Etiketa honen artxiboa: Eliseo_Gil

Eliseo Gilen galdeketa Berrian

Eliseo Gil Berrian

Entrevista Eliseo Gil castellano Veleia.com

Zer froga egin beharko lirateke zure ustez?

Ez da nire ustea bakarrik, hainbat aditu independenteren iritzia baizik: istorio triste honen alde zientifikoa zientzia gehiagorekin konpondu beharko litzateke. Alde batetik, aldeekin loturarik ez duen onartutako talde batek kontrastezko indusketak egin beharko lituzke; bestetik, aurkikuntzetan oraindik dauden deposizio edo kostreen analitika fisiko kimikoak egin beharko lirateke.

14 txosten zientifiko grafitoak defendatzen.

Sos-Iruña-Veleiak 1760 sinadura indusketa kontrolatuak eta analisien alde.

Eliseo Gil: “Ez nuke berriro beste aurkikuntza bat inoiz aurkeztuko aurrean notario bat eduki gabe”

Eliseo Gil Berrian

Eliseo Gil: “Ez nuke berriro beste aurkikuntza bat inoiz aurkeztuko aurrean notario bat eduki gabe”

Iruña-Veleiako idazkunak egiazkoak direla berretsi du aztarnategiko zuzendari ohiak BERRIAk egindako elkarrizketan. Halaber, “publikoki iraindua eta bermerik gabe” epaitua izan dela iritzi dio. Bihar paperezko alean, osorik.

Eliseo Gil Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendari ohiari egindako elkarrizketa plazaratuko du bihar BERRIAk. Aztarnategian agertutako idazkunen auziaz eta bere inguruan sortutako susmoez mintzatu da Gil. Idazkunak benetakoak direla berretsi du, eta irain kanpaina baten jomuga izan dela. Azterketa zientifiko gehiago eskatu ditu zalantza guztiak argitzeko. Elkarrizketa osorik, biharko BERRIAn.

Eliseo Gilen mezua

Angulo oscuro blog berria

Angulo oscuro bloga

Eliseo Gil Zubillaga: “El tema es que, a día de hoy, ni yo ni mi representación letrada disponemos de más informes grafológicos elaborados para la querellante, que el ya conocido de AMC. Cualquiera (cualquier persona de buena voluntad) puede entender el nivel de indefensión en el que nos encontramos, máxime cuando los presuntos contenidos de esos nuevos informes son difundidos ¡a través de los medios de comunicación! y jaleados por internautas sin escrúpulos (algunos de los cuales exhiben la vana pretensión de ciencia o neutralidad, lo que no se sabe qué puede resultar más patético).
Es realmente vergonzoso para el género humano el abuso de impunidad que se permiten algunos a través del anonimato y de la perspectiva que da la red. Se están conculcando derechos básicos de las personas, como son la presunción de inocencia, máxime cuando solamente estoy imputado en dos causas y una tercera ha sido archivada definitivamente por la Audiencia Provincial. Pero está claro que poco les importan esas ‘minucias’ a quienes han dedicado sus desvelos a denostarme gratuitamente, para todos ellos mi más olímpico desprecio. El mensaje es para las personas honestas que puedan acercarse con curiosidad al tema. Las cosas por su nombre, me siento sometido a persecución y acoso con un pasmoso desequilibrio de medios a favor de una de las partes. Y, ah, otra cosa, para quien le interese: SOY INOCENTE.

Eliseo Gil Zubillaga

2 de febrero de 2010 09:28

Zer gertatu zen 2008-11-19an?

Iruña-Veleiako batzordearen 5. bilera, goizeko 10etan hasi eta 14.30etan buka hemen akta:

http://www.alava.net/msginet2/Actas/AFADFA_IV_Akta_2008_11_19.pdf

Batzordekideek zirriborro batzuk irakurtzen dituzte, baina Arabako Foru Aldundian sarrera bakarrik Gorrotxategiren txostenak du (bost hilabete lehenago 2008-6-24). Bilera bukatu ahala kultura diputatuak aginte forala ematen dio Eliseo Gil arkeologoari, indusketak jarraitzeko eskubide guztiak kenduz. Suposatzen da Felix Lopezen txostena idatzita dagoela baina ez da argitaratu.

Arratsaldeko 16.30etan (bilera bukatu eta bi ordu beranduago) Arabako Biltzar nagusia (akta 2008-11-19) deituta dago hedabide guztiekin eta batzordekide batzuk azaltzen dituzte beren aurkezpenak, Descartes eta loctite… algarak sortuz diputatuen artean.

Bitartean, Eliseo Gilek batzordekideen txostenen zirriborroak entzun besterik ez du egin goizeko bileran (akta), ez ditu idatzita jaso eta ez ditu ezagutzen ere, inolako aukerarik izan gabe ez irakurtzeko, are gutxiago erantzuteko ere.

Arkeologoak inolako defentsarik gabe “kiskaltzen” dituzte Arabako Biltzar nagusian diputatu eta  hedabide guztien aurrean, hauekin batera Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Urtebete beranduago  13+ txosten zientifiko daude grafitiak bermatzen eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma justizia eske.

Gilen kontrako Veleiako kereila bat, artxibaturik (Berria)

Berria 2009-9-8

EuskoTrenek eta Lurmen SM enpresak indusketa lanak hainbat urtez diruz laguntzeko ituna sinatu zuten 2001ean. 2004an, Eusko Trenbide Sarea enpresa sortu zen, eta, 2006tik aurrera, aldirietako trenak kudeatzen dituzten bi enpresaren artean banatu zuten Veleiako aztarnategirako diru laguntza saila. 2008ko amaieran, Arabako Diputazioak osatutako adituen batzordeak agertutako idazkunak aztertu eta faltsuak zirela ebatzi ondoren, bi enpresek diru laguntzarako hitzarmena kendu eta hitzarmena etetea erabaki zuten. Ondoren, kereila aurkeztu zuten Lurmen enpresaren aurka eta orain epaileak artxibatu du “ez dagoelako frogatuta infrakzio penalik”.

Grafitiak azaldu diren zundaketak zabaldu

276 zundaketa egin zituzten Iruña Okan (2*2 lau M2) eta leku batzuetan grafitiak azaldu ziren, erraza da kata hauek zabaltzea, eta arkeologoek diotenez probablea da 1.700 urteko ostraka berriak azaltzea mundu guztiaren aurrean. Eliseo Gilek eskatu zuen batzordean baina ez zuten egin. Zergatik ez dute egiten?

Grafitiak azaldu diren lekuak

Grafitiak azaldu diren lekuak

Eliseo Gil Gasteizen 2009-7-7an hitzaldia

Adibidez 32 zundaketa