Etiketa honen artxiboa: euskara

Xixili (IVPITIIR) txerria S. Tomas egunean Donostian

Xixili txerria Donostian

Rosaito.

11459b fauno


11459a IVPITER (txerria)
S. Tomas txerria 2018.
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS

Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
11459 txerria manipulatua

Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

13370 Errukia Pieta

Jesus eta Maria errukia edo pieta. Semea hilda amaren altzoan.
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 Errukia (Pieta)
13370 Iesus et Mirian (Sos)

Errukia Oteitza Donostia

Errukia, Oteitza, S. Bizente Donostia (bi mila urte beranduago):

Pieta Michelangelo (WIKI),

Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 15 urteetan.

Aste santua Iruña-Veleian duela 1.700 urte

Aste santua 1.700 urte Iruña-Veleian

13368

Jesus 1.700 urte Iruña Veleia
Maria 1700 urte Iruña Veleia
Jose eta Maria 1700 urte Iruña Veleia
13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
Jesus azken afaria 1700 urte Iruña Veleia
Jesus bizitza 1700 urte Iruña Veleia
Gurutzeak 1700 urte Iruña Veleia
Kalbarioak 1700 urte Iruña Veleia
Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

13357
12108 kalbarioa

Bideoak, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak:
13376 Jesus bizitza Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
13376 Azken afaria, kalbarioa (bideoa Colmenero 2012-11-24)
,
13376 (Sos)

Jesusen jaiotza 1.700 urte Iruña-Veleian

Jesusen jaiotza 1700 urte Iruña Veleian
Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 urte Iruña Veleian: 13376 “Jesusen bizitza” ostraka
13376 jaiotza
13376 Jesusen jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.

13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):

Jesusen jaiotzak Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
Jesusen jaiotza Iruña Veleian, Antonio Rodriguez Colmenero, Gasteiz 2012-11-24 (bideoa 35′ 30”)
13376 Jesusen bizitza
Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.
Munduko IIISUS-en jaiotza zaharrena. (IIISHV)

13376 Jesusen bizitza (AFA).
13376 Jesusen bizitza (Sos).
13376 ostraka hankez gora (AFAk argitaratu zuen bezala)

Luis Silgok dio ( Gasteiz 2010-3-25) Jesusen bizitza marraztuta dagoela ostraka honetan, jaiotza, azken afaria, kalbarioa…
13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat)

13353 Beste jaiotza bat

13353

13353 Jesus jaiotza (Sos Iruña Veleia)
13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili” (beste jaiotza bat garbitu gabe? )
Luis Silgo arkeologian doktoreak Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
SORTU logoa: jaiotza eta izarra.
http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13350 (beste jaiotza bat?)

13350 Jesus jaiotza?

S. Tomas txerria 2022. urtean Iruña-Veleian bezala duela 1.700 urte

IVPITIIr deitu beharrean “Rosaito”, egia esan ez da aldaketa haundia 2022ko txerriarentzat, duela 1.700 urte Iruña-Veleian bezala:

Rosaito txerria S Tomas 2022

 

 

 

 

 

 

 

Rosaito.

11459 Iruña Veleia
11459a IVPITER (txerria)
S. Tomas txerria 2018.
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS

11459b fauno
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
11459 txerria manipulatua

A19. 2008ko azaroak 19, iazko komunitua egun lotsagarri haren 14. urteurrenean.

Iruña_Veleia_2008_11_19A19. 2008ko azaroak 19. 2021eko komunikatua.

Azaroaren 19a, IRUÑA-VELEIAren Eguna (JM Elexpuru)

Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak.

Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu batzuetara, Aldundiak talde arkeologikoari “gaizki kudeatutako proiektu arkeologiko bat” egin izana leporatu zion eta aztarnategitik kanporatu zuen, nahiz eta bi txosten bakarrik jasoak zituen (beste hamarrak egun edo aste batzuk beranduago sartuko ziren); bilerakide guztien adostasunik gabe, gehiengorik gabe, eztabaidarik gabe, inork frogarik aurkeztu gabe, teoriak eta iritziak bakarrik. Aldi berean, hedabide-kanpaina bat hasi zen aurkikuntzari eta talde arkeologikoari izen ona kentzeko asmoz, faltsutzeaz hitz eginez etengabe, inolako frogarik gabe, zenbaiten titulu politiko edo akademikoetan oinarrituta soilik.

Eta Aldundiak, arazoari irtenbidea bilatzeko, grafitoak noiz grabatu diren zehazteko laborategi zientifikoetara jo beharrean (beste guztietan egiten den bezala), Eliseo Gilen aurkako salaketa jarri zuen epaitegian, 2009an.

Hamaika urte iraun zuen ikerketa judizialak eta 2020an egin zen ahozko epaiketa. Epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen. Eliseo Gilek Araba Herrialdeko Auzitegian helegitea aurkeztu zuen, baina auzitegi honek atzera bota zuen 2021ean.

