Etiketa honen artxiboa: eliseo gil

Martin Almagro 6 sei urte txantxetan ala difamatzen

Martin Almagro 6 sei urte txantxetan ala difamatzen

Badira 6 sei urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituela El Correo españolen 2008-11-1ean.

Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxategik hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak, ausarta gizona beste batek (Gorrotxategi txostena) salaketa formala sarreratu ostean, sekretu pean jakina.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak eta difamazioak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Sei urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain faltsutze salatariek eskubide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.

Almagrok duela 6 sei urte publikoki hasiera eman zion Eliseo Gilen aurkako kanpaina beldurgarriari, 2008ko azaroaren 19an AFAn (A19) bukatu zutena, honekin batera Iruña Veleian aurkitutako euskara zaharrari, zalantzarik gabe Eliseo Gilentzat sei urteko kalbarioa eta zigorra, baina oraindik bukaera ez dago idatzita. Almagrorentzat txantxa da.

Iruña Veleia 8 zortzi urte

iruña Veleia 2006-6-15Duela zortzi urte 2006-6-8an, publikoki argitaratu zituzten Iruña Veleiako ostraka ospetsuak… filtrazio bat tartean astebete beranduago 2006-6-15ean konfirmatu behar izan zuten ostraka euskaldunak bazirela ere, prentsaurrekoa eman zuten Henrike Knorr, Eliseo Gil eta Joakin Gorrotxategik, (audioa prentsaurrekoa Gorrotxategi 2006-6-15). Hasieratik polemika sortu zuten, batez ere ostraka euskaldunak, euskara Araban duela 1700 urte, euskalduntze berantiarra, karistio euskaldunak… egia esan españolen mito asko apurtzen zituzten ostraka euskaldunak. Hasieran aditu gehienek bermatzen zituzten ostrakak, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Gorrotxategi, Henrike Knorr, Santos Yanguas, Pilar Cipres… Bi urtera Henrike Knorr zendu zen eta bi hilabetera Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez dute argitu nahi. 15 urteko lanaren ostean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Idoia Filloy eta Eliseo Gil azken sei urtetan faltsutzat salatuak eta zigortuak (2008-11-19tik) inolako frogarik gabe, justiziarik ez bada, errukia. Zenbat urtetan luzatuko dute frogarik eta epaiketarik gabeko zigorra?

Iruña Veleia Berria 2006-6-15

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.
Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”. Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Celtiberia

Iruña Veleia y la responsabilidad. Eliseo Gil. Ama Ata.

Eliseo Gil 2012-11-24Iruña Veleia y la responsabilidad. Eliseo Gil. Ama Ata.

Eliseo Gil 2014-2-17. Naiz.info

Soy Eliseo Gil Zubillaga, arqueólogo, en paro forzoso. A raíz del descubrimiento de una serie de materiales epigráficos en las excavaciones que dirigía en el yacimiento de Iruña-Veleia mi vida se volvió surrealista.  La Diputación Foral de Álava decretó como falsos los hallazgos e interpuso una querella contra quien suscribe junto con dos personas más que trabajaron para Lurmen, la empresa adjudicataria de aquellas investigaciones. La vertiente judicial de este caso lleva más de cinco años de instrucción, tiempo en el cual lo he perdido todo (trabajo, economía, reputación,…), sólo me quedan mi vida y mis principios y ya anuncio que no voy a renunciar a ellos a estas alturas. (Jarraitzen du)

Analisien txostena filtratu dute

Analisien txostena filtratu dute

Madrilgo laborategiak Iruña Veleia txostena argitaratu du, garbi azaltzen da grafitoak freskotan idatzi zituztela, alegia, buztina labean egosi aurretik eta hezurrak bigunak hil berriak zirenean… duela 1.700 urte, termolumineszentzia frogak datatzen dute buztina noiz egosi zen eta K14ak hezurrak, froga bakoitza 300 euro, guztira 15 mila euro.

Epaileak eta fiskalak ontzat eman dute Ezkurra grafologoak aurkeztu zuen txosten zientifikoa (36 mila euro merkea), Berriak, TAk (eta beste batzuk argitaratuak) eta deitu dute Eliseo galdera zorrotzak eta adimentsuak egitera, jakiteko bere koartada sinesgarria ote den; ea non egon den azken 1.700 urtetan, nork erakutsi zion hieroglifikoak idazten, Nor da Mono?, polita al zen Nepertiti? Nor da Samuel Jesusen iloba?, Nor da Miscart? Non bizi zen Veleia Novan ala Gorian? Nola ligatzen zen Veleian? Nora joan zen bizitzera Veleia hustu zutenean duela 1.500 urte? Laster argitaratuko dituzte erantzunak.

13401Euskaltzaindiako Urrutiak dio berak beti defendatu duela euskarak 1.700 urte (edo gehiago) izan dezakeela pertsona berean eta pozten dela halakorik deskubritu izana, horregatik ez duela ezer esan eta gutxiago egin azken 5 urtetan, beste 1.700 – 5 urte gelditzen zaizkiolako zerbait egiteko, eternitate bat alegia.

