Bi urte gezurrak zabaltzen, duela bi urte ia guztia sekretupean zegoen, bakarrik ezagutzen ziren dozena bat ostraka eta Arabako Kultura diputatuak filtratzen zituen batzuk artikulu honetan bezala, sinesgarri bihurtzeko gezurrak. 2009-1-16an argitaratu zituzten txostenak eta mila irudi. Oraindik irudi guztiak argitaratu gabe daude. Gaur egun ere duela bi urte zabaltzen zituzten gezurrak errepikatzen dituzte, hori bai irudirik erakutsi gabe.
Gaur egun informazio asko dago:
Euskal testuak. Juan Martin Elexpuru
16 txosten zientifiko grafitoak defendatuz
2.132 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen
Bi kereila (Eusko Tren eta Euskal Trenbide Sarea) artxibatu dituzte betiko eta epaileak ebatzi du grafitoak analizatu behar direla. Orain Iruña Veleiako euskara zaharra EAJren ardurapean dago, ardura ikaragarria. Ea zenbat denboran luzatzen dituzten propio asmatutako gezurrak.
13396b 2005-6-21 eda / ian / lo,
13396a 2005-6-21 ne,l / IIIo, / gi,mai, / eda, ian / suta .
13396b 2005-6-21 eda / ian / lo. Atzekaldean omen dago idatzita baina oraindik ez da argitaratu. Nola izan da posible eskutan edukita irakurri ezin izan dutena faltsutzat salatzea?? Iruña-Veleian gertatu dena ikaragarria izan da.