Manifa Iruña-Veleia suntsiketaren aurka, ASKI DA! Gasteizen 2024-1-28 igandean
Etiketa honen artxiboa: gasteiz
Epaiketaren aurrean Batzarra martxoak 24 larunbata Gasteizen
Epaiketaren aurrean Batzarra. JM Elexpuru.
Batzarra: Martxoak 24, larunbata, 10:00 Gasteizko Aldabe zentroan.
Iruña-Veleia: badator epaiketa!
Pertsona errugabeak akusatuen aulkian
· Gure ondarearen altxorrak zakarretara?
Bidegabekeriaren aurrean hortzak erakutsi ditzagun!
Ekintza eta mobilizazio egutegi bat pentsatzeko helburuaz, asanblada egingo dugu. Gonbidatuta zaude.
Martxoaren 24an, larunbata, 10:00 Gasteizko Aldabe zentroan
***
Eliseo Gil eta Oskar Escribano epaitu nahi dituzte, nahiz eta euren kontra inolako frogarik ez egon. Eta hori grafitoen dataziorik eta kata kontrolaturik egin gabe. Eta bitartean orain aztarnategia kudeatzen dutenek sektore oso bat desegin dute hondeamakina handi batez. Eta hau guztia gure ondare historikoa eta linguistikoa zaintzeko ardura duten erakundeen, alderdien eta pertsonen babesarekin edo isiltasunarekin.
Egoera ezin larriago honen aurrean, informazio eta salaketa kanpaina indartsu bati hasiera eman nahi diogu, eta aldi berean Lurmeneko kideei babesa eman, hauen delitu bakarra garrantzi handiko aurkikuntza bat egitea izan baita, bai euskeraren historiarentzat eta baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere.
SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen
Beruna grekeraz duela bi mila urte Gasteizen: ΑΙΤΩ λΩΝ. Iruña-Veleian zergatik ez?
ΑΙΤΩ λΩΝ : beruna grekeraz duela bi mila urte Gasteizen. Araba.eus.
Transkripzioa: ΑΙΤΩ λΩΝ
Habailako Jaurtigaia, grezierazko inskripzioa. Egilea: Anonimoa, Artelana: Habailako jaurtigaia (glans), karaktere grekozko inskripzioduna. Gaia: Beruna . Data: Erromatarkuntza (agian K.a. II. edo I. mendea). Jatorria: Vitoria-Gasteiz.
Duela urte batzuk San Prudentzio hiribidearen hasieran dauden lursail batzuetan kasualitatez egindako aurkikundea. Tratamendua: Zaharberrikuntza Zerbitzua. Neurriak: 35×20 mm Pisua: 41,6 g.
Berunezko jaurtigaiak asko erabili zituzten Antzinaroko udarosteetako habailariek. Berunak, lantzeko oso erraza izanik, bide ematen zuen ale kopuru handia fabrikatzeko, urtutako metala molde batera isuriz. Jaurtigaiak, pisu eta tamaina berdinekoak, urrutitik arerioengan kalte handia egiteko gai ziren.
Ale honen aparteko izaera, kontserbazio-zaharberritze lanak egitean aurkitu zen karaktere grekozko inskripzioan datza: ΑΙΤΩ λΩΝ, bi lerrotan, bata bestearen gainean. (Llanos, A. “Un testimonio griego en Álava”. Estudios de Arqueología Alavesa, 24. liburukia, orr. 395-399)
Kontserbazio egoera: Jaurtigaia kontserbazio egoera onean aurkitzen zen, oro har. Berunaren korrosio gaiez eta, horiekin nahastuta, lurrez estalita zegoen, partez. Geruza hori, oso lodia ez zen arren, jaurtigaiaren gainazala ezkutatzen zuen, eta inskripzioa irakurtzea eragozten.
Ostrakak grekeraz Iruña-Veleian:
16362a TV, LAIKII / BA I
16362b NIIV IILOSI / Cφως / NIIBA I
16363a IVII (ó NII) ELOSI φπςI / TA (NIIT)RII / AMA
Iruña Veleia 2. nazioarteko biltzarra, Gasteiz 2016-5-7
Iruña Veleia 2. nazioarteko biltzarra:
2. biltzarra arrakastatsua. JM Elexpuru.
Notas pertsonales. Koenraad Van den Driessche. Ama Ata.
22.- Omenaldia Eliseo Gil, Idoia Filloy eta hizlariei: Mikel Urkola, Juan Martin Elexpuru, Patxi Alaña, Mikel Larrañaga, Xabi Otsoa, Jon Nikolas, Ulrike Fritz, Idoia Filloy, Alicia Satué, Eliseo Gil, Iñigo Larramendi, Miguel Thomson, Antton Erkizia, Koenraad Van den Driessche, Antonio Arnaiz, Patxi Zabaleta, (txalo zaparrada). Eskerrik asko.
Iruña Veleia 2. Nazioarteko Biltzarra / 2º Congreso Internacional, Europa jauregia, Vitoria Gasteiz. Antolatzaileak: SOS Iruña Veleia , Martin Ttipia, Euskararen jatorria
0.- Sarrera.