Eliseo Gilek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkeztu du “bere eskubide konstituzionalak eta babes judizial eraginkorraren eskubidea urratu direlako“. Hona hemen Eliseo Gilek eta aurkitutako grafitoek Arabako epaitegietan jasan duten defentsa-gabeziaren adibide batzuk.

Epaitegiak ez zuen egin aurkikuntzen zaintza judiziala: aztarnategia ez zen inoiz zigilatu eta aurkikuntzak ez ziren inoiz auzitegiaren esku egon, beti salatariaren (Aldundiaren) arkeologia-museoan egon dira. Horrela, 2012an instrukzio-epaitegiak Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari aditu-txostena eskatu eta aztertzeko hogeita hemeretzi pieza eman zizkionean, horietatik zortzi beste bi laborategiren eskuetan egonak ziren aurretik, 2008 eta 2009an, baina epaitegiak ez zekien, zaintzarik gauzatzen ez zuelako. Aipatutako txostenean oinarrituta, epailearen sententziak hogeita hamazortzi pieza manipulatu zirela adierazten du, horietatik zazpi lehenago beste bi laborategi horien eskuetan egondakoak.
2020an, ahozko epaiketan, arkeologia-museoko bi zaharberritzailek zera testigatu zuten: “Iruñako zeramikazko kutxak gure zerbitzura sartu ziren garbitzeko, eta garbitzen hasi ginen. Hogei bat kutxa ziren. Bigarren kaxa garbitzen ari ginela mokoan adartxo bat zuen hegazti bat agertu zen zeramika batean. Aurrez, grafitoren bat agertuz gero museoari berri emateko ohartarazi ziguten, eta horrela egin genuen. Piezak hartu zituzten. Ez ditugu berriro ikusi ez garbituak ez garbitu gabeak”. Epaitegiak ez zuen testigantza hori jaso ere egin, sententzian ez baitira kutxa horiek aipatu ere egiten. Epaileak aukera izan zuen kutxa horiek eskatzeko, garbitu gabeko piezak aztarnategitik irten zirenean bezala egongo baitziren.

Bestalde, epaiak hauxe aitortzen du, “ez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak bere eskuz egin zituenik”, eta hainbat aldiz errepikatzen du: “berak [Eliseo Gilek] edo bitartekoen bitartez egin zituela”. Hortaz, epaiak berak Eliseo Gil errugabea dela adierazten du, “behar bezala frogatu gabe” berak ez zuelako grafitorik egin, ezta “bitartekoen bitartez”; existitzen ez direlako, ez direlako identifikatu, hamaika urtean inor auzipetu edo deklaratzera deitu ez dutelako, ezta  “bitarteko” asmatu berri horiek bilatzen saiatu ere. Baina epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen.

Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Auzitegian, eta honek gaitzetsi eta epailearen sententzia mantendu zuen egitate “frogatuak” direla esanez. Auzitegiak ere ez zituen zaharberritzaileen epaiketako testigantzak behar bezala entzun, ezta epailearen epaia behar bezala irakurri ere.

Herrialdeko Auzitegiak hauxe argudiatu zuen: “objektuen ardura Aldundiak bakarrik har zezakeela eta hartu behar zuela, auziaren Instruktorearen kontrolpean“, “instruktorearen kontrolik” ez zegoela begi bistakoa denean,  pieza batzuk beste laborategi batzuetan egon zirelako, Eliseo Gil salatzeko balio izango zuen aditu-txostena burutu aurretik.

Aurkikuntzak zaintza judizialaren menpe egon beharrean “auzi-jartzailearen” eskuetan egotea,  honelaxe defendatzen zuen auzitegiak: “ez dago arrazoi jakinik aurkikuntza batzuk amarruz gutxiesten saiatzeko. Auzi-jartzailearentzat ez zen ezer pozgarriagorik izango benetakotasun hori berrestea baino, Iruña-Veleiako aztarnategia leku erakargarri bikaina bihurtuko zuelako herrialdearentzat”. Argudio hau iritzi pertsonal hutsa da, eta sinesgaitza: norbaitek kereila jartzen badu irabazi nahi duelako da, horixe du “pozgarriena” harentzat, horretarako aurkeztu du. Aldundiak benetakotasuna nahi izan balu, laborategi zientifiko serioetara joko zukeen (beste guztietan egiten denez), auzitegian korapilatu beharrean.

Itxaron izatekoa da Auzitegi Konstituzionalak Eliseo Gilen babes eskeko helegitea onartzea eta behar bezala irakurtzea eta entzutea.

___

Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean.

2008ko azaroak 19 (ustezko batzorde zientifikoaren gezurrak pegamentua eta MISCART, informazio gehiago)