Azkarate arkeologoak berretsi du bere txostena eta gehitu nahi izan du normala dela Eliseo hain zaharra izanik ezin burutu izatea bere indusketa lana behar bezala, nahiz eta Harrisek aurkakoa esan. Harrisek dio Eliseo dela berak ezagutu duen pertsonarik zaharrena, zalantzarik gabe eta altxorra dela jakiteko Iruña Veleiako bi mila urteko historia, berak pertsonalki ezagutu duelako eta normalean munduko beste aztarnategietan ez dela gertatzen halakorik.

Julio Nuñezek aztarnategiko zuzendaritza (eta hondeamakina) utzi dio Eliseori, jakinik errazago induskatuko duela berak zuzenean bizi izandakoa duela 1.700 urte, Alzheimerrak salbu.

Lorena Lopez Kalea, Arruabarrena eta Lamarainek diote ederki engainatu dituztela bere benetako adina ezkutatuz eta horregatik beste kereila bat jarriko diotela Zaharrari.

Alicia C-ek dio berari ere gustatuko litzaiokeela irautea Españako historia akademian, Iruña Veleian Eliseo bezala.

Filologiaren armak ez daudela prestatuak 1.700 urteko gizonen aurka borrokatzeko aitortu behar izan du azkenean Gorrotxak, nahiz eta hasieran eta erdian aurkakoa esan, baina oraindik ez dagoela ziur eta badaezbada ere gutunak utzi dituela nonbait ezkutatuta.

Arazo polizialaren usaina hasieratik antzeman ziola Lakarrak eta Zesar enperadoreari eskatu behar zaizkiola Eliseoren aurrekari polizialak ondo informatuak egoteko, normala dela 1.700 urte itxarotea, beranduago Luis Nuñezen “Antzinako euskaraz” liburua irakurtzeko 2004an bere txostenean ederki eta zientifikoki frogatzen duen bezala.

Kontsentsua izorratzeko Juan Martin eta Hector azaldu dira esanez ez dutela uste normala denik Eliseok ahaztua izatea ostraketan azaltzen den euskara zahar gehiena, bizitza luuuze batean bada ere eta Koen berriz, erraza dela zientifikoki frogatzea Eliseoren adina agian, arazoa konpontzen dela berari zuzenean galdetuta.

Idoia kezkatuta gelditu da berak gaztetan ezagutu zuelako… Sos Iruña Veleiakoek sinadurak bildu dituzte Eliseori bilatzeko zahar etxe batean ongi merezitako atseden lekua, baina bertako gainontzekoek ihes egin dute lotsatuta gazteak direlakoan bere ondoan.

5 urte luze igaro dira eta zientifikoki frogatutako Gizon Zaharrak (inoiz izan eta izango den zaharrena) kale gorrian jarraitzen duen bitartean, errukirik ez dago 1.700 urteko Iruña Veleia gorrian.

Iruinaoka bideo kanalak 5 urte Iruña Veleia jarraitzen

Iruinaoka bideo kanalak 5 urte betetzen ditu gaur Iruña Veleia jarraitzen, 67 bideo eta 24 mila bisita izan ditu azken 5 urtetan. Aurreneko bideoa gaur 5 urte Eliseo Gilek eman zuen prentsaurrekoa Iruña Okan 2008-11-20an, inolako frogarik gabe salatua eta zigortua izan ostean Iruña Veleiako aztarnategian 15 urtetan lan egin eta gero :

Eliseo Gil 2008-11-201/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

Badude gaia jarraitzen duten beste kanalak ere. Iruña Veleia gaia duten hitzaldien bideoak:

youtube.com/iputztarr
vimeo.com/user3606675
youtube.com/kvddries2009
Iruña Veleia txikitzen 2010-7-20
youtube.com/inigouribe/videos

Bideotan txosten zientifikoak sinatzen dituzten adituak zuzenean entzun daitezke hitz egiten Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Koenraad Van den Driessche, Edward C. Harris, Joaquim Baxarias, Roslyn M. Frank, Luis Silgo, Antonio Rodríguez Colmenero, Miguel Thomson, Alicia Satué

Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka duela 5 urte: Iruña Veleia

Eliseo Gil 2008-11-201/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

2/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

3/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

Salatariek Iruña Veleiako arkeologoak kiskali eta zigortu zituztela gezurrekin (Miscart eta pegamentua) 2008-11-19an 5 urte igaro dira eta oraindik ez dute inolako frogarik aurkeztu. Justiziarik ez bada errukia.
Miscart 11709Gezurrezko DIISCARTES

A19 Iruña Veleia arkeologoak 5 urte zigortuak inolako frogarik gabe

Eliseo Gil gurutzatua 4 urte A19 azaroak 19, 2008-11-19 Iruña Veleiako arkeologoak 5 urte zigortuak inolako frogarik gabe. Justiziarik ez bada errukia.

A19 5 urte Juan Martin Elexpuru.

A19 Iruña Veleia 5 urte Ama ata

A19 Iruña Veleia 5 urte Sos Iruña Veleia

A19 5 urte euskeraren jatorria.

A19 Iruña Veleia 5 urte Erabili.com

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil 5 urteko zigorra gezurrekin

Eliseo Gil gurutzatua 4 urteA19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 5 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen duela 5 urte 2008-11-19an?

A19 duela 5 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili 5 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta Miscart. Duela 5 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 5 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 5 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… hau da Iruña Veleiako azken 5 urteko injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia. (jarraitzen du)