0.- Introducción.
1.- Eliseo Gil: Revisión crítica de los trabajos del Plan Director de Iruña Veleia de J. Nuñez.
2.- Idoia Filloy: El tesoro de un hallazgo cultural contextualizado en Iruña Veleia.
3.- Ulrike Fritz: Egyptomania in the Roman Empire – The ostraka with egyptianizing hieroglyphs of Iruña-Veleia and pieces of bone with Egyptian gods in Latin.
4.- Alicia Satué: Curiosidades sobre cuestiones fonéticas, gráficas y humanas en los grafitos de Iruña-Veleia.
5.- Mapi Alonso: ¿Cómo tendríamos que interpretar la forma verbal egin bedi/badi documentada en Iruña-Veleia?
6.- Miguel Thomson: Cristo, la vid y la estrella azul: nueva interpretación de dos grafitos vascos de Iruña-Veleia.
7.- Juan Martin Elexpuru: Iruña-Veleiako euskerazko grafitoak.
8.- Koenraad Van den Driessche: The Iruña-Veleia case: Looking back on 7 years of inquiry.
9.- Jon Nikolas: La forma Geure Ata y no Ata Gurea aparecida en Iruña-Veleia impulsa la veracidad de los grafitos.
10.- Mikel Urkola: Grafito batzuetan agertzen diren amaierako -a letrek eztabaida berriz piztu dute: artikulua da? Ez da? Zaharra da? Berria da?
11.- Mikel Larrañaga: Lo pagano y lo cristiano en Iruña-Veleia: una perspectiva contextual.
12.- Edward C. Harris: They did a superb job.
13.- Luis Silgo: La importancia de los grafitti de Iruña-Veleia para el estudio del protovasco y el ibérico.
14.- Antton Erkizia: Kristautasun gnostiko eta ez-kanonikoaren aztarnak ote?
15.- Antonio Arnaiz: El ibérico de Iruña-Veleia en el contexto peninsular e insular atlántico.
Mahai ingurua / Mesa redonda:
16.- Patxi Zabaleta (abokatua):
17.- Martin Ttipia:
18.- Eliseo Gil (Lurmen SL)
19.- Idoia Filloy (Lurmen SL)
20.- Sos Iruña Veleia (Xabi Otsoa)
21.- Euskararen jatorria:
22.- Bukaerako omenaldia Eliseo Gil, Idoia Filloy arkeologoei eta hizlariei, Mikel Urkola, Juan Martin Elexpuru, Patxi Alaña, Mikel Larrañaga, Xabi Otsoa, Jon Nikolas, Ulrike Fritz, Idoia Filloy, Alicia Satué, Eliseo Gil, Iñigo Larramendi, Miguel Thomson, Antton Erkizia, Koenraad Van den Driessche, Antonio Arnaiz, Patxi Zabaleta, (txalo zaparrada). Eskerrik asko.
Martxoak 3 hiru hildakoei kanpai hotsak 40 urteko memoria Gasteizen
Gure memoriek jazarri ditzatela erailtzaileak (40 urtetan) ez dezaten atsedenik izan heriotza bitartean. Lluis Llach, Hildakoei kanpai hotsak:
Injustiziaren aurka memoria luzea Gasteizen. 40 urte ostean errukirik ez dago Gasteiz gorrian, justizia inoiz ez da zaldu.
Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra. Datuak ezkutatzen dituen dokumentala. Gasteiz Legebiltzarra
Iruña Veleia gabe Gasteizen inoiz ez omen da euskaraz hitz egin azken 1700 urtetan
Euskara jendea dokumentala Gasteiz
Euskara jendea dokumentala Gasteizen. Berria
Duela bi urte hasi ziren proiektuarekin, eta azkenean iritsi da jendeaurrean erakusteko unea. Dagoeneko estreinatu zuten lehen zatia atzo Maulen, eta gaur, bigarrena estreinatuko da Gasteizen. Ondoren, Iruñea, Baiona, Donostia eta Bilbon erakutsiko da. Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek, 2006an argitaratu zuen Euskara Jendea liburuan oinarrituta dago dokumentala.
Ibaizabal-Mendebalde elkarteak ekoitzia da, Zenbat Gara elkartearen laguntzarekin. Guztira sei dokumental sorta dira, eta euskal hiztun komunitateak historian izandako ildo nagusiak azaltzea dute helburu. Atal bakoitzak 45 minutu inguru iraungo du. Atzo lehenengoa erakutsi zen Maulen, Historiaren atarian; gaur Gasteizen, bigarrena erakutsiko da, Erromako inperioan; Iruñean, Anistasunaren bideak; Baionan, Mugetan gaindi; Donostian, Gerren arteko pizkundean; eta azkenik Bilbon, Mundua osatzen.
Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.
40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktiko bat ere sortuko da.
Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.
13363 2005-5-4 Yavhe / geure ata (1.700 urteko euskara)