena dela euskararen sustraiak Ekialde Hurbiletik etorri ziren nekazari haien hizkuntzan egotea.
PNASen argitaratutako artikuluan ere hala iradoki badute ere, hipotesi bat baino ez dela ohartarazi du Iriartek: “Ondorio logikoa da, baina hizkuntzalariek frogatu beharko dute zuzena ote den”.