Etiketa honen artxiboa: euskalkia

Iruña Veleia (Gasteiz) mendebaleko euskalkiaren jatorria. Koldo Zuazo.

Euskalkien jatorria Gasteiz jatorria_03

Euskalkien jatorria. Koldo Zuzazo.

…Bigarrenik, gaur egungo euskalkiak Erdi Aroan gauzatu direla esango dut eta haien bost sorleku erakutsiko ditut: a) Iruñea, b) Gasteiz, c) Ekialdea, d) Bizkaiko erdigunea eta e) Beterri eskualdea.

GASTEIZ: Arabako lautada izan daiteke mendebaleko euskalkiaren ardatza. Gainera, XI. mendeaz gero behinik behin, Gasteiz hirigune handia zen; mende horretan antolatu zen apezpikutegia Armentian. Alderdi hartan sortutako berrikuntzak eremu zabalean hedatu zirela ematen du: Bizkaira, Gipuzkoako Goierri, Urola eta Deba ibarretara, Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana eskualdeetara, Burgosko eta Errioxako zenbait eskualdetara. Hauexek dirudite handik zabaldutako joerak:

  • 1. -a batekin amaitzen diren hitzei artikulua gehitzean, -a + a > -ea egitea: luma + a > lumea.
  • 2. j bokalerdiak z eta tz busti eta x/tx bihurtzea: haize > axe, haitz > atx.
  • 3. Soziatiboko -gaz morfema: lagunagaz ‘lagunarekin’.
  • 4. Hurbiltze adlatiboko -rutz morfema: barrurutz ‘barru aldera’.
  • 5. Mugimenduzko aditzen osagarri diren aditz izenak inesiboan (ZERTAN) erabiltzea; ez adlatiboan (ZERTARA): laguna ikusten noa vs laguna ikustera noa.
  • 6. -rik morfema erabiltzea etxerik etxe, kalerik kale gisako esapideetan.
  • 7.edo + izenordain galdetzailea’ egiturako izenordainen sail osoa garatzea: edonor‘nornahi’, edonon ‘nonahi’, edonora ‘noranahi’, edonondik ‘nonahitik’…
  • 8. -to atzizkia: ederto ‘ederki’, polito ‘poliki’…
  • 9. Adberbioetako -la atzizkiari -n gehitzeko joera: nolan, honelan, halan…
  • 10. egin erroa nagusitu eta *ezan baztertzea: jan egizu ‘jan ezazu’.
  • 11. NOR-NORI-NORK saileko eutsi erroa: deust ‘dit’.
  • 12. NOR-NORI saileko adizkietako j-: jako ‘zaio’, jatort ‘datorkit’.
  • 13. -z aditz pluralgilea indartzea: jakuz ‘zaizkigu’.
  • 14. Gaztelaniatik hartutako aditzetan -ado > -adu eta -ido > -idu egitea: konfiadu ‘konfiatu’,atrebidu ‘atrebitu’.
  • 15. Aditz izenak osatzeko zenbait morfema: a) -etan (suplikaetan ‘suplikatzen’), b) -ketan (bidalketan ‘bidaltzen’), c) -zaiten/-zaen (eltzaiten/eltzaen ‘heltzen’).
  • 16. Kausa eta helburuzko perpausetako -tearren: zu ikusterren etorri da ‘zu ikusteagatik etorri da’.

*IKUSPEGI HORREN OINARRIAK*
Mendebalean dago ikuspegi horren oinarririk sendoena eta ia bakarra. Izan ere,
Araban, Bizkaian eta Deba ibarrean antzeko euskalkia egin izan da. Bestalde, Arabako
elizbarrutian bildu zen eremu hori, harik eta XI. mendearen amaieran, Calahorrakoan
sartu zen arte. Eta, gainera, eremu horretan karistiarren leinua zegoela esan ohi da; ez
autrigoiena, Oihenartek huts egitez esan zuen bezala. Horren arabera, beraz,
euskalkien mugak, leinuenak eta elizbarrutienak bat datoz mendebalean.
Gipuzkoako ipar-ekialdea ere sarri aipatu dute ikuspegi horren aldekoek; gehienbat
Oiartzun, Hondarribia eta Irun alderdia. Eremu horretan euskara nafarra egiten zela
esan zuen Bonapartek eta antzina baskoien lurraldea omen zen. Baina bada kontraesan
bat: elizaz ez zegokion Iruñeko Elizbarrutiari, Baionakoari baizik.
Hizkuntzari berari dagokionez, gertakari bakarra aipatu da euskalkiak, leinuak eta
elizbarrutiak lotzeko: /edun/ aditzaren erroa. Horren arabera, /-o-/ dago karistiarren
eremuan /(dot), -e-/barduliarrenean /(det)/, eta/ -u-/ baskoienean /(dut)/. Baina arrazoi
bakar hori ere ez da zuzena. Karistiarren eremuan /-o-/ ez da inondik inora erabatekoa.
Gasteizen egindakoa dirudi Landucciren hiztegia (1562) eta /-u-/ erroa agertzen
da: /dut, duk, duzu./ Eta Gasteiz baino mendebalerago ere, Zigoitia eskualdean, /-
u-/ erroa jaso zuen R. Mª. Azkuek, XX. mendearen erdialdean.
*KOLDO MITXELENAREN IKUSPEGIA*(1915-1987)
Mitxelenak 1981ean argitaratutako “Lengua común y dialectos vascos” artikuluan aipu
labur bat egin zuen euskalkien jatorriaren gainean. Haren iritzian, Erdi Aroan
sortutakoak ziren, erromatarren Inperioa desegin ondorengo garaian. Arrazoi bi
aurkeztu zituen uste horren alde:/a)/ Euskalkien arteko batasuna handia da, eta hori ez
zen horrela izango baldin eta euskalkiak oso aspaldikoak balira,/ b)/ Latinetik hartutako
maileguak modu berezian egokitu dira euskarara, baina modu berezi hori berdina da
euskalki guztietan, eta hori ere ez zen horrela izango, baldin eta euskalkiak
erromatarrak etorri zirenerako egituratuta egon balira. Beste era batera esateko,
euskara euskalkietan zatituta egon balitz, latineko maileguak bakoitza modu batera
egokituko zen euskalkien arabera. Eta gauzak bestela dira. Euskaraz, esate
baterako, /aingeru, bake, borondate, gela… /esaten dira. Euskaraz baizik ez dira
horrela esaten, baina euskalki guztietan esaten dira modu horretan.
Zuzena dirudi Mitxelenaren ikuspegiak eta, gainera, hark aipatu zituen arrazoi biei
hirugarren bat gehitu behar zaie: benetan bereziak diren euskalkiak bazterretako biak
dira, zuberotarra eta mendebalekoa. Erdiguneko hizkeren arteko aldeak txikiak dira;
Lapurdi, Nafarroa Behere, Nafarroa eta Gipuzkoako hizkerak oso antzekoak dira.
Jakina, hori ere ez zen horrela izango euskalkiak oso aspaldikoak balira.