Atzoko giza katea Gasteizen “Analisiak bai suntsipenik ez”. DNA
Elexpuru: Giza-kate arrakastatsua Gasteizen
Arrakastatsua izan zen atzoko ekitaldia. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ginen lehendabizi, hiru taldetan banatu gero, eta lurrean itsatsiz joan ginen plastikozko tira batez lotu genituen Foru Aldundia, Epaitegiak eta Bibat Museoa. Aldi berean, gaiari buruzko esaldiak zituzten paperak erantsi genizkion lokarriari: “Analitikak laborategi berezietan berehala!”, “Eliseo Gil politikoki eta mediatikoki kondenatua frogarik gabe”, “Nuñez aztarnategia suntitzen ari da”, “Arabako Foru Aldundia sarraskiaren arduradun”… Jendeak arreta handiz irakurri zituen.
“Una cadena humana exige justicia para Iruña Veleia” titulatzen du berria gaurko DNA egunkariak.