Gorrotxategik irakurtzen du CHAVA:
Baina Idoia Filloyk IAVHII irakurtzen du ostraka hankez gora jarrita. Colmenerok ere YAVHII irakurtzen du.
YAVHE ala CHAVA.
13384 YAVHII
Gorrotxategik irakurtzen du CHAVA:
Baina Idoia Filloyk IAVHII irakurtzen du ostraka hankez gora jarrita. Colmenerok ere YAVHII irakurtzen du.
YAVHE ala CHAVA.
13384 YAVHII
14 txosten zientifiko grafitoen egiazkoaren alde.
Izen ospetsuak Edward Cecil Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Carmen Fernandez Ochoa, Angel Morcillo, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche, Joaquin Baxarías, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Mikel Albisu, Luis Silgo… eta etorriko direnak.
1760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko Sos-Iruña-Veleia
Ezagutzen dugun aurreneko euskara idatzia Iruña-Veleiakoa da eta gaur da bere nazioarteko eguna, eskerrak eman behar dizkiegu grafito euskaldunak ezagutarazi dituztenei, arkeologoak, Arabako kultura diputatua (argitaratzeagatik) eta Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatzen dutenei, Gil, Filloy, Elexpuru, Koenraad Van den Driessche, Hector Iglesias... 13+ txosten zientifikoak eta Sos-Iruña-Veleia:
– Grafito euskaldunen argazkiak Araba.net
– Euskarazko grafitoak (Gorrotxategi 3. eranskina)
– Euskarazko grafitoak (Filloy)
– Euskarazko grafitoen argazkiak (Elexpuru)
Aspaldi galdu zuten sena, 2009-1-17an mila argazki eta txostenak argitaratu eta irakurri ahala, edonor konturatzen da ez direla gai izan ostraka faltsu bat ere demostratzeko eta ia guztia salatu zutela faltsutzat, 400 bat ostraka, 2005 eta 2006 urtetan aurkitutako 600etatik. Funtsarik gabeko salaketa pilaketa zerbait demostratuko balu bezala, zein merkea den difamazioa batzuentzat jakina. Batzordekoek ez zituztela analisirik eta indusketa kontrolaturik egin nahi, beraien iritzia bakarrik zela lege. Hiru urte eta erdiko lintxamendu mediatikoa, difamazio, kalumnia eta neurririk gabeko jazarpenaren ostean, hasi dira burua altxatzen, 13 txosten zientifiko eta Sos-Iruña-Veleiako mila sinadurekin batera. Orain diru publikoarekin egindako txosten berriak frogaten omen dute:
1.- Faltsutat salatutako 400/600 ostrakak esku bakar batek egin omen ditu.
Gai izan ez direnak erakusteko ostraka faltsu bakar bat ere, orain gai izango omen dira demostratzeko 400 ostraka esku bakar batek egin dituela. Lotsagarria.
Eliseo Gilek Nobel saria merezi du zalantzarik gabe, 1.700 urteko euskara zaharra aurkitzeagatik Iruña-Veleian. Eman ezean eman diezaiotela bederen salatari lotsagarriek esaten dutenagatik, alegia, gai izateagatik 400 ostraka zoragarriak “faltsutzeagatik”. Norbait gai izango baliz 400 ostraka zoragarriak faltsutzeko zalantzarik gabe merziko lukeela Nobela. Ikaragarria.
Isilune beldurgarria bazterretan, iaz Arabako Biltzar nagusian hedabide guztien aurrean egin zuten kiskaltze publikoa ikusirik (loctite, Cervantes), kontuan harturik aurten 150.000 euroko aurrekontua izan duela kultura diputatuak… eta zientziaren aurkako antzekorik bilatzeko 400 bat urte atzera joan behar dugula, alegia, eginahalak egin, kostako zaiola tamainako astakeria egitea agian beste mende batean behinik behin.
Lotsagarria bada ere euskal instituzioen laguntza behintzat ez zaio faltako, Urgell kultura sailburua, Lorena Lopez de Lacalle Arabako kultura diputatua, Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria, Euskaltzaindia eta Arabako Aldundia isilik.
Eskerrak euskara zaharra defendatzen duten 13+txosten zientifikoak dauden eta Sos-Iruña-Veleiako ehundaka herritarren sinadurak.
Azaroak 19 beltza, Iruña-Veleiako historian 2008-11-19a egun berezia izango da, goizean batzordearen azken bilera eta arratsaldean Arabako Biltzar nagusian hedabide guztiekin “Descartes eta loctite” ustezko faltsutze ebidentzien aurrean, diputatuen trufa eta farra. Felix Lopezen txostenaren “unanimitate zientikoa” oraindik ofizialki argitaratu gabe, ustez: http://drop.io/kepacastillo, eta arkeologoen 15 urteko lana, mila ostraka, 70 bat ostraka euskara zaharrean, ohorea, profesionaltasuna eta gizatasuna suntsituta inolako defentsarik gabe.
Urteurrena izango da ostegunean eta azaldu dira grafitiak defendatzen dituzten 13+ txosten zientifikoak eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma.
Batzordeko batzuen salaketa larriak frogatu beharko dituzte epaileen aurrean eta jende arruntaren aurrean, eta ezinezkoa izango da analisirik gabe eta indusketa kontrolatuak egin gabe.
1600. urtean Giordano Bruno bizirik kiskali zuten teoria heliozentrikoak defendatzeagatik; gezurra badirudi ere 2008-11-19an Arabako Biltzar nagusian, hedabide guztien aurrean, arkeologoak “kiskali” zituzten inolako defentsarik gabe euskara zaharra defendatzeagatik.
Dogma zientziaren gainetik. Inoiz gertatu behar ez zena, errepika ez dadin.