Etiketa honen artxiboa: euskara

A19. 2008ko azaroak 19. Hiru elkartek sinatutako agiria egun lotsagarri haren hamahirugarren urteurrenean

Azaroaren 19a, IRUÑA-VELEIAren Eguna (JM Elexpuru)

Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak.

Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu batzuetara, Aldundiak talde arkeologikoari “gaizki kudeatutako proiektu arkeologiko bat” egin izana leporatu zion eta aztarnategitik kanporatu zuen, nahiz eta bi txosten bakarrik jasoak zituen (beste hamarrak egun edo aste batzuk beranduago sartuko ziren); bilerakide guztien adostasunik gabe, gehiengorik gabe, eztabaidarik gabe, inork frogarik aurkeztu gabe, teoriak eta iritziak bakarrik. Aldi berean, hedabide-kanpaina bat hasi zen aurkikuntzari eta talde arkeologikoari izen ona kentzeko asmoz, faltsutzeaz hitz eginez etengabe, inolako frogarik gabe, zenbaiten titulu politiko edo akademikoetan oinarrituta soilik.

Eta Aldundiak, arazoari irtenbidea bilatzeko, grafitoak noiz grabatu diren zehazteko laborategi zientifikoetara jo beharrean (beste guztietan egiten den bezala), Eliseo Gilen aurkako salaketa jarri zuen epaitegian, 2009an.

Hamaika urte iraun zuen ikerketa judizialak eta 2020an egin zen ahozko epaiketa. Epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen. Eliseo Gilek Araba Herrialdeko Auzitegian helegitea aurkeztu zuen, baina auzitegi honek atzera bota zuen 2021ean.

Eliseo Gilek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkeztu du “bere eskubide konstituzionalak eta babes judizial eraginkorraren eskubidea urratu direlako“. Hona hemen Eliseo Gilek eta aurkitutako grafitoek Arabako epaitegietan jasan duten defentsa-gabeziaren adibide batzuk.

Epaitegiak ez zuen egin aurkikuntzen zaintza judiziala: aztarnategia ez zen inoiz zigilatu eta aurkikuntzak ez ziren inoiz auzitegiaren esku egon, beti salatariaren (Aldundiaren) arkeologia-museoan egon dira. Horrela, 2012an instrukzio-epaitegiak Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari aditu-txostena eskatu eta aztertzeko hogeita hemeretzi pieza eman zizkionean, horietatik zortzi beste bi laborategiren eskuetan egonak ziren aurretik, 2008 eta 2009an, baina epaitegiak ez zekien, zaintzarik gauzatzen ez zuelako. Aipatutako txostenean oinarrituta, epailearen sententziak hogeita hamazortzi pieza manipulatu zirela adierazten du, horietatik zazpi lehenago beste bi laborategi horien eskuetan egondakoak.
2020an, ahozko epaiketan, arkeologia-museoko bi zaharberritzailek zera testigatu zuten: “Iruñako zeramikazko kutxak gure zerbitzura sartu ziren garbitzeko, eta garbitzen hasi ginen. Hogei bat kutxa ziren. Bigarren kaxa garbitzen ari ginela mokoan adartxo bat zuen hegazti bat agertu zen zeramika batean. Aurrez, grafitoren bat agertuz gero museoari berri emateko ohartarazi ziguten, eta horrela egin genuen. Piezak hartu zituzten. Ez ditugu berriro ikusi ez garbituak ez garbitu gabeak”. Epaitegiak ez zuen testigantza hori jaso ere egin, sententzian ez baitira kutxa horiek aipatu ere egiten. Epaileak aukera izan zuen kutxa horiek eskatzeko, garbitu gabeko piezak aztarnategitik irten zirenean bezala egongo baitziren.

Bestalde, epaiak hauxe aitortzen du, “ez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak bere eskuz egin zituenik”, eta hainbat aldiz errepikatzen du: “berak [Eliseo Gilek] edo bitartekoen bitartez egin zituela”. Hortaz, epaiak berak Eliseo Gil errugabea dela adierazten du, “behar bezala frogatu gabe” berak ez zuelako grafitorik egin, ezta “bitartekoen bitartez”; existitzen ez direlako, ez direlako identifikatu, hamaika urtean inor auzipetu edo deklaratzera deitu ez dutelako, ezta  “bitarteko” asmatu berri horiek bilatzen saiatu ere. Baina epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen.

Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Auzitegian, eta honek gaitzetsi eta epailearen sententzia mantendu zuen egitate “frogatuak” direla esanez. Auzitegiak ere ez zituen zaharberritzaileen epaiketako testigantzak behar bezala entzun, ezta epailearen epaia behar bezala irakurri ere.

Herrialdeko Auzitegiak hauxe argudiatu zuen: “objektuen ardura Aldundiak bakarrik har zezakeela eta hartu behar zuela, auziaren Instruktorearen kontrolpean“, “instruktorearen kontrolik” ez zegoela begi bistakoa denean,  pieza batzuk beste laborategi batzuetan egon zirelako, Eliseo Gil salatzeko balio izango zuen aditu-txostena burutu aurretik.

Aurkikuntzak zaintza judizialaren menpe egon beharrean “auzi-jartzailearen” eskuetan egotea,  honelaxe defendatzen zuen auzitegiak: “ez dago arrazoi jakinik aurkikuntza batzuk amarruz gutxiesten saiatzeko. Auzi-jartzailearentzat ez zen ezer pozgarriagorik izango benetakotasun hori berrestea baino, Iruña-Veleiako aztarnategia leku erakargarri bikaina bihurtuko zuelako herrialdearentzat”. Argudio hau iritzi pertsonal hutsa da, eta sinesgaitza: norbaitek kereila jartzen badu irabazi nahi duelako da, horixe du “pozgarriena” harentzat, horretarako aurkeztu du. Aldundiak benetakotasuna nahi izan balu, laborategi zientifiko serioetara joko zukeen (beste guztietan egiten denez), auzitegian korapilatu beharrean.

Itxaron izatekoa da Auzitegi Konstituzionalak Eliseo Gilen babes eskeko helegitea onartzea eta behar bezala irakurtzea eta entzutea.

___

Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean

Hitzaldia Eduardo Alfaro S. Telmo museoa Donostia asteartea azaroak 16

SesencoCostumbres romanas para la muerte en Tierras Altas de Soria. Huellas del euskera en epigrafía antigua

  • Azaroak 16 | 19:00
  • San Telmo Museoa   Ikusi Google Maps-en
  • Sarrerak: Libre, jarleku guztiak bete arte

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Eduardo Alfaro Peñak Soriako Lurralde Garaietan lan egiten duen goi-inperioko tailer epigrafikoaren ezaugarriak erakutsiko ditu, San Telmo Museoan bisita daitezkeen sei hilarriak erreferentziatzat hartuta.

Aldez aurretik, Ebroren isurialdeko iparraldeko serrania soriarrari buruz hitz egingo da testuingurua ezagutarazteko. Esparru geografiko hori ezagutzea garrantzitsua da proposatzen den obraren ikuspuntu arkeologikoa ulertzeko. Horren bidez, euskal-akitaniar onomastikaren presentziari buruzko azalpen bat eman nahi da zerraren goi-inperioko hilarrietan.

Eduardo Alfaro Peña, Miranda de Ebron (Burgosen) jaioa, Arkeologian lizentziatua da 1996tik, eta Historian doktorea da 2018tik Valladolideko Unibertsitatean. 2004tik 2005era bitarte, Pintiako hiri vacceo-erromatarreko (Peñafiel, Valladolid) indusketen zuzendari teknikoa izan zen.

Euskal sustraiko jende izenak Soriako erromatar epigrafian. Erakusketa S. Telmo museoa. Donostia

Soria hilarriak euskaraEuskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak.

Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Inperioko lurralde gehienetan bezala, latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira.

  • 2021eko azaroaren 12tik – 2022ko urtarrilaren 16ra
  • Asteartetik igandera arte, 10:00-20:00
  • Astelehenak, itxita
  • Klaustroa

Erakusketa honek Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako hainbat objektu arkeologikotan du jatorria, tartean orain museoan ikus daitezkeen sei hilarriak. Eduardo Alfaro arkeologo eta ikerlariak, Idoubeda oros egitasmoan lanean diharduenak, euskararekin lotutako inskripziodun hilarri hauek ikertzeaz gain, erakusketa bat prestatu zuen Sorian 2019. urtean. Donostiara etorri aurretik, Bergarako Laboratorium Museoan muntatu zen, baina pandemiak eragin nabarmena izan zuen egitasmo hartan. Orain, erakusketa ikusteko aukera berri bat eskaintzen du San Telmo Museoak

Pieza arkeologikoen ondoan, besteak beste, Joakin Gorrotxategi irakasle eta euskaltzain urgazleak egindako azterketa eta iruzkin linguistikoak jasotzen ditu erakusketak.

Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu. Inperioko lurralde gehienetan bezala, latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira. Azken ikerketen arabera, hauetariko batzuk euskal-akitaniar antroponimiaren ikuspuntutik azal daitezke, euskararen historiarako garrantzitsuak diren aztarnak baskoiei zegozkien Ebro ibaiaz bestaldeko lurretan kokatuz.

Eskualde horretako jendearen jatorria, beraz, beren izen indigenetan islatzen da. Azken hamarkadetako aurkikuntzen aurretik, ezagunak ziren izen indigena urriak Soriako eta Ebro ibarreko ustezko hizkuntzekin lotzen ziren, hau da, zeltiberierarekin eta iberierarekin. Geroztik hona nabarmendu da ia ez dagoela zeltiberierazko izenik lurralde horretan, Numanziatik gertu egon arren; aldiz, askok egungo euskararen aurrekariak ziren akitanieraren eta baskoieraren ezaugarriak dituzte.

Jarduerak


Organizan
: Euskaltzaindia, Idoubeda Oros, San Telmo Museoa
Comisario
: Eduardo Alfaro

Iruña-Veleia auzitegietan. Gontzal Fontaneda. Berria

15920 Iruña VeleiaIruña-Veleia auzitegietan. Gontzal Fontaneda. Berria 2021-9-8

Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako epaiketan zigortuta, babes eskeko helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, benetako babes judizialerako eskubidea urratu zaiolako, erruduna den frogarik ezta grafitoak faltsuak diren frogarik ere ez da aurkeztu eta. Gainera, epaitegiak ez du aurkikuntzen zaintza gauzatu, beti salatariaren esku egotea baimenduz.

Instrukzioa

2012. urtean instrukzioko epaileak txosten bat eskatu zion IPCE Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari. Hogeita hemeretzi zeramika eman zitzaizkion aztertzeko. Dokumentatuta dago lehenago ere zeramika horietatik zortzi beste bi laborategiren esku egon zirela. Aurkikuntzak zaintzen ez zituenez, epaitegiak ez zuen irregulartasunik antzeman IPCEri emandako zeramiketan, haietako zortzi lehen ere beste laborategi batzuek erabilita, eta horregatik baliozkoak ez zirela.

.

Iruña-Veleia bisita gidatua abuztuak 1 igandea

13363 Iruña VeleiaIruña-Veleia bisita gidatua abuztuak 1 igandea. (Euskeraren jatorria).

Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoak abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostrakaren bidez.
Izena emateko http://tiny.cc/091wtz edo 663901248 telefonoan

Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 4 igandea

IV_bisita_gidatuak-744x1024Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 4 igandea. Euskeraren jatorria.

Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoa uztailaren 4an, ondoren abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.

Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00ak inguruan amaitzeko.

Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira. Bi bisita egiten dira aldi berean, euskerazkoa eta gaztelerazkoa.

Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.

Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostraka.eu ren bidez.

Izena emateko: Izena emateko

Euskal hiztegi historiko etimologikoa EHHE 200 sarean

EHHE 200 sareanEuskal hiztegi historiko etimologikoa EHHE 200 sarean, eskerrik asko.

 

 

1. eranskinean: Zerrenda kronologikoa: hitzen lehen agerraldia: 759. urte aurretik bakarrik hogei 20 hitz akitanieraz…

EHHE 200 20 hitz 759 urte aurretik

“Ahaztu” egin zaie hitz pila, Gorrotxategik ere argitaratu zuen Akitaniera-Baskoia: “Euskararen historia. Euskara antzinatean.”  Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018. Kontuan izan behar da, adibidez, “Euskararen historian”, Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratu zuen liburuan, Gorrotxategik idatzi zuen zatian, “Euskara antzinatean” (231. orria), “3.1.2. Izenak eta izen oinak” (akitanieraz, 253. orria), 51 berrogeita hamaika sarrera azaltzen direla; “Izen eratorpena”, beste 18 hamazortzi sarrera gehiago, Hispanian beste sarrera batzuk (illuna, tichia, Ibarra… ), Soriako euskara, sesenco, agirseni… Alegia sarrera pila falta dela.

