Etiketa honen artxiboa: euskara

Independentea egunkari berria

Independentea

Independentea.eus

Independentea

Iruña-Veleia gose greba amaitu da 99 egun ondoren.

Pozten gara, behingoz zenbaitek ikusi eta entzun gaituztelako, eta gure Gabixolaren osasuna hobera egiten gaur hasiko delako. Indartsu behar dugu Josemari. Indarberritua aurretik datozen egunetan lehen ilaran egoteko berriz, Iruña Veleia guztiz argitu arte.

Euskal Herrian egin den gose greba mugagaberik luzeena izan da.

Ondo dago Jose Mari Lejardi, Gabixola, grebak bere fruituak eman dituelako, eta baraualdia atzo amaitu zuelako.

Gaur bukatutzat eman da Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzearen aldeko gose greban 99 egun igaro ondoren. Euskal Herrian egin den gose greba mugagaberik luzeena izan da. Soilik zientzia eskatzen zen. Ana del Valek esandakoa, Arabako Kultura Diputatua dena, eta Politikari desberdinek ere esandako guztia betetzen den ziurtatzeko kalean jarraituko duela adierazi du Gabixola. Ekintza desberdinak egiten jarraituko dugu euskaldunon ondarea berreskuratu eta gure historia idaztea lortu arte.

IV Gose greba amaitu du 99 egun ostean. Alea.

Iruña-Veleia_Gose_greba_amaiera_tokikom_700x700 99 egunIV Gose greba bertan behera 99 egun ostean. Alea 2020-10-29.
IV Gose greba amaiera Berria.
IV Gose greba amaiera. Naiz.

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.

Iruña-Veleia Argitzearen aldeko Gose Grebalariak taldeak ostegun honetan jakinarazi du Joxe Mari Lejardi Gabixolak hartutako erabakia: “Kultura Diputatu Ana Del Valek, Inma Sanchez Kultura Zuzendariarekin batera, pasa den 21ean emandako elkarrizketan Iruña-Veleiaren garapen integralaren oinarriak ipintzean, grebari amaiera ematea ahalbidetu du”.

Gabixolak eta beste lau kidek iragan uztailaren 23an abiatutako gose greba eta horren inguruan egindako “interpelazio-kanpaina indartsua” azpimarratu dituzte; izan ere, uztailetik artikulu eta elkarrizketa ugari argitaratu dituzte prentsan, informazio orriak banatu dituzte eta hainbat auto-karabana egin dituzte, besteak beste. Gose greba sustatu duen taldearen aburuz, horrek “bultzada erabakigarria eman du Iruña-Veleiako Egia argitu dadin”.

Autokarabana Gasteizen larunbatean, gose greba 94 egun

Autokarabana IV gose greba 94 egun

IV protesta Gasteizen. Berria.

Berria –

2020ko urriak 25

GASTEIZ. Autoen karabana bat egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Iruña-Veleia auzia zientziaren bidez argitu dadila eskatzeko. Iruña-Veleia Gose Greba taldeak deituta, Floridako atetik abiatu ziren, eta hiru bat orduz aritu ziren hiriko errepideetan protesta egiten.

Modu horretan, mezu zuzena igorri nahi izan zioten Eusko Legebiltzarrari: gaiak zientziaren bidea har dezan laguntzeko, horretarako bitartekoak jarriz eta behar diren probak eginez. Izan ere, protestaren antolatzaileen arabera, hori da auzia argitzeko «modu bakarra»: hau da, «laborategi onenetan» datazioak egitea. «Baina hori ez dute 12 urte hauetan egin», salatu dute.

Lehendik ere eskari hori egina zuten, baina, protestaren antolatzaileen arabera, Eusko Legebiltzarrak «oraindik ez du ezer egin» hori ahalbidetzeko, eta ez du «aurrerapausorik eman». Hori dela eta, gose greba hasi zuten bost lagunek uztailaren 23an; bakarrak segitzen du orain: Jose Mari Lejardi Gabixola-k 94 egun bete zituen atzo, hain zuzen. BERRIAri esan zion «azkeneraino» segituko duela.

