Etiketa honen artxiboa: errukia

Gorrotxategi Iruña Veleia salatzen 6 urte baino gehiago: Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango

15917 Iruña veleiaDuela sei urte, Iruña Veleiako ikerketa batzordea sekretupean zegoelarik Gorrotxategik hitzaldi bat eman zuen Iruñean eta adierazpen ospetsu batzuk egin zituen, Berria.info 2008-10-8an:

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
(lotura orain ez dabil)

Orduan inork ez zekien (sekretupean zegoelako) baina, Gorrotxategik hiru hilabete lehenago 2008-6-24an, bere faltsutze salaketak sarreratuta zituen Arabako Foru Aldundian, sei urte irauten duen antzerkiari hasieran eman zion:http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf Hiru hilabete beranduago 2009-1-18an argitaratu ziren ostraken irudiak eta batzordearen txostenak http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Sei urte beranduago 20 bat txosten zientifiko daude Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen. http://www.sos-irunaveleia.org/informes

Azken sei urtetan errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justiziaren usaina aspaldi galdu zen.

Iruña Veleia 8 zortzi urte

iruña Veleia 2006-6-15Duela zortzi urte 2006-6-8an, publikoki argitaratu zituzten Iruña Veleiako ostraka ospetsuak… filtrazio bat tartean astebete beranduago 2006-6-15ean konfirmatu behar izan zuten ostraka euskaldunak bazirela ere, prentsaurrekoa eman zuten Henrike Knorr, Eliseo Gil eta Joakin Gorrotxategik, (audioa prentsaurrekoa Gorrotxategi 2006-6-15). Hasieratik polemika sortu zuten, batez ere ostraka euskaldunak, euskara Araban duela 1700 urte, euskalduntze berantiarra, karistio euskaldunak… egia esan españolen mito asko apurtzen zituzten ostraka euskaldunak. Hasieran aditu gehienek bermatzen zituzten ostrakak, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Gorrotxategi, Henrike Knorr, Santos Yanguas, Pilar Cipres… Bi urtera Henrike Knorr zendu zen eta bi hilabetera Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez dute argitu nahi. 15 urteko lanaren ostean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Idoia Filloy eta Eliseo Gil azken sei urtetan faltsutzat salatuak eta zigortuak (2008-11-19tik) inolako frogarik gabe, justiziarik ez bada, errukia. Zenbat urtetan luzatuko dute frogarik eta epaiketarik gabeko zigorra?

Iruña Veleia Berria 2006-6-15

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.
Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”. Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Celtiberia

Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka duela 5 urte: Iruña Veleia

Eliseo Gil 2008-11-201/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

2/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

3/3 Eliseo Gil prentsaurrekoa Iruña Oka 2008-11-20

Salatariek Iruña Veleiako arkeologoak kiskali eta zigortu zituztela gezurrekin (Miscart eta pegamentua) 2008-11-19an 5 urte igaro dira eta oraindik ez dute inolako frogarik aurkeztu. Justiziarik ez bada errukia.
Miscart 11709Gezurrezko DIISCARTES

A19 Iruña Veleia arkeologoak 5 urte zigortuak inolako frogarik gabe

Eliseo Gil gurutzatua 4 urte A19 azaroak 19, 2008-11-19 Iruña Veleiako arkeologoak 5 urte zigortuak inolako frogarik gabe. Justiziarik ez bada errukia.

A19 5 urte Juan Martin Elexpuru.

A19 Iruña Veleia 5 urte Ama ata

A19 Iruña Veleia 5 urte Sos Iruña Veleia

A19 5 urte euskeraren jatorria.

A19 Iruña Veleia 5 urte Erabili.com

Faltsutze salatarien iritziak errepikatzen 4 urte beranduago Berrian

Biltzarrari buruz oso informazio gutxi eman du Berriak, elkarrizketarik ez, irudirik ez, bideorik ez, baina faltsutze salatarien salaketak errepikatu dituzte berriro Berrian, lau urte beranduago,

– arkeologoak duela lau urte zigortu zituztenean inolako frogarik gabe eta gezurrekin.

– justiziarik ez dago, lau urteko injustizia baizik.

– Batzuk errukirik ere ez dute.

Alberto Barandiaran Berrian

Iruña Veleian errukia zegoen duela 1.700 urte:

Juanma Costoyak ez du errukirik

Faltsuak egiazkoak baino xarma handiagoa izan dezake. Juanma Costoya. Gara.

Arkeologoak 15 urteko lanaren ostean, Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu ondoren, duela hiru urte fatsutzat salatu zituztela gezurrekin eta kale gorrian utzi ezer gabe, bi kereila artxibatuta betiko salaketak funtsarik ez zutelako eta Guardia Zibilak eta Ertzaintzak erantzun ostean ezin dituztela analisiak egin alegia, faltsutze salaketak ez daudela inolaz ere frogatuak… eta orain Juanma Costoyak Garan laburtzen du esanez “faltsuak omen direla eta epaitegietara eraman dituztela”. Juanma Costoya ez da enteratzen, duela hiru urte salatutako arkeologoekin errukirik ez du eta txosten zientifikoak ez ditu irakurri.

16 txosten zientifiko

World press photo argazki saria Iruña Veleian

World press photo argazki saria eman diote Samuel Arandari, betiko “Errukia” saritu dute gazte zauritua amaren magalean, Iruña Veleian bezala duela 1.700 urte.

www.worldpressphoto.org/gallery/2012-world-press-photo

Samuel Aranda

World press photo argazki saria 2012 eman diote Samuel Arandari betiko “Errukia”

13370b Errukia

13370a Iesus et Mirian
13370 pieta

13370b Errukia Iruña Veleian duela 1.700 urte.

Errukia 1.700 urte Iruña Veleian.

Aste santua Iruña Veleian 1.700 urte