Etiketa honen artxiboa: euskalaria

Euskalaria arriskuan. JM Elexpuru

Izenpetzeko_wasapaEuskalaria arriskuan. JM Elexpuru.

Gaurko Berrian iritzi-artikulu hau dator
2018ko urriak 11

Aurten Jaurlaritzak argitaratu duen Euskararen Historia liburuko lehen atala Joseba Lakarra euskaltzainak idatzi du eta Euskararen historiaurrea du izenburu. Hasieran, euskararen balizko senideez dauden teoriak aztertzen ditu eta banan-banan kritikatzen bide horretan proposamenak egin dituzten ikerle gehientsuak. Hona hemen pasarte batzuk:

Federiko Krutwig euskaltzain ohiaz, Garaldea (1978) liburuan guantxea euskararekin lotu zuena: «Zaila da Europan 70eko amaieran horren pareko hizkuntzalaritza parodia funtsik gabekorik aurkitzea, marxismoaz, zibernetikaz edo gainerakoez erantsi eta liburuaren kapitulu osoak hartzen dituzten xelebrekeriak alde batera utzirik».