Iruña-Veleia: Zientziari eman hitza. Naiz.

13398 Iruña VeleiaIruña-Veleia: Zientziari eman hitza. Naiz.

Jose Ramon Etxebarria, Laura Mintegi, Niko Xamardo, Iñaki Zabaleta eta Jexuxmari Zalakain
2020/10/23

Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.

Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.

Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.

Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzilariei eman behar zaiela hitza.

Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.

Iruña-Veleia, egia oraindik falta da. Iñaki Zabaleta. Alea. 92 egun gose greban.

IV gose greba 92 egun Inaki ZabaletaIruña-Veleia, egia oraindik falta da. Iñaki Zabaleta. Alea.

Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba

“Eliseo Gilen aurkako epaiketan bere eta bere taldearen jokabidea epaitu da, eta ez Iruña-Veleiako ostraken egiazkotasun eta balio historikoa, oraindik zientifikoki ez guztiz determinatua”.

Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.

“Badirudi ostraka batzuk faltsuak direla. Baina denak al dira faltsuak?”

Ostrakak egiazkoak ala faltsuak diren asko eztabaidatu da 2008tik hona. Aditu akademiko ofizialistek euren ebaluaketak egin dituzte: estratigrafikoak, linguistikoak eta ikonografikoak batez ere. Badirudi ostraka batzuk faltsuak direla, eta epaiketan auzipetu batek ere aitortu zuen. Are gehiago, gure gaurko begi ez-adituekin begiratuz, horietako hainbatek nahiko modernoak direla dirudite.

Baina denak al dira faltsuak? Arabako Arkeologia Museoan kutxatan garbitu eta aztertu gabe gordetako asko ere faltsuak al dira? Akademiko ofizialistek egindako azterketak eta erabilitako teknikak gai al dira ostraken faltsutasuna zientifikoki frogatzeko? Badirudi ezetz, hainbat ikertzailek adierazi duten arabera.

Horregatik, Iruña-Veleia Argitu mugimenduko kideek eskatzen dute ostraka-lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, berme zientifiko guztiekin; eta arkeologo entzutetsu eta independentek “indusketa kontrolatuak” egin ditzatela grafitoen tokian. Erakundeei egindako eskari hau sinatu dute jadanik 144 pertsona ezagunek eta 2.2015 herritarrek (ikus Iruña-Veleia Argitu webgunea).

Gabixolari elkarrizketa Berrian, 87 egun gose greban

Gose greba 85 egun GabixolaGabixolari elkarrizketa Berrian (2020-10-17).

«Azkeneraino segituko dut»

Iruña-Veleiako piezei arkeometria probak egiteko eskariarekin abiatu zuen gose greba Lejardik, eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. Konpromisorik lortu ezean amaieraraino iritsiko dela dio.

Iñigo Astiz –

2020ko urriak 17

«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat».

Zein dira zure eskariak?

Eskaera orokorra da gai hau zientziaz epaitu behar dela, eta eskari orokor hori hiru puntutan zehaztu dugu gero. Lehenik eta behin, grafitoak zehatz-mehatz noiz egindakoak diren ebatzi dezaketen arkeometria probak egiteko eskatzen dugu, horretarako gaitasuna dutela badakigun Europako bi edo hiru laborategitan. Bigarrenik, eskatzen dugu indusketan orain arte zer ikusirik izan ez duten arkeologoek ikertu dezatela aztarnategia, gune asko daudelako oraindik aztertzeko, eta uste dugulako pieza gehiago atera daitezkeela. Eta, hirugarrenik, badakigu Arabako Foru Aldundiko ordezkarien aginduz etenda daudela orain arte ateratako piezak aztertzeko lanak, eta eskatzen dugu garbitu gabe geratzen diren hemezortzi kutxa horiek ikertzen jarrai dezatela.