Etiketa honen artxiboa: giordano_bruno

A19 data madarikatua: 2008ko azaroak 19 beltzaren 2. urteurrena ostiralean

2008ko azaroaren 19 beltzean laster bi urte kiskali zituztela hedabide guztien aurrean Iruña-Veleiako arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, Arabako Biltzar Nagusietan, inolako gupidarik eta defentsarik gabe gezurrekin, Miscart eta pegamentoarekin… Urtetako lanaren ostean eta 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu ondoren, inolako eskubiderik gabe utzi zituzten kale gorrian, bakarrik Gorrotxategiren txosten filologikoarekin eta Felix Lopez funtzionarioaren “unanimitate zientifikoarekin” Kultura Diputatuaren aginduz (Aginte Forala 444). Bi urte igaro ostean 16 txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako euskara zaharra eta Sos Iruña-Veleia herri plataformak 2132 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.

Azken urte honetan faltsutze salatariak jarri dituzte agintzen aztarnategian eta 8.000 M2 txikitu dituzte hondeamakinarekin arkeologi eremu ezagunean. Datorren urtean aztarnategia txikitzen jarraitzeko asmoa dute, inolako lotsarik gabe, alderdi politiko batzuk txikizioaren apologia egiten duten bitartean. Epaileak ostraken analisiak egitea ebatzi du eta badirudi faltsutze salatariek ez dituztela frogak egin nahi.

Tamalez euskararen historiara igaroko den A19 data madarikatua. Ia Giordano Bruno 408 urte lehenago, 1.600. urtean  bezala.

Zer gertatu zen 2008-11-19an?

A19 beltza ostegunean urteurrena

Azaroak 19 beltza, Iruña-Veleiako historian 2008-11-19a egun berezia izango da, goizean batzordearen azken bilera eta arratsaldean Arabako Biltzar nagusian hedabide guztiekin “Descartes eta loctite”  ustezko faltsutze ebidentzien aurrean, diputatuen trufa eta farra. Felix Lopezen txostenaren “unanimitate zientikoa” oraindik ofizialki argitaratu gabe, ustez: http://drop.io/kepacastillo, eta arkeologoen 15 urteko lana, mila ostraka, 70 bat ostraka euskara zaharrean, ohorea, profesionaltasuna eta gizatasuna suntsituta inolako defentsarik gabe.

Urteurrena izango da ostegunean eta azaldu dira grafitiak defendatzen dituzten 13+ txosten zientifikoak eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma.

Batzordeko batzuen salaketa larriak frogatu beharko dituzte epaileen aurrean eta jende arruntaren aurrean, eta ezinezkoa izango da analisirik gabe eta indusketa kontrolatuak egin gabe.

1600. urtean Giordano Bruno bizirik kiskali zuten teoria heliozentrikoak defendatzeagatik; gezurra badirudi ere 2008-11-19an Arabako Biltzar nagusian, hedabide guztien aurrean, arkeologoak “kiskali” zituzten inolako defentsarik gabe euskara zaharra defendatzeagatik.

Dogma zientziaren gainetik. Inoiz gertatu behar ez zena, errepika ez dadin.