Ez dituzte Gorrotxategik argitaratutako hitzak jartzen ere (51 hitz).

Ez da zaila zerrenda luzatzea, adibidez, “Euskara antzinatean 200”, berrehun hitz ordenatuak 759. urte aurretik:

Iturriak:
Akitaniera: EHHE-200 Euskal hiztegi historiko etimologikoa. Euskaltzaindia, 2019 (20 sarrera).
Akitaniera-Baskoia: Euskararen historia. Euskara antzinatean. Joakin Gorrotxategi. Eusko Jaurlaritza 2018.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratua: http://veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6&noticia=48
Les Inscriptions d’Iruña-Veleia. Hector Iglesias.
Iruña-Veleia: Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. 2.4.- Testuetako lexikoa. Juan Martin Elexpuru. Arabera. 2009.

Iruña-Veleia nazioarteko III 3. Biltzarra Gasteiz 2021-5-29

congreso-2021-scaled iruña Veleia Gasteiz 2021-5-29Iruña-Veleia nazioarteko III. Biltzarra. Gasteiz 2021-5-29. Iruña-Veleia martxan.

Aurkezpena

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, unibertsitateek, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideek, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera
09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak
Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de síntesis
Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa
Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su
consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad
Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan
11:45 Atsedenaldia
12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa
Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo
Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa
14: 00 Bazkaria
16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea
Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen
Joseba Mintegi: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan
17:45 Atsedenaldia
18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?
Paulo Arrieta: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, ambigramatikoak , etab.
Nekane Jurado: La corriente subterránea que riega Iruña-Veleia
19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…
20:00 Amaiera
Maiatzak 30, igandea
11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan
Aurrez aurre eta Zoom bidezko izenemateak
Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta zoom bidez. Bestetik prestakuntza jarduera izanik, joan-etorrietarako baimenak emango dira, joan-etorrietarako.
Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €. Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Iruña-Veleia: orain elkartasunaren eske

13395 Iruña VeleiaIruña-Veleia: orain elkartasunaren eske. Gontzal Fontaneda.

Iruña-Veleiako aurkikuntzak laidotu nahi dituzte. Eliseo Gili aipu ona kendu nahi diote. Oraingoz kondenatuta dago. Epaian jarri zioten diru-zigorra orain ordaintzeko presatzen dute. Egoera larri hau dela eta, Iruña-Veleiaren aldeko lau erakundeek diru-elkartasuna eskatzen dizute irakurleorri:

Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gilekin

Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen errudun jo zuen Gasteizko zigor-epaitegi batek 2020an. Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta zenbait diru-zigor ere bai, 15.000 euro inguru denera. Duela gutxi jaso du diru-zigorra berehala ordaindu behar duela ohartzen dion autoa. Esan beharra dago Eliseo Gilek Babes Helegitea aurkeztua duela Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

Sententzia guztiz bidegabea izan dela pentsatzen dugu, epaiketan ez baitzen frogatu grafito bakar baten faltsutasuna ere, eta ondorioz are gutxiago Eliseo Gilen autoretza. Urte luze hauetan gaia hurbiletik jarraitu dugunok garbi ikusi dugu zer nolako bidegabekeria egin den gure kultura ondarearen  zein pertsona batzuen kontra. zeintzuen delitu bakarra aurkikuntza harrigarri bat egitea izan den.

Honengatik guztiagatik, eta haren diru-egoera larria ezagututa, dei egiten diogu gaiarekin sentibera den pertsona orori elkartasuna erakutsi diezaion Eliseo Gili eta  bere ekarpentxoa egin dezan diru-zigorra ordaindu ahal izateko. Hau dela eta eskatzen dugu bakoitzak ahal bait lehen  sar dezala nahi duen kopurua ondorengo kontu korrontean:

Laboral Kutxa: ES0330350056430561220095 (Unzalu-Fontaneda-ren izenean dago, titularren deiturak). Bilketaren bilakaeraren berri emango da sarri-sarri ondorengo blogetan:
Ama Ata,  Iruña-Veleia Martxan,  Iruña-Veleia, gezurra ala egia.

Milesker!

Eskariaren sinatzaileak:
SOS Iruña-Veleia,  Iruña-Veleia Martxan,  Martin Ttipia